2006-09-29

Bai Euskarari Ziurtagiriaren zozketa Sakanan

      Sakanako ziurtagiridunek euren kide eta bezeroen leialtasuna eskertzeko asmoz, Bai Euskarari Ziurtagiriaren zozketa antolatu dute. Txartelak Bai Euskarari Ziurtagiria duten saltoki, enpresa eta era guztietako entitateetan izango dira eskuragarri.

      Honako sari hauek zozketatuko dira:

 -         1go Saria:  Pikuxar (laurendako bazkaria) eta Norte bitxi denda (100 euroko bonoa)

-         2. Saria:     Jeingenekoa esnekiak (Yogur eta gazta lotea) eta Izara S.L. ( edredoia eta funda)

-         3. Saria:     Ergoienako Udala (gazta) eta Koskobilo liburu denda (70 euroko bonoa)

-         4. Saria:     Kiki argazki denda (haurrendako erreportaia) eta WL kafetegia ( laurendako afaria)

      Urriak 15ean, 13:00etan, azokako ganadu sari banaketaren aurretik ospatuko da zozketa. Saridunek hilabeteko epea izango dute sariak jasotzeko eta horretarako, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzura deitu beharko dute (948464840 / 948464840).

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 14:08:32 . 173 Hitzak . BaiEuskarari, Sakana . Erantzun

2006-09-28

Hizkuntza egoera aztertzeko fitxa

Urteotako hobekuntza jarraituari eutsiz, Hizkuntza egoera aztertzeko fitxa berritu eta hobetu dugu, herrietatik helarazi dizkiguzuen ekarpenei eta Bai Euskarari Ziurtagiria duzuen entitateei esker. Jakizue hemendik aurrera fitxa berri hau erabiliko dugula herrietan. Atal berriak gehitu zaizkio, bateren bat aldatu egin da eta beste zenbait  hobeto ordenatu ditugu.

Itxura aldetik ere sumatuko diozue: kolorea aldatzeaz gainera, ekintzen atala amaieran jarri baitugu. Azken hori sakoneko aldaketa da, horrela fitxa askoz errazago beteko baita, guztion mesederako.

Zalantzak epostaz edo telefonoz bidera ditzakezue, baina jakizue, herrietan egin ohi ditugun formazio saioetan azalduko dizuegula guztia.  

 

2006-09-25

Hitzarmena Amurrion

Amurriok eta Kontseiluak euskara elkarlanean sustatzeko hitzarmena sinatu dute. Iaz 40 erakunde izan ziren Arabako herri honetan Bai Euskarari Ziurtagiria jaso zutenak.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 16:20:01 . 21 Hitzak . BaiEuskarari, Amurrio . Erantzun
Azkoitian oraingoan...
Garbiketa pixkat
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 10:56:44 . 0 Hitzak . BaiEuskarari, Azkoitia . Erantzun

2006-09-18

Amurrion Euskaraz Barraz barra!

Herriko jaietan euskararen erabilera sustatzeko dinamika burutu dute Amurrioko tabernari, txosna eta jai koadrilek. “Amurrion Euskaraz Barraz barra!” kanpaina aurkezteko prentsaurrekoa eskaini eta gero, kanpainaren leloa duten 65.000 edalontzi eta 200 kamiseta banatu dituzte doan herritarren artean. Amurrioko jaietan, jai euskaldunen alde egin dute topa!

 

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 18:50:26 . 47 Hitzak . BaiEuskarari, Amurrio . Erantzun
Azkoitian...

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 14:59:06 . 0 Hitzak . BaiEuskarari . Erantzun

2006-09-15

BAI EUSKARARI HORMA-IRUDIA AZKOITIAN

Pasa den "Andramarixetan", abuztuaren 14an, Azkoitiko euskalgintzak herriko umeen laguntzarekin Bai Euskarari horma-irudia margotu zuen Kontzejupean. Horma-irudia Berdura plazako horman jarrita dago egun.

 

Azkoitiko horma-irudia
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 10:46:46 . 26 Hitzak . BaiEuskarari, Azkoitia . Erantzun

2006-09-14

Nola jaso gure albisteak postan?

BEAH blogaren albisteak zure posta elektronikoan jaso nahi badituzu, http://www.rssfwd.com/ helbidean klik egitea besterik ez duzu!

