2006-10-18
Altzako euskalgintzak eskultura eskainiko die euskara ikasteko saiakera eta esfortzua egin duten ehunka altzatarrei.
Euskara ikasteko saiakera eta ahalegina egin dutenak milaka dira Euskal Herrian, baita atzerrian ere, eta ez da lan makala izan horiek guztiek egindakoa. Asko gelditu ziren "ni naiz, hi haiz..." ospetsuan, eskolak gehiago ez zielako eskaintzen. Beste hainbatek, ordea, euskaltegira jo, gaitasun nahikoa lortu eta euskaraz bizitzeko hautua egin dute. Altzan ere, horrela aritu diren ehunka lagun dago eta guztiek merezi dute gure aitortza eta zorionik beroena.
43 izan dira Azkainen Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten enpresa, elkarte, saltegi eta era guztietako erakundeak. Hauetatik gehienek euren engaiamendua berritu dute, baina 6 erakunde berrik ere proiektuarekin bat egitea erabaki dute aurten. Duela 2 urte sartu zen Azkaingo herria ‘Bai Euskarari Akordioa Herrietan’ egitasmoan eta denbora epe labur honetan proiektu anitz jarri dituzte martxan, marrazki lehiaketa eta Bai Euskarari zozketa besteak beste. “Oraindik hasiberriak zarete, baina espero dugu orain arte bezain ongi jarraitzea”, zoriondu ditu Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek.
Merkatari eta tabernari ugarik parte hartzen dute Aguraingo Bai Euskarari Akordioan. Akordio honen bidez, hartutako konpromisoak betetzeko beharrezkoak diren zerbitzu, laguntza eta informazioa euren esku jartzen da. Horrela, euskara ikastaro berezia eskainiko diete berriro ere bertako merkatari eta tabernariei, Aguraingo Udalaren laguntzarekin.
Iaz 60 orduko ikastaroa antolatu zuten eta aurten jarraipena emango diote 130 orduko beste ikastaro batekin. Helburua da denda eta jatetxeetako langileek euskara ikasteko lehendabiziko urratsak ematea, aurrerago euskaraz zerbitzatzera iristeko. Horrela, gai izango dira, besteak beste, bezeroak agurtu, bezeroen eskariak ulertu eta oinarrizko elkarrizketetan euskaraz erantzuteko.
Ikastaro honetan euskararen lehen oinarriak emateaz gain, denda eta tabernetan oinarri-oinarrizko komunikazioa landuko da. Ikastaro hauetako ikasleek ulermena garatuko dute batez ere. Bezeroek euskaraz egindako eskari errazak ulertzea da xedea, edota ulertzeko zailtasunak izatean, ikaslea bezeroari eskaria polikiago egiteko eskatzeko gai izatea. Ulermenerako hiztegiaren ezagutza funtsezkoa da, eta horrexegatik eskaintzen zaio ikastaro hauetan garrantzi berezia denda eta tabernetako hiztegiari. Baina ikasleek, ulermena garatzeaz gain, elkarrizketa sinpleetan parte hartzen ere ikasiko dute.
2006-10-06
Jakingo duzuenez, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak jakinarazi du kalitate-ziurtagiri bat sortu nahi duela, euskararen erabileraren esparru sozio-laboralerako. Horretarako, erakunde pribatuetako euskararen erabilera ebaluatzeko eta antzemateko sistema garatuko omen du Kalitatearen Sustapenerako Euskal Erakundeak (EUSKALIT), Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin batera.Sarritan aipatu dizuegun moduan, jakin bagenekien asmo horien berri. Jaurlaritzari hainbat aldiz ohartarazi diogu erabaki horren okerraz, elkarlanerako proposamena egiteaz batera.
Guk gaur, Jaurlaritzak lau urte barru. Fermin Lazkano: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2006-10-06&orria=004&kont=009
Bikaintasuna, erdaraz. Jose Mari Pasto http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=euskalherria&data=2006-10-06&orria=015&kont=005
Jaurlaritzari herri mugimenduen lana trabatzea egotzi dio.EHE http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2006-10-05&orria=014&kont=005
Euskararen erabilerarentzako beste ziurtagiri bat.Sustatu http://www.sustatu.com/1159862855
2006-10-05
Urola Bailarako hainbat herrriren eredua jarraituz, Azkoitiari ere iritsi zaio Bai Euskarari Ziurtagiria aurkezteko garaia. Azpeitia, Zestoa eta Zarautzen dagoeneko zabalduta dago Bai Euskarari Ziurtagiria eta oraingoan Azkoitiari egokitu zaio txanda. Uztailean Azkoitiko Udalak eta Kontseiluak lankidetza hitzarmena sinatu zuten eta ordutik hona, hainbat ekimen abiatu dute herriko Udalak eta euskalgintzak. “Prozesu hau gidatzen ari den Azkoitiko Euskara Batzordearen lana azpimarratu nahi dut. Zinez, lan bikaina egiten ari zarete”, azpimarratu du Xabier Mendigurenek, Kontseiluko idazkari nagusiak.

2006-10-03
Kontseiluak herrietan garatu behar duen dinamikari buruzko eztabaidan, mintegia burutu genuen pasa den larunbatean Martin Ugalde Kultur Parkean. Bai Euskarari Akordioa ekimenean ari zareten 10 herritako ordezkariek egin dituzue ekarpenak; mintegian bertan nahiz idatziz. Agurain, Altza, Azpeitia, Bortziriak, Donostia, Hernani, Lea-Artibai, Leitzaldea, Soraluze eta Zestoa dira hain zuzen herri horiek. Gainontzekoak ezin izan ziren etorri, baina mintegian hitz egindakoaren ondorioak eskatu dituzte. Jakizue, ondorio horiek batzen ari garela eta guztioi bidaliko dizkizuegula.


Zabaldu
Bildu
Twitter