2006-10-06

Lan mundua euskalduntzeko ziurtagiria ez dago sortu beharrik

Jakingo duzuenez, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak jakinarazi du kalitate-ziurtagiri bat sortu nahi duela, euskararen erabileraren esparru sozio-laboralerako. Horretarako, erakunde pribatuetako euskararen erabilera ebaluatzeko eta antzemateko sistema garatuko omen du Kalitatearen Sustapenerako Euskal Erakundeak (EUSKALIT), Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin batera.Sarritan aipatu dizuegun moduan, jakin bagenekien asmo horien berri. Jaurlaritzari hainbat aldiz ohartarazi diogu erabaki horren okerraz, elkarlanerako proposamena egiteaz batera.

Guk gaur, Jaurlaritzak lau urte barru. Fermin Lazkano: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2006-10-06&orria=004&kont=009

Bikaintasuna, erdaraz. Jose Mari Pasto http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=euskalherria&data=2006-10-06&orria=015&kont=005

Jaurlaritzari herri mugimenduen lana trabatzea egotzi dio.EHE http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2006-10-05&orria=014&kont=005

Euskararen erabilerarentzako beste ziurtagiri bat.Sustatu http://www.sustatu.com/1159862855

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 14:16:40 . 141 Hitzak . BaiEuskarari, Eztabaidak . 2 erantzun

Erantzunak:

Bidaltzailea: Eneko Aierbe [Bisitaria]
Lotsagarria da Eusko Jaurlaritzak egin asmo duena. Egia da, zorionez, administrazioa hasi dela onartzen euskalgintzatik egiten dugun lanaren balioa euskararen normalizazioan, baina ezin dugu onartu hau egiteko gure lana ezerezean uztea. Lanean jarraitu behar dugu eta Eusko Jaurlaritzari ikustarazi euskararen normalizazioa lortzeko euskalgintzarekin elkarlanean aritu behar duela. Hala ere, zaila da sinistea benetan horretarako borondaterik duenik, hortxe dugu orain Elebide.
Permalink-a mezu RSS 2006-10-19 @ 01:58
Bidaltzailea: xalbador gartzia [Bisitaria]
bastarrikak euskalgintzan eragindako txunamia bere lekuan jarri beharra dago. Ez da izan eta benetakoa mediatikoa baizik. kalte apur bat egingo du jakina, baina onura ere ekarriko du: euskaltzaleak gauzak hobeto egin eta elkarlana fintzera bultzatuko du. onura gehiago kalte baino, beraz.
kontuan eduki behar da hauteskundeak gainean daudela eta hpsko aurreko ekipoa total galduta ibili zela. bastarrikak epe motzean denbora irabazi (aurrekoek galdutakoa)behar du zeozer egin dutela erakusteko. aurreko hpsko ekipoak ez zuen asmatu (zeozer leuna esatearren) eta herri mugimenduaren esparruan utzi zuen euskalgintzaren erantzukizun osoa. bastarrika jarri dute orain galdutako lekua hartzeko, eta zezenen pare adarkadak ematen hasi da eskuin-ezker (ezker batez ere). euskararen normalizazioan ezer gutxi egin dutenei (eajko administrazioa, alderdia, pp, psoe...) kontuak eskatu beharrean, politika eraginkorra bultzatu beharrean, euskalgintzako sektoreari zuzendu dio erasoa. bere estiloa holakoa da, bastarrikak ez du entzuten, ez du besteenganako errespetua erakusten batzarretan, elkarlanerako ez du balio pertsona moduan. bestetik, frustrazio politikoek edo... ezker abertzaleari fobia edukitzeraino eraman dute. koktel ederra beraz.
zer egingo duten? gauza handirik ez zoritxarrez. administrazioan: itxura piskat, egin beharreko balantzea (desastrea) ezkutatu... lan munduan: euskalgintzari esker zeozer egin duten enpresei euren planen berri eman (dirua eta gutxi)eta prentsaurrekoak, artikuluak barra, barra. behatokia ere lasai egon dadila ze bastarrikak martxan jarritako txirigitoak zeozer egingo badu erridikulua izango da eta.
beraz, elkarlana ezinezkoa den honetan, euskalgintzak zintzo, zintzo bere lanean jarraitu eta ahal bada hobetzen jarrai dezala... eta bastarrika, bastarrian utz dezala, bada zertan jardun eta.
Permalink-a mezu RSS 2006-12-06 @ 11:20

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)