2006-12-14

Villabonan guztiok elkarrekin lanean

Tolosaldeko herrien eredua jarraituz, Villabonak ere Bai Euskarari Akordioa berretsi du Udalak eta Kontseiluak sinatutako lankidetza hitzarmenaren bidez. Bakartxo Tejeriak, Villabonako alkateak, eta Xabier Mendigurenek, Kontseiluko idazkari nagusiak, lankidetza hitzarmena berritu dute.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 12:45:43 . 32 Hitzak . Villabona . Erantzun
Tafallak berriz ere BAI esan dio EUSKARARI!

Tafallan bigarren aldiz banatu dira Bai Euskarari Ziurtagiriak. Kontuan izanda, Tafalla, oro har, euskararen ezagutzari dagokionez herri erdalduna dela, euskararen normalizazioan aurrerapauso garrantzitsua da hau. Badira jada 3 urte Tafallan Bai Euskarari Akordioa abian jarri zenetik eta bigarren ekitaldi honetan, 22 izan dira Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten herriko elkarte, saltoki eta era guztietako entitateak. Aipagarria da gainera, Tafallan aurten aurrerapauso handia eman dutela. Izan ere, orain arte euskalgintza bakarrik aritu da lanean, baina hemendik aurrera, udala ere proiektu honetan parte hartzen hasiko da.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 10:44:52 . 82 Hitzak . BaiEuskarari, Tafalla . Erantzun