2006-11-29
Leitza, Goizueta, Arano eta Aresoko udalek beste urrats bat eman dute euskararen aldeko prozesuan. Hilabete honetan bertan Kontseiluak, UEMAk eta Iparraldeko Mankomunitateak Leitzan Bai Euskarari Ziurtagiria elkarlanean sustatzeko hitzarmena sinatu ostean, Kontseiluak eta Mankomunitateko udalek ere izenpetu dute.
2006-11-23
Ezpeletako Ziurtagiridunek euren kide eta bezeroen leialtasuna eskertzeko asmoz, Bai Euskarari zozketa antolatu dute. Txartelak Bai Euskarari Ziurtagiria duten saltoki, enpresa eta era guztietako entitateetan izango dira eskuragarri.
Sariak:
- Bi gau 2 lagunetzako, gosariak barne, Lesakako Atxaspi Hotelean (Ezpeletako Euzkadi Hotelak emana).
- 2 bazkari Etxemendi jatetxean.
- 2 haur-ibilaldi asto gainean Astoklokekin.
2006-11-21
2006-11-14
Bortizirietako Ziurtagiridunek euren kide eta bezeroen leialtasuna eskertzeko asmoz, Bai Euskarari zozketa antolatu dute. Txartelak Bai Euskarari Ziurtagiria duten saltoki, enpresa eta era guztietako entitateetan izango dira eskuragarri.
Sariak honaho hauek izango dira:
- 1go Saria: Ezpeletako Euzkadi Hotela (bi gau 2 lagunetzako, gosariak barne)
- 2. Saria: Igantziko La Villa Ostatua (Otordu bat 2 lagunentzako)
- 3. Saria: Berako Kirolak Zela (60 €ko erosketa kirol-arropa eta osagarrietan)
- 1go Saria: Ezpeletako Euzkadi Hotela (bi gau 2 lagunetzako, gosariak barne)
- 2. Saria: Igantziko La Villa Ostatua (Otordu bat 2 lagunentzako)
- 3. Saria: Berako Kirolak Zela (60 €ko erosketa kirol-arropa eta osagarrietan)
- 1go Saria: Ezpeletako Euzkadi Hotela (bi gau 2 lagunetzako, gosariak barne)
- 2. Saria: Igantziko La Villa Ostatua (Otordu bat 2 lagunentzako)
- 3. Saria: Berako Kirolak Zela (60 €ko erosketa kirol-arropa eta osagarrietan)
Altzako euskalgintzak eskultura eskaini die euskara ikasteko saiakera eta esfortzua egin duten ehunka altzatarrei. Anton Mendizabal eskultore donostiarrak egin du ‘Lau Haizetara’ izeneko lana. Lauburuak irudikatzen du euskara eta lau haizetara zabaltzen, Altzako euskaldunberriek egin duten eta egiten duten lanari aitortza eginaz
2006-11-10
Kontseiluak, UEMAk eta Iparraldeko Mankomunitateak Leitzan euskararen alde lankidetzan aritzeko asmoa azaldu dute gaur. Aipatutako hiru erakundeek Bai Euskarari Ziurtagiria elkarrekin sustatzeko konpromisoa hartu dute eta lankidetza honen aurkezpena izan da gaurkoa. “Guztiok elkarrekin abiatu dugun elkarlana oso interesgarria da, lehendik egiten ari zen lana osatzera baitator”, adierazi du Kontseiluko ordezkariak.
2006-11-08
30 izan dira Ezpeletan Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten enpresa, elkarte, saltegi eta era guztietako erakundeak. Hauetatik gehienek euren engaiamendua berritu dute, eta 2 erakunde berrik ere proiektuarekin bat egitea erabaki dute aurten. Duela urte eta erdi sartu zen Ezpeleta ‘Bai Euskarari Akordioa Herrietan’ egitasmoan eta denbora epe labur honetan proiektu anitz jarri dituzte martxan, marrazki lehiaketa eta laster ospatuko den Bai Euskarari zozketa besteak beste. “Oraindik hasiberriak zarete, baina espero dugu orain arte bezain ongi jarraitzea”, zoriondu ditu Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek.

Ekitaldiko irudiak ikus ditzakezue ondoko helbidean:
http://www.blogak.com/martinhalty/bai-euskarari-ezpeletan
2006-11-03
Sakanako Mankomunitateak, bertako euskalgintzak eta Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiria aurkeztu diete Irurtzungo merkatari eta ostalariei bart egindako ekitaldian. Nafarroako eskualde honetan dagoeneko 48 dira konpromiso prozesuaren baitan banatutako Bai Euskarari Ziurtagiriak, eta hilabeteotan egiten ari den sustapen lanarekin kopuru hori handitzea espero dugu.


Zabaldu
Bildu
Twitter