Mezua: Euskara dut herri, Euskarak nau laxu egin

Euskara dut herri, Euskarak nau laxu egin

2006-04-16

Erabil zeure zentzuna, zeure sena. Eragiozu gogoari. Ez utz nehork, handiki-soinekoz harroxko, bere akademikotasun hil, antzu, eta izen xoilezkoa hire Euskalduntasun bizi, ekharkor, eta izan bethekoaren gainera ezar dezan. Eragiozu gogoari. Ez utz bertzek hire ordez pensa dezan.

Ez naiz hizkuntza-anarkhiaren alde mintzo (ezeta hurrik eman ere!), hizkuntza-tyrannokerien eta, areago, jakingabetasunaren tyranniaren kontra baizik. Ez dakit egiazki Euskaltzaindiarik behar othe dugun -Frantseskeria eta Jacobinkeria dira, izan ere, hizkuntza-akademiak; halakorik batere ez du, erraite batetakotz, Anglesak, eta ez dirudi makalegi dabilanik ;D-; sinhetsirik nago, alabaina, egungoa bezalako Euskaltzaindiarik ezertako ere behar ez dugula (Espainiako Erregeren akademia baita izenez; Euskainolaren akademia, izanez eta egitez). Jakina, akademiarik gabe aitzina egiteko, egundainokoan ezin osatu dugun intelligentzija eta kultura-sphera behar genituzke lagungarri. Baina, Euskal kultura oraino ernatu-beharra Euskaltzaindiaren, Euskainolzaleen, EITBren eta Aranakume sasi-abertzale eta diglossia-joen menean, aurkizkirik, zapaldurik, ithorik dagoeino... Gurpil zoroau noiz urratuko? :'( >:(

Mortuan oihuz dagoenaren mintzoak:

Bidezko eta justu esten duzunaren alde ihardukitzeko eta borrokatzeko prest zaren Euskaldunori, ez othe du zeurorren hizkuntzak ere hargatik eta haren alde borroka zaitezen merezi? Orhoit, egiazko borroka autobusik erretzea edo saltegi-beirakiak harrikatzea ez dela. Egiazko borroka (knowledge is power), XXI mendeon nehoren oinpeko kultura-kolonia gaduzkaten jakingabetasun-estekailu eta -gatheak urratzea dugu egiazko borroka. Horixe dugu eginbide.

Laxu eta libre izan nahi baduzu, pensa, irakur, ikhas, egin. Eta hori guztiori Euskaraz egin badadezazu, nori zu Espainol-Frantses deitzerik bururako othe zaio? Eta, burura badakio-ere, axolarik izanen othe zaizu? ;)

Erantzunak:

Bidaltzailea: kanpion Arturo [Kidea]
Zuk esandakoarekin bat nator guztiz. Hor dago gure borrokaren funtsa, hor dago koxka; erabileran.

Asteburu hontan nere herrian (nafarroako herri erdalduna), ikastolan hezitako 18 urteko neska gaztetxo baten azalpen batzuek aho bete hortz utzi ninduten. Berak euskaraz hitzegiten bazekien eta euskaldun eta abertzaletzat zuen bere burua baina espaƱolez erantzuten zion nik euskaraz esandakoari inolako lotsarik gabe.

Ni saiatu nintzen kontradikzio nabarmena agerian uzten batez ere berak hala senti zezan. Baina erabat normal egiten zitzaion bere jokaera.
Berak erantzun zidan bera euskalduna eta abertzalea zela baina ez zuela euskaraz hitzegin nahi, ez zuela behar euskaldun eta nafar sentitzeko.

Orain arte behintzat aurreko belaunaldikoek lotsa sentitu izan dugu euskaraz jakitean eta hala ere euskaldunen artean erderaz hitzegiterakoan, kontadikzioa behintzat ia denok sentitu eta ulertu dugu baina belaunaldi berri hauek iada ez dute ikusi ere egiten kontradikzio hori. Eta hau da gehien bildurtu ninduena.

Gero eta jende gehiago pasatzen da ikastolatik, euskararen aldeko jarrera gero eta zabalago omen da, baina susmoa dut ez ote dugun gero eta benetako euskal kontzientzia (euskaraz bizitzearen beharraren kontzientzia)gutxiago.
Permalink-a mezu RSS 2006-04-17 @ 08:09

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)