2007-01-23

Merkataritza-Ostalaritzan eragiteko ekintza plana

Bai Euskarari Akordio eta Konpromiso prozesuaren eraginkortasuna indartzeari begira, dinamika berri bat abiatu nahi du Kontseiluak. Ondoren proposatzen dizuegun egitasmoarekin konpromisoaren inguruko sentsibilizazioa landuko dugu, konpromisoen ideia indartu. Eta hasteko, merkataritza-ostalaritzan garatzea proposatzen dugu, alor honetan baitago hedatuen Bai Euskarari Ziurtagiria. Dena den, gainerako esparruetan ere egin daiteke.

 

Merkataritza-ostalaritzarako diseinatutako ekintza plan honek Bai Euskarari Ziurtagiria osatu nahi du eta helburuok ditu:

·        Sektore osoarekin garatuko diren ekintzak proposatzea, eragile bakoitzak euskararen garapenean aurreratu dezan ekintzaz ekintza.

·        Bai Euskarari Ziurtagiriarekin ari ez diren establezimenduak konpromiso prozesura ekartzea eta, zeharka, Ziurtagiria beraiei gerturatzea.

·        Ziurtagiridunei erraztea beren konpromisoak betetzea eta, oraindik hartu ez badituzte, berriak proposatzea.

·        Ekintza bakoitza jendarteratuz konpromiso prozesuaren ezagutza handitzea, aldian-aldian.

 

Bai Euskarari Akordioan ari diren hainbat herritan (Lea-Artibai, UEMAko herriak, Tolosaldea, Amurrio…) abian jarri dira lehenago ere antzeko esperientziak, eta eskertu nahi diegu aitzindari lan hori. Zuen herrian lan tresna hau frogatu nahi baduzue, egin klik hemen:

 

http://www.kontseilua.org/txostenak/Merkataritzan%20Eragiteko%20Ekintza%20Plana.pdf

 

Gure lankideak harremanetan jarriko dira zuekin azalpen gehiago emateko.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 13:39:58 . 204 Hitzak . Informazio erabilgarria . Erantzun

2007-01-22

Sakanan hitzarmena

Sakanako Mankomunitateak beste urrats bat eman du euskararen aldeko prozesuan. Azken 5 urteetan Bai Euskarari Akordioa egitasmoan parte hartu ostean, lankidetza hitzarmena sinatu dute Sakanako Mankomunitateak eta Kontseiluak. Kontseiluko ordezkariak ekitaldi honetaz baliatu dira instituzioei euskalgintzarekin elkarlanean aritzeko deia luzatzeko. Are gehiago, Bai Euskarari Ziurtagiriaren erakundea osatzeko pausoak ematen hasi direnean.

 

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 13:59:31 . 51 Hitzak . Sakana . Erantzun
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea

Kontseiluak zuekin batera abian jarri nahi du Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea. Honen bitartez, Ziurtagiriaren proiektua indartu, hobetu eta hedatuko da, gizartearen aurrean erreferentzialtasuna izango duen egitura eratuz eta sendotuz. Horretarako, Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak hiru bazkide mota izatea proposatu nahi dugu, elkartearen organo guztietan parte hartzeko aukera izango dutenak: 1) Kontseilua, 2) Bai Euskarari Ziurtagiria dutenak (orain arte 1.400 enpresa eta erakunde baino gehiago zarete Ziurtagiria lortu duzuenok) eta 3) elkarlanean aritu nahi duten entitateak (sindikatuak, enpresa eta kooperatiba elkarteak, administrazioak, eta abar). Une honetan, harreman-fasean ari gara.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 10:52:40 . 84 Hitzak . Informazio erabilgarria . Erantzun
Dendarientzat ikastaroak

Merkataritza arloko profesionalei zuzendutako ikasmateriala sortu du HABEk, lana euskaraz egiten eta zerbitzua euskaraz eskaintzen laguntzeko hain zuzen ere. Argitalpen honen inguruko argibideak aurkituko dituzue www.ikasbil.net atarian (Ikas-materialak/Argitalpenak, Denda ataletan).

