2008-10-09

Gotzon Garate

 "Guztiok gaude preso, mundu hunetako gartzele hunetan, heriotzera kondenatuak."

    Gotzon Garate
     "Atsotitzak"

Zure lanarengatik, zereginagatik, gogoarengatik, arduragatik, esfortzuangatik, saioengatik, izpirituarengatik, animoarengatik, grinarengatik, irrikarengatik, lehialtasunarengatik, ilusioarengatik, asmoarengatik, adorearengatik, buruarengatik...

MILESKER GOTZON!

Euskara maite dugun guztiok, buruan edukiko zaitugu zuri eta zure lanari.

Ainho.E

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . ainhotustra . 13:42:23 . 55 Hitzak . Ainhotustra . Erantzun

2008-09-14

Terminoen definizioak

* Itzulpen automatizatua: Giza itzultzaile batek, ordenagailuaren softwarea erabiliz, testuak itzultzeari deitzen zaio itzulpen automatizatua. Adibidez, itzulpenerako memorien sortzaileen bitartez.

* Itzulpenaren teknologia: Jarduera hau testu baten irterpretazioan datzan jarduera da. Helburua jatorrizko testua oinarri bezala hartuz, beste hizkuntza baten antzekoa sortzea da. Sortutako testu berri horri "meta testua" izena ematen zaio askotan, baina ezagunagoa da "itzulpena" izenarekin.

*Itzulpen automatikoa: itzulpengintza automatikoa ordenagailuen erabilera zehatza da, testuak hizkuntza batetik bestera itzultzea ahalbideratzen duena.

*"Gerencia contenta multilingüe" : Edukiak sortzea eta hauen kudeaketa baimentzen duen sistema da.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . ainhotustra . 15:46:48 . 92 Hitzak . Ainhotustra . Erantzun

2007-06-28

Itzulpen automatiko batzuk

MT (Machine Traslation) itzulpen sistemarekin saiatutako ereduen artean hurbiletik erlazionatuta hizkuntzekin sortutakoak eta baita euren artean gutxiago erlazionatuta dauen hizkuntzekin sortutakoak ere aurki ditzakegu; horien artean, adibide hauek ditugularik:

Opentrad: Gallegoa, frantsesa, ingelesa eta Euskara lantzen ditu. Euskaraz dagoen bakarrenetakoa.

Compendium translator: italiera, frantsesa, katalana eta errusiera, besteen artean.

El mundo reverso: Ingelesa, frantsesa, alemana eta gaztelania.

Cervantes institutoa: frantsesa, gallegoa, ingelesa.

Wordlingo: japonesa, gaztelania, italianoa.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . ainhotustra . 13:28:12 . 66 Hitzak . Ainhotustra . Erantzun
Itzulpen Automatikoaren ezaugarriak FEMTI-ren txostenaren arabera

Itzulpenaren ezaugarririk nabarmenenak:

FEMTI sistemaren arabera, hierarkizazio moduko bat landu zen, itzulpegintzaren ezaugarririk nabarmenenak izendatzeko.

Asimilazioa: hizkuntza desberdinetan, sortutako testua monitoratzea da helburu.

Bilaketa: informazio zehatzaren beharra.

Fidagarritasuna: informazioa zehatza, juxtua eta benetazkoa izatearen beharra.

Praktikotasuna: informazioa era praktikoan erabiltzea.

Mantentzea: informazioa denbora aldiro, aldatzea edo aktualizatzea.

Funtzionaltasuna: funtzio deberdinak asetzeko ahalmena.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . ainhotustra . 13:18:25 . 52 Hitzak . Ainhotustra . Erantzun
Hizkuntzalaritzako Teknologia berriak ikasteko arrazoiak

Giza Hizkuntzen Teknologiak ikasteko mila arrazoi ezberdin egon daitzeke, baina pisuzkoenak eta garrantzitsuenak iruditu zaizkit ondorengo bost hauek:

*Lehenengo arrazoi hau gure irakasle den Joseba Abaituak eman zigun: Hizkuntzalaritzaren arlo honetan beka ugari dauela euskaragarri filologo berrientzat. EHU-ko Donostiako Informatika Fakultateako IXA taldeak doktore aurreko beka hau eskaintzen du. 

*Department of Computer Science-en apatzen zaigun pisuzko arrazoietako bat azkenengo urteetan Giza Hizkuntzen Teknologian egindako aurrerakuntzak nabarmenak izan direla da. Orain, beraz, aplikazio berri asko daude ikertzeko eta probatzeko arlo honeta, etorkizuneko hizkuntzalari batentzat interesgarriak izan daitezkeenak. 

*Beste arrazoietako bat Deustuko Unibertsitatean pasadan azaroaren 17an emandako hitzaldian esandakoa izango litzateke. Edizio Digitalari buruzko hitzaldi honetan Giza Hizkuntzen Teknologiaren alorrean etorkizuneko Hizkuntzalarion beharrizana azpimarratu zen. Izan ere, Teknologia berri hauek garatzeko beharrezkoa da Hizkuntzalariak eta informatikariak batzea.

*Hurrengo arrazoia Uriah P.Levy-ren tesitik atera dut. Tesi horretan Giza Hizkuntzen Teknologia intelektual bat dela dio eta bere adbenimentua idazkerarenarekin konpara daitekela baieztatzen du. Beraