2006-12-05
Blogean bertan jakinarazi dizuegunez (2006-10-06), EAEko Kultura Sailak hainbat urrats eman ditu azken hilbeteotan euskara lan munduan bultzatzeko: LanHitz programa sortu du, enpresari eta sindikatuen aldekotasuna bilatu du, eta hainbat udaletako euskara zerbitzuekin harremanetan jarri da LanHitz eta merkataritza planak abian jartzeko. Baina horrekin batera, ziurtagiri bat sortu nahi duela jakinarazi du, euskararen erabileraren esparru sozio-laboralerako. Horretarako ez du Bai Euskarari Ziurtagiriaren esperientzia eta lankidetza baliatu.
Era berean, herritarron hizkuntza-eskubideak babesteko ELEBIDE zerbitzu publikoa jarri du abian. Lan hau Hizkuntz Eskubideen Behatokiak bete du orain arte euskararen telefonoaren bidez eta honetan ere ez du bere esperientzia eta lankidetza baliatu.
Lehenago bezala oraingoan ere, Kontseiluak eta bere bazkideek ohartarazi diote Jaurlaritzari bi erabaki horien okerraz, elkarlanerako proposamena egiteaz batera.
Orain Jaurlaritzaren urrats horiei ikusten dizkiezuen mehatxuak eta aukerak zerrendatzea eskatzen dizuegu. Horretarako, mezu honi erantzunez egin dezakezue. Bestela ere, iritzia ‘librean’ emateko aukera duzue
Erantzunak:
uste dut LanHitz programa mesederako izan daitekeela eta baita enpresari eta sindikatuen aldekotasuna bilatzeko ahalegina. honetan gabiltzanok beti bota dugu faltan enpresarien bultzada. orain, benetan ari dira?
udaletan merkataritza planak abian jartzeko urratsari dagokionez, ez zait gaizki iruditzen, printzipioz, ez baitut daturik. hala ere, dakigunagatik, hiriburuetan hastekoak dira zerbaitean. hala bada, bazen garaia!
baina aurreko bi horiek, ordea, ez dute erakusten euskalgintzarekiko inolako harreman asmorik, lankidetzarako gogorik. beraz, betikoa!ez dira gai lankidetzan aritzeko. eta horren froga
ziurtagiri bat sortzeko asmoa. zertara dator hori? nazkante hutsak dira, horrek min egingo duela uste dut, eta ez Kontseiluari, euskarari berari baizik.
Bai Euskarari Ziurtagiriaren lana bikaina izan da orain arte. badu nahikoa esperientzia, ez ordea baliabide nahikorik. eta eskaini ordez, beste bat sortu dute!
ELEBIDEri buruz, uste dut Paul Bilbaok oso ondo erantzun diela. osakidetza adibide...
Interesgarriagoa litzateke zer nolako jokabidea litzatekeen oraingoan egokiena. Eta hau erabakitzeko, nire ustez, galdera bati eman beharko genioke erantzuna: Zer da lortu nahi dena... eta ahal dena? Hortzak erakutsi? "Ni zu baino gehiago naiz" adierazi? Lotsagarri utzi? (...)
Ala konfiantza (berr)eskuratu? Akordioa eta elkarlanerako bidea urratu? Hautsitako harremanei berrekin?(...)
Hilabete honetan ekimen asko etorri dira Kontseiluaren eskutik (euskaldunberriei omenaldia, hizkuntza ereduak, etorkinak...) Oso interesgarriak. Ez dakit aldez aurretik programatuta egon diren, ala gaztelaniaz esaten den "huida hacia adelante" bezalako zerbait den. Nahiago nuke lehenengoa izatea.
Edonola ere, nola edo hala, elkarlana eskuratu behar delakoan nago, eta, horren barruan, zehaztu zer den bakoitzaren egitekoa, noraino hel daitekeen eta zertan lagun diezaiokeen elkarri.
Topaguneak eta HPSk MIntzalaguna egitasmoaren inguruko akordio batera heldu dira. Nire iritzi apalean, oso berri ona da, pozgarria eta eredugarria aurrerantza egiteko orduan. Topagunea eta HPSren artean lortutako ezin ote da lortu beste esparru batzuetan?
Erantzun:


Zabaldu
Bildu
Twitter