2006-09-01
BEAH bloga eraikitzen!
BEAHren bloga sortu dugu. Bai Euskarari Akordioaren barruan zaudeten herriek elkarren berri izateko eta zuen iritzi, iradokizun nahiz proiektuak azaltzeko lan tresna berria da hau.
Hori bai, oraindik eraikitzen ari gara; ez da behin betikoa, baina buruan dugun horretara iristen joango gara, ekinaren ekinez eta guztion artean.
Beste gauza batzuen artean, albisteak zuek sortzeko aukera ere lantzen ari gara. Oraingoz, guri bidali albistea eta geuk jarriko dugu. Testuak 1.500 karaktere baino gehiago ez izatea eta argazkia 90 Kb baino handiagoa ez izatea komeni da. Bidali arantzazu@kontseilua.org helbidera.
Gogokoa duzue? Bidali blogari buruzko iritzi nahiz proprosamenak mezu honi erantzunez!
Zabaldu•
Bildu•
Twitter• Erantzunak:
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Erantzun:

