Arratsaldeon, lagunak!
Gure bloga blokeatatuta egon da egun osoan, baina hemen dituzue azken berriak. Ea bloga desblokeatuta mezuak bidali eta irakurtzeko aukera dugun.
Hasteko esan behar dizuegu ezin dizuegula egun zehatzik eman, baina seguruen datorren astean (10 bat egun barru, datorren asteko asstebukaerarako seguruen) etxerako bidea hartuko dugu Malenek eta hirurok. Gaur tramite gehienak amaitu ditugu, goizeko 9etan hasi gara eta arratsaldeko 6ak arte ez gara gelditu. Toki batetik bestera: erregistrora, haziendara, notarioaren bulegora, bankura, pasaporteen bulegora…ez dakit zenbaki tokitara. Bihar goizean azken tramiteak egin eta hortik aurrera zain egotea baino ez zaigu geratzen. Baina seguruen hemendik hamar bat egunera (datorren asteko astebukaerarako) etxerako hegazkina hartuko dugu hirurok eta agur Sebastopol eta agur Ukrainia!
Bestetik Malen orfanatotik ateratzeari buruzko erabaki bat hartu dugu gaur. Paper guztiak erregistroan sartu ditugunez gero, gaur eskubidea osoa genuen Malen orfanatotik atera eta gurekin gure apartamentura eramateko. Halere gure fazilitadorearen gomendioa kontuan hartuta, pasaportea eskuratu arte Malen orfanatoan utziko dugu eta orain arteko eguneroko bisitekin jarraituko dugu. Baina ez pentsatu horrelako erabakia asko kostata hartu ez dugunik. Guk Malen hartu eta egun osoan gurekin eduki nahiko genuke, baina gure fazilitadoreak esan digu umeek normalean asko sufritu izaten dutela orfanatotik atera ondoko egunetan, eta onena litzatekeela etxerako bidea hartu behar dugun bezperan ateratzea orfanatotik, horrela errazagoa izango dela Malenentzat eta guretzat, baina batez ere Malenentzat, etxean hobeto zainduko dugula hemengo apartamentuan baino. Fazilitadoreak bere esperientzia azaldu digu eta guk jaramon egitea erabaki dugu.
Beraz, hemen geratzen zaizkigun egunetan aurreko egunetan bezala jarraituko dugu, goiz eta arratsaldez orfanatora joaten, gure Malen ikustera, eta esaten digutenean Malenen pasaportea noiz dagoen prest, hegazkineko txartela erosi eta etxera! Orfanatotik atera ondoko egun txarrrak etxean pasa ditzala, etxeko giroan ondo zainduta. Orain ez gara hasiko hemen azaltzen zelako gogorra izango den Malenentzat orfanatoa betirako utzi eta gurekin etortzea, baina pentsa ezazue orain arteko bizitza hantxe eman duela, orfanatoa dela berarentzat toki seguru bakarra, eta denbora beharko duela hortik kanpo bizi izaten egokitzeko. Denbora eta gauza gehiago…
Beno, horixe da motzean esan dezakeguna, egin behar genituen tramite eta paper gehienak egin ditugula, eta orain zain egotea geratzen zaigula. Bitartean hurrengo egunetan orfanatora joaten jarraituko dugu, goiz eta arratsaldez, eta datorren astean (hemendik 10 bat egunera) etxerako bidea hartuko dugula. Ea horrela den eta hantxe elkar ikusteko aukera dugun!
Hurrengo batean luzeago idatziko dizuegu. Orain nekatuta gaude eta atsedena hartzera goaz, gaurkoa ere oso egun luzea eta gogorra izan da eta.
Hurrengora arte!
Pa!
Joserra eta Alai
Kaixo!! Malen naiz. Joserra eta Alai nire gurasoek sortutako bloga da hau zuek nire barri izateko. Laster nator Euskal Herrira. Ikusi arte!!