2007-02-02

Bai Euskarari Akordioak lan ildo oso garrantzitsutzat du eragite lana. Normalizazio prozesuan jarraitzeko gogoa indartzeko, funtsezkoa da konpromisoak hartu eta Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten entitateak ezagutzera ematea, horien sustapena egitea eta egindako ahalegina aitortzea.

 

Ildo horretan, Kontseiluak ekimen pilotua burutu du Zarautzen, gainerako herrietara zabaltzeko asmoz. Herrian Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragile guztiak plano batean kokatu eta plano hau herriko hainbat tokitan jarri da. Modu honetan euskaldunei gune euskaldunen berri eman nahi diegu, euskaraz bizitzeko aukeren berri. Era berean, erakunde, elkarte eta enpresa berriak erakarri nahi ditugu konpromiso prozesura.

 

Zuen herrian lan tresna hau frogatu nahi baduzue, egin albiste honen izenburuan. Gainera, gure lankideak zuekin harremanetan jarriko dira azalpen gehiago emateko

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 17:45:31 . 116 Hitzak . Informazio erabilgarria . Erantzun
HITZ XELEBREAK ETA ESALDIAK LEA-ARTIBAIN
Lea-Artibaiko euskalgintzak lehiaketa burutu zuen joan den abenduan, euskararen nazioarteko egunaren harira. Finkatutako helburuak jendearen parte-hartzea bultzatzea, euskararekiko sentimendua garatzea eta euskararen nazioarteko eguna ezaugarritzea izan ziren. Lekeition taberna eta gune ezberdinetan kartela jarri zen honako galderarekin: "Zer da euskara zuretzako esaldi batean?”. Lelo garaileari otzara bat oparitu zioten eta gainontzeko esaldiekin, euskararen nazioarteko egunean kale apainketa egin zuten. Markinan "BERBA XELEBREENA ZEINEK BOTA!" ekimenaren bidez herritarrek ezagutzen duten berbarik xelebreena ezagutu nahi izan dute. Horretarako lehiaketa jarri zuten martxan. Hitza eta haren sinonimo bat proposatu, eta berba horrekin esaldi bat egin beharra zuten. Ondotik, berba xelebreen kutxan sartu eta jasotako berba guztien artetik bat hautatu zuen epaimahaiak. Berba guztiak euskararen nazioarteko egunean aurkeztu zituzten, eta xelebreenak saria jaso zuen: "sasteixe" simaurra, satsa, gorotza biltzen den tokia. "Zapatu goizaldeetan ederra sasteixe egoten dok Sakrisenean".
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 17:31:36 . 142 Hitzak . BaiEuskarari, Lea-Artibai . Erantzun