Argi eta ez-bairik gabeak, beraz, honainokoak; haraindian, grammatikagileek aurizki behar ez luketen etymologiazaleen lanho-herri mysterioz bethea dugu (bertze batetakotz utziko dugu, beraz, araur honek haur erakustekoarekin edo eredu postpositione erran-nahikidearekin ahal dukeen lothura).
Baina, zer dela-eta batak araura dioenori bertze batek arauera eta hirurgarren batek arabera diote? :-/ Bat dira formok guztiok? Lothurarik dutea arau(r) izen/postpositionearekin? XX( Emeki-emeki eta sapharpeko bidetarik ibili gabe.
1. Araura da lehen dokumentaturiko forma (Etxepare, 1545.ean):
"igorten darauritzut heuscarazco coplabatzu ene ignoranciaren araura eguinac" (LVP, A ij)
Horixe Leizarragak (1571) darabilan bakharra:
"Eta anhitz hunelaco comparationez tractatzen cerauen hitza, ençun ahal ciroitenaren araura" (Marc IIII, 33)
"Ezteçaçuela iugea apparentiaren araura, baina iugemendu bidezco batez iugea eçaçue" (Ioann. VII, 24)
"Possessioneac eta onhassunac saltzen cituzten, eta partitzen cerezten guciey batbederac beharra çuenaren araura" (Ap. Act. II, 45)
Horixe, bakharturik, Maitie Oloroeko ipizpikuak 1676.ean Üskaraz argitaraturiko othoitzetan:
"Arima debotak bildü zireie lekü saintü hontara, Eliza ama saintiaren egitate honaren araura"
Eta horixe Gasteluzarrek oraino 1686.ean ageri duena:
"O ene Jainkoa, urrikal nakizu zure miserikordia handiaren hedadura guzien araura"
"Helaz, Jauna, baldiñ tratatzen bagaitutzu gure falten araura, nork sofrituko tu zure justiziaren aspretasunak?"
Irigoienek erakutsi bezala, fossilduriko forma zaharra dugu araura, oraino -r amaikoa galdu gaberiko araur formaren gainean -a norakotasun-marka zaharraz eraikia: araura = araur + -a.
Arau zaharrekoa, nehondik ere, xuxena, eta -hauxe baita egiazki axolazkoa kultura-hizkuntza hazkar eta erro-sendorik eraiki nahi baldin badugu- traditione ezin hoberik euskarri eta bermagarri duena. Horren aurkhan, deus othe dira arau(e)ra / arabera bere ez izan-eta bertzerenganik ikhasi behar izan dutenen makhurkeria eta nahikundeak? Ikhasi behar denaz geroztik -eta gehienok ikhasi behar izan dugu arau(e)ra bezalakoak erabiltzen, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroa Garaiko bazterretan entzun gaberiko hitza baita-, ez othe genduke hobe ithurri bikhainenetarik ikhas genezan, hemengo edo hango ixtiltzetan muxurkan ibili gaberik? ;)
Ez daude Erantzunak mezu honetan...