2008-01-28
Kontseiluaren 10. urteurrena dela medio, herrietako euskalgintzarekin ekitaldia egin da asteburuan Martin Ugalde Kultur parkean. Euskalgintzako kide ugari hurbildu dira Andoainera eta irudian ikus daitezkeen lantaldeen bidez, proposamenak egiteko aukera izan dute.
2008-01-23
Larunbat honetan, hilak 26, goizeko 11etan, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean elkartuko gara Kontseiluak sustatutako proiektuetan parte hartu dugun herrietako euskalgintzako kideok. Kontseiluak 10 urte bete berri ditu eta urtemuga hau ospatzeko antolatutako ekintzetako bat da larunbat honetakoa. Kontseiluaren ibilbidearen balorazioa egiteaz gain, lantaldeak ere antolatuko dira, 10 urteurrenaren baitan proposatuko diren ekintzen inguruko iritziak trukatzeko. Amaieran eskainiko den otamenean aspaldiko lagunekin solasean aritu eta kide berriak ezagutzeko aukera izango dugu.

2008-01-10
Tolosaldeko euskalgintzak, bertako 13 udalerritako udalek eta Kontseiluak ‘Egin txokoa euskarari txokoan’ proiektua aurkeztu dute Zizurkilgo Urkamendi elkartean. Ekimenaren helburua Tolosaldeko elkarte gastronomikoetan euskararen erabilera sustatzea da eta, horretarako, hurrengo hilabeteetan luzatuko diren hainbat ekintza prestatu dituzte. Aurkezpenean Tolosaldeko hainbat elkarteren ordezkariak izan dira, eta Galtzaundi euskalgintzako elkarteak ekimenaren nondik norakoak azaldu dizkie. Horretaz gain, eta ekimenak udalen babesa jaso duela adierazteko, hainbat alderdi politikotako ordezkariak ere bildu dira bertan.
Eguberritako Bai Euskarari Futbol Festa antolatu dugu Herrerako Sporting taldeak eta Bizarrain elkarteak. Aurten, berritasunak izan dira:
Batetik, kartelaren diseinua Herri Ametsa ikastola, eta Herrera, San Luis eta Oleta ikastetxeetako 180 haurrek egindako irudiekin osatu dute. Irudiak ikusgai izan dira horretarako espreski jarritako karpa batean.
Bestetik, bigarren jardunaldian txokolatea eskaini diete haur eta gurasoei, hotzari aurre egiteko gozo-gozo. Irudiak ikusi nahi izanez gero, klikatu hemen.
2008-01-07
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak dinamizatzailea behar du ‘Bai Euskarari Akordioa Herrietan’ egitasmoko Nafarroa eta Arabako esperientziak kudeatzeko, egun erdiko dedikazioz. Lan tokia Andoainen izango du. Lehenbailehen hasteko.
Eskatzen da: lan taldeak dinamizatzen eskarmentua izatea, harreman eta antolakuntza gaitasuna, euskalgintza ezagutzea, gida baimena eta autoa izatea. Bidal ezazu curriculuma zigor@kontseilua.org, edo Kontseilua, Martin Ugalde Kultur Parkea z/g, 20140 Andoain. Epea: urtarrilak 21.
Zehaztasun gehiago eskuratzeko, deitu 943 303 551 telefono zenbakira, eta Zigorrengandik galdetu.

Zabaldu
Bildu
Twitter