 

Ikasmaterial honetaz baliatuz dendarientzat 60 orduko ikastaro bereziak antolatzea nahi du HABEk. Ikastaroak antolatzeko eskariak Udalek eta euskaltegiek egin dezakete. Dendariek ezin izango dute zuzenean eskatu. Era honetan antolatu eta emandako ikastaroak HABEk bere dirulaguntzen bitartez finantzatuko ditu, eskolak ematen dituen euskaltegiari gainerako ikastaro homologatuak babesteko erabiltzen dituen irizpideekin.

 

Ikasleek dendariak edo dendako langileak izan beharko dute eta erritmoa astean 4 ala 6 ordukoa izango da. Eskaerak aztertu ondoren, HABEk erantzuna eskaria jaso eta bost egunen buruan emango du.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 10:33:28 . 111 Hitzak . Informazio erabilgarria . Erantzun
Konpromisoa eragiten Tolosaldean

Joan den abenduan, euskararen aldeko konpromisoa eragiteko ekimenak abiatu zituen Tolosaldeko euskalgintzak. Helburua euskararekiko atxikimendua eta konpromisoa gizarte esparru ezberdinen artean zabaltzea izan zen. Zentzu honetan gure hizkuntzaren etorkizuna izango diren gizarte esparruak landu zituzten, haur eta gazteak. Ekimen sorta honakoa izan zen:

-          Haur eta gaztetxoentzat jolas herrikoiak.

-        Bai Euskarari zozketa. 60 euroko bi erosketa-txeke zozketatu dira.

-        Bertso afaria Ibarrako Gaztetxean. Bertsolariak Xabier Silveira, Jokin Uranga eta Amets Arzallus izan ziren.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 10:25:56 . 94 Hitzak . BaiEuskarari, Tolosaldea . Erantzun
Aguraingo merkatarientzat tresnak

Aguraingo Bai Euskarari Akordioaren baitan, “Lanerako Idazkiak” liburuxka kaleratu dute merkatarientzat eguneroko lanean erabiltzen dituzten idazkiak txukun eta euskaraz egin ahal izateko. Agurainen Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten merkatariei banatuko zaien argitalpen honek, tresna baliagarria izan nahi du euskara normaltasunez eta gero eta maiztasun handiagoz erabiltzeko ahalegina egiten ari diren merkatari eta ostalarientzat.

 

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 10:17:23 . 56 Hitzak . BaiEuskarari, Agurain . Erantzun

2007-01-15

Bortzirietan Bai Euskarari Ziurtagiria duen entitate bakoitzari hartu dituen konpromisoak zeintzuk diren oroitarazteko tresna sortu dute. Hartutako konpromisoak betetzen laguntzeko taulak, herrian euskaraz dauden hainbat zerbitzuren berri emango duenak, osatzen du lan tresna hau. Bortzirietan martxan jarritako egitasmo hau edozein herritan erabil daiteke. Zure herrian lan tresna hau frogatu nahi baduzu, egink klik albiste honen izenburuan dokumentua eskuratzeko.

Altzan futbol festa

Altzako Bai Euskarari Akordioaren baitan, eguberritako Bai Euskarari Futbol Festa ospatu dute, hirugarren urtez jarraian. Ekimen honen bidez, haurrei, gurasoei, ikastetxe eta kirol elkarteetako kide zein trebatzaileei adierazi nahi zaie normaltasunaren bidean euskarak esparru naturaltzat dituela ere jolasa eta kirola. Altzako ikastetxeetako infantil, alebin eta benjamin mailetako 200 ume baino gehiagok parte hartu dute futbol festa honetan.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 10:56:41 . 56 Hitzak . BaiEuskarari, Altza . Erantzun

:: Hurrengo orrialdea >>