Jarraitu beharreko urratsak: 

- Blogaren URL-a idatzi (http://www.blogari.net/BaiEuskarari) eta "Submit" botoia sakatu

- Jarraian, zure posta elektronikoaren helbidea idatzi eta "Suscribe" botoia sakatu

Mezu bat iritsiko zaizu zure posta elektronikora. Bertan ageri den loturan klikatu harpidetza abiatzeko.

2006-09-11

Lan eskaintza

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak dinamizatzailea behar du ‘Bai Euskarari Akordioa Herrietan’ egitasmoko Nafarroa eta Arabako esperientziak kudeatzeko, egun erdiko dedikazioz. Lan tokia Andoainen izango du. Lehenbailehen hasteko.

Eskatzen da: lan taldeak dinamizatzen eskarmentua izatea, harreman eta antolakuntza gaitasuna, euskalgintza ezagutzea, gida baimena eta autoa izatea. Bidal ezazu curriculuma zigor@kontseilua.org, Kontseilua, Martin Ugalde Kultur Parkea z/g, 20140 Andoain. Epea: irailaren 20a.

Tel.: 943 303551

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . Kontseilua . 11:45:24 . 65 Hitzak . BaiEuskarari . Erantzun

2006-09-05

Herrietan garatu behar dugun dinamikari buruzko eztabaidan, mintegia burutuko dugu irailaren 30ean, Martin Ugalde Kultur Parkean, goizeko 10etan hasita, Kontseiluak sustatutako ekimenetan parte hartzen ari zareten herrietako kideekin. Uztailean zen egitekoa, baina atzeratu beharra izan genuen. Deialdia irakurtzeko, egin klik hemen: http://www.kontseilua.org/txostenak/06-09-30%20mintegia-Kontseilua%20Herrietan.doc  

 

Beraz, lanketa ekainean egiterik izan ez duzuen herriek orain baduzue egiteko aukera. Era berean, herri batzuek jadanik egin dutenez, zuen gogoetaren ondorioak idatziz pasatzerik ere baduzuela gogorarazten dizuegu.

 

 

 

2006-09-01

BEAH bloga eraikitzen!

BEAHren bloga sortu dugu. Bai Euskarari Akordioaren barruan zaudeten herriek elkarren berri izateko eta zuen iritzi, iradokizun nahiz proiektuak azaltzeko lan tresna berria da hau.

Hori bai, oraindik eraikitzen ari gara; ez da behin betikoa, baina buruan dugun horretara iristen joango gara, ekinaren ekinez eta guztion artean.

Beste gauza batzuen artean, albisteak zuek sortzeko aukera ere lantzen ari gara. Oraingoz, guri bidali albistea eta geuk jarriko dugu. Testuak 1.500 karaktere baino gehiago ez izatea eta argazkia 90 Kb baino handiagoa ez izatea komeni da. Bidali arantzazu@kontseilua.org helbidera.

Gogokoa duzue? Bidali blogari buruzko iritzi nahiz proprosamenak mezu honi erantzunez!

 

Notario eta notaritza euskaldunak

Zuen herrietako konpromiso hartzaileen interesekoa izango delakoan, hona hemen orain arte lortu dugun informazioa.

Tolosa: notario euskalduna: Pedro Elosegui Bergareche. Lehen Oñatin zegoen eta Tolosara aldatu dute. Helbidea: San Frantzisko 7 -1 . Lehen bere ordez zegoenak telefono zenbaki hau zeukan 943 650 909. Kontuan hartu, agian aldatuko baitzuen.

Elgoibar:  notario euskalduna: Jorge Aramburu Soraluce. Aita Agirreren Plaza 5-1A / Tel 943 741 195 / Faxa 943 744 304  

Hernani: notaritzak euskarazko funtzionamendua du, baina notarioa ez da euskalduna. Kale Nagusia 45-2 / 943 555 650

Donostia: notario euskalduna: Eduardo Clausen.943 430 080. Askatsauna hiribidea, 30.

Enrique García Jalón / 943 432 198 / Askatasunaren hiribidea 24, 2. solairua (notaritzak euskarazko funtzionamendua du, baina notarioa ez da euskalduna)

Besteren bat ezagutuz gero, helarazi datuak albiste honi erantzunez, mesedez.

:: Hurrengo orrialdea >>