2006-09-28

Hizkuntza egoera aztertzeko fitxa

Urteotako hobekuntza jarraituari eutsiz, Hizkuntza egoera aztertzeko fitxa berritu eta hobetu dugu, herrietatik helarazi dizkiguzuen ekarpenei eta Bai Euskarari Ziurtagiria duzuen entitateei esker. Jakizue hemendik aurrera fitxa berri hau erabiliko dugula herrietan. Atal berriak gehitu zaizkio, bateren bat aldatu egin da eta beste zenbait  hobeto ordenatu ditugu.

Itxura aldetik ere sumatuko diozue: kolorea aldatzeaz gainera, ekintzen atala amaieran jarri baitugu. Azken hori sakoneko aldaketa da, horrela fitxa askoz errazago beteko baita, guztion mesederako.

Zalantzak epostaz edo telefonoz bidera ditzakezue, baina jakizue, herrietan egin ohi ditugun formazio saioetan azalduko dizuegula guztia.