2006-09-01

BEAH bloga eraikitzen!

BEAHren bloga sortu dugu. Bai Euskarari Akordioaren barruan zaudeten herriek elkarren berri izateko eta zuen iritzi, iradokizun nahiz proiektuak azaltzeko lan tresna berria da hau.

Hori bai, oraindik eraikitzen ari gara; ez da behin betikoa, baina buruan dugun horretara iristen joango gara, ekinaren ekinez eta guztion artean.

Beste gauza batzuen artean, albisteak zuek sortzeko aukera ere lantzen ari gara. Oraingoz, guri bidali albistea eta geuk jarriko dugu. Testuak 1.500 karaktere baino gehiago ez izatea eta argazkia 90 Kb baino handiagoa ez izatea komeni da. Bidali arantzazu@kontseilua.org helbidera.

Gogokoa duzue? Bidali blogari buruzko iritzi nahiz proprosamenak mezu honi erantzunez!

 

Notario eta notaritza euskaldunak

Zuen herrietako konpromiso hartzaileen interesekoa izango delakoan, hona hemen orain arte lortu dugun informazioa.

Tolosa: notario euskalduna: Pedro Elosegui Bergareche. Lehen Oñatin zegoen eta Tolosara aldatu dute. Helbidea: San Frantzisko 7 -1 . Lehen bere ordez zegoenak telefono zenbaki hau zeukan 943 650 909. Kontuan hartu, agian aldatuko baitzuen.

Elgoibar:  notario euskalduna: Jorge Aramburu Soraluce. Aita Agirreren Plaza 5-1A / Tel 943 741 195 / Faxa 943 744 304  

Hernani: notaritzak euskarazko funtzionamendua du, baina notarioa ez da euskalduna. Kale Nagusia 45-2 / 943 555 650

Donostia: notario euskalduna: Eduardo Clausen.943 430 080. Askatsauna hiribidea, 30.

Enrique García Jalón / 943 432 198 / Askatasunaren hiribidea 24, 2. solairua (notaritzak euskarazko funtzionamendua du, baina notarioa ez da euskalduna)

Besteren bat ezagutuz gero, helarazi datuak albiste honi erantzunez, mesedez.