2007-01-15
Bortzirietan Bai Euskarari Ziurtagiria duen entitate bakoitzari hartu dituen konpromisoak zeintzuk diren oroitarazteko tresna sortu dute. Hartutako konpromisoak betetzen laguntzeko taulak, herrian euskaraz dauden hainbat zerbitzuren berri emango duenak, osatzen du lan tresna hau. Bortzirietan martxan jarritako egitasmo hau edozein herritan erabil daiteke. Zure herrian lan tresna hau frogatu nahi baduzu, egink klik albiste honen izenburuan dokumentua eskuratzeko.
Zabaldu•
Bildu•
Twitter• Altzako Bai Euskarari Akordioaren baitan, eguberritako Bai Euskarari Futbol Festa ospatu dute, hirugarren urtez jarraian. Ekimen honen bidez, haurrei, gurasoei, ikastetxe eta kirol elkarteetako kide zein trebatzaileei adierazi nahi zaie normaltasunaren bidean euskarak esparru naturaltzat dituela ere jolasa eta kirola. Altzako ikastetxeetako infantil, alebin eta benjamin mailetako 200 ume baino gehiagok parte hartu dute futbol festa honetan.

