2006-11-08

Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa Ezpeletan

30 izan dira Ezpeletan Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten enpresa, elkarte, saltegi eta era guztietako erakundeak. Hauetatik gehienek euren engaiamendua berritu dute, eta 2 erakunde berrik ere proiektuarekin bat egitea erabaki dute aurten. Duela urte eta erdi sartu zen Ezpeleta ‘Bai Euskarari Akordioa Herrietan’ egitasmoan eta denbora epe labur honetan proiektu anitz jarri dituzte martxan, marrazki lehiaketa eta laster ospatuko den Bai Euskarari zozketa besteak beste. “Oraindik hasiberriak zarete, baina espero dugu orain arte bezain ongi jarraitzea”, zoriondu ditu Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek.



Ekitaldiko irudiak ikus ditzakezue ondoko helbidean:


 

http://www.blogak.com/martinhalty/bai-euskarari-ezpeletan


 

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 14:28:35 . 100 Hitzak . BaiEuskarari, Ezpeleta . Erantzun

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)