2007-02-23

Hitzarmena berritu dute Altzan

Elkarlan hitzarmena berritu dute Bizarrain elkarteak eta Donostiako Udalak, 2001ean abiatu zuten lankidetzari segida emateko. Horren bidez, Bai Euskarari Akordioaren prozesua garatzen ari da Bizarrain elkartea Altzan. Prozesu horren helburua bertako enpresa, saltoki eta era guztietako entitateen artean konpromiso prozesua garatzea da, entitate horietan euskararen garapen osoa erdiesteko.

Era berean, Kontseiluko Idazkari Nagusi Xabier Mendigurenek eta Bizarrain elkarteko lehendakari Estibalitz Gastesik hitzarmena berritu dute. Hitzarmen honen bidez, aholkularitza eta laguntza eskaintzen dio Kontseiluak Bizarrain elkarteari, Bai Euskarari Akordioaren prozesuarekin jarraitzeko.

* Oharra: argazkia Altzako Euskaldun Berriari Aitortzaren ekimeneko “Lau Haizetara” eskulturaren aurrean egin da.

 

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 17:46:55 . 96 Hitzak . Altza . Erantzun

2007-02-19

Bai Euskarari Ziurtagiriaren aurkezpena Uztaritzen

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua eta Euskal Konfederazioa Uztaritzen izan dira, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Akordioaren aurkezpena egiten. Aurkezpen publikoa Bai Euskarari Ziurtagiria bultzatzeko antolatu diren ekintza multzo baten lehen pausoa da. Honetan, Kontseiluko idazkari nagusiak, Euskal Konfederazioko idazkariak, Uztaritzeko Herriko Etxeko ordezkariak eta Uztaritzeko hainbat eragilek parte hartu dute.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 16:18:06 . 48 Hitzak . BaiEuskarari, Uztaritze . Erantzun

2007-02-15

Bai Euskarari akordioa Aguraingo fundazioarekin batera

Kontseiluak eta Aguraingo udalak lankidetza-hitzarmena berritu dute. Agiri honen bidez, urtean zehar euskararen alde elkarlanean jarraituko dutela adostu dute Aguraingo alkateak, Iñaki Berazak, eta Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek. Lehen hiru hilabeteetan udala eta Kontseilua arituko dira Bai Euskarari Akordioa kudeatzen. Apiriletik aurrera berriz, Aguraingo Udalak sustatutako Kultura Fundazioarekin batera egingo du lan Kontseiluak. 

 

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 18:02:12 . 58 Hitzak . Agurain . Erantzun 1

2007-02-12

Okzitanian ere Bai Euskarari Ziurtagiria eredu

Oroituko duzuenez, Bai Euskarari Akordioaren berri jakin eta, antolaketaren zehaztapenak ezagutu ostean, Bretañan “Ya d’ar Brezhoneg” –Bai bretoierari- kanpaina abiatu zuten 2004an. Bada orain Okzitanian bide bera egin dute.

 

Iazko martxoan jakinarazi genizuen Bai Euskarari Ziurtagiriaren inguruko azalpenak eman genituela Limogesen, Limousineko Ikasketa Okzitanoen Institutuak antolatutako  hizkuntza gutxituei buruzko jardunaldietan. Ildo honetatik, Okzitanian “Oc per l’Occitan” ziurtagiria sortu dute, Bai Euskarari Ziurtagiria eredu hartuta. Helbide honetan dituzue ziurtagirien lehen banaketa ekitaldiaren irudiak:

 

http://jt.france3.fr/regions/popup.php?id=l31a_locale&video_number=1

 

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 14:29:57 . 101 Hitzak . BaiEuskarari . Erantzun

2007-02-02

Bai Euskarari Akordioak lan ildo oso garrantzitsutzat du eragite lana. Normalizazio prozesuan jarraitzeko gogoa indartzeko, funtsezkoa da konpromisoak hartu eta Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten entitateak ezagutzera ematea, horien sustapena egitea eta egindako ahalegina aitortzea.

 

Ildo horretan, Kontseiluak ekimen pilotua burutu du Zarautzen, gainerako herrietara zabaltzeko asmoz. Herrian Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragile guztiak plano batean kokatu eta plano hau herriko hainbat tokitan jarri da. Modu honetan euskaldunei gune euskaldunen berri eman nahi diegu, euskaraz bizitzeko aukeren berri. Era berean, erakunde, elkarte eta enpresa berriak erakarri nahi ditugu konpromiso prozesura.

 

Zuen herrian lan tresna hau frogatu nahi baduzue, egin albiste honen izenburuan. Gainera, gure lankideak zuekin harremanetan jarriko dira azalpen gehiago emateko

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 17:45:31 . 116 Hitzak . Informazio erabilgarria . Erantzun
HITZ XELEBREAK ETA ESALDIAK LEA-ARTIBAIN
Lea-Artibaiko euskalgintzak lehiaketa burutu zuen joan den abenduan, euskararen nazioarteko egunaren harira. Finkatutako helburuak jendearen parte-hartzea bultzatzea, euskararekiko sentimendua garatzea eta euskararen nazioarteko eguna ezaugarritzea izan ziren. Lekeition taberna eta gune ezberdinetan kartela jarri zen honako galderarekin: "Zer da euskara zuretzako esaldi batean?”. Lelo garaileari otzara bat oparitu zioten eta gainontzeko esaldiekin, euskararen nazioarteko egunean kale apainketa egin zuten. Markinan "BERBA XELEBREENA ZEINEK BOTA!" ekimenaren bidez herritarrek ezagutzen duten berbarik xelebreena ezagutu nahi izan dute. Horretarako lehiaketa jarri zuten martxan. Hitza eta haren sinonimo bat proposatu, eta berba horrekin esaldi bat egin beharra zuten. Ondotik, berba xelebreen kutxan sartu eta jasotako berba guztien artetik bat hautatu zuen epaimahaiak. Berba guztiak euskararen nazioarteko egunean aurkeztu zituzten, eta xelebreenak saria jaso zuen: "sasteixe" simaurra, satsa, gorotza biltzen den tokia. "Zapatu goizaldeetan ederra sasteixe egoten dok Sakrisenean".
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 17:31:36 . 142 Hitzak . BaiEuskarari, Lea-Artibai . Erantzun

:: Hurrengo orrialdea >>