=>
2. Haraitzinako araura horren morphologia ilhunxko bilhakatu-eta, arau berriaren gainean -ra norakotasun-marka ardurakoaz eraiki zen arauera forma gardena (cf. gau > gauera). Baina gau / gauera edo aitzin / aitzinera bezain agerikoa da oraino ere, hargatik, arau / arauera paradigma-lothura.
Forma berriagoa ageri dutenen artean: Etxeberri Ziburukoa, Pouvreau, Haranburu, Etxeberri Sarakoa,...
“Carguaren arauera bician daguien lan” (Etx. Ziburukoa, Man. deuot. II, 57)
“saindugarritasuneco espirituaren arauera” (Pouvreau)
“Bertutezko lanetarik lehen hautatu behar dugu gure eginbideari hobeki dagokana, ezen ez gure gustuaren arauerago dena” (Pouvreau, Philotea)
Hauk baithan, Leizarraga baithan bezalaxe, arauez / arauaz ere aurkhitzen ditugu (arauaz baizik ez darabila, arauera kasu bakhotxik gabe, Axularrek).
“Secundum mensuram delicti, erit & plagarum modus. Hobenaren arauaz, içanenda gaztigua ere” (Guero LVII, 1 [581.])
“huna ni Iaunaren zerbitzaria, egin bekit zure hitzaren, arauaz”; “Hura handi den arauaz, / Nik solas albanegi” (Harizmendi, Officioa)
“eta batbederari emanen dioela bere obren arauaz bere merezia” (Materre, Doctrina)
“Eztuzu iujeamendu eman behar, zure oraiko sentimenduaren arauaz” (Pouvreau, Imitacionea)
“guk predikuetan harkhez erraiten zaizkigunak biltzen ditugun arauaz” (Pouvreau, Philotea)
“Hunen arauaz ihardetsi zuen Kleomeres Sparziako hark ere” (Etxeberri Sarakoa, Eskual Herriko Gazteriari)
Bigarren formarik dugu, beraz, araura zahar eta klassiko dei ahal genezakeenaren aldean. Eragozkarririk batere ez, hargatik, araura zein arauera erabil ahal izateorretan. Izan ere, hautaira hirurkuna egin ahal dezake nehork, gauza beraren adi erazteko: haren nahiaren araura, haren nahiaren arauera, haren nahiaren arau. Ezer txarrik othe horrek? Deus Euskararentzat kaltezko denik? Ez dut nik uste, bada.
Baina, araukera maukera... :oops:
Ez daude Erantzunak mezu honetan...