2006-08-31

Udaleko eta Kontseiluko ordezkariak
Udaleko eta Kontseiluko ordezkariak

'Udan ere, Bai Euskarari' kanpainaren ildotik, Kontseiluak, Zarauzko euskalgintzarekin eta Udalarekin elkarlanean, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Zarauzko enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak plano batean bildu ditu. Planoak herriko autobus geltokietako markesinetan jarri dituzte.

Proiektu berria da hau eta Zarautz izan da Bai Euskarari Planoa martxan jartzen lehen herria. Zarautz aukeratzeko arrazoi bat baino gehiago daudela azaldu dute Kontseiluko ordezkariek, "alde batetik, herri turistikoa da Zarautz, eta bestetik, urte osoan zehar ari da euskararen alde lanean". Horren froga da 2005ean Kontseiluak eta Zarauzko Udalak lankidetza hitzarmena sinatzea eta aurtengo otsailean ospatutako ekitaldian, 54 Bai Euskarari Ziurtagiri banatzea. Dena dela, Zarauzko eragileak ez dira geldirik egon eta otsailetik hona 18 Bai Euskarari Ziurtagiri berri eskuratu dituzte Zarauzko erakundeek. Guztira, 72 dira Zarautzen euskararen alde lanean diharduten ziurtagiridunak.

Kontseiluak bigarren urtez abian jarri berri duen 'Udan ere Bai Euskarari' kanpainaren barruan kokatzen da Bai Euskarari Planoa egitasmoa. Udan zehar ere, Kontseiluak euskararen alde entitateek eta norbanakoek egiten dituzten ahaleginak uztartu nahi ditu. Euskal Herrian zehar turismoa egingo dutenei euskaraz mintzatzeko eta euskarazko zerbitzuak erabiltzeko eskatu nahi die Kontseiluak.

Planoa ikusteko helbidea: http://www.baieuskarari.org/default.cfm?hizkuntza=0&atala=zarautz  

Zure herrian ere egitasmo berririk jarri al duzue martxan?

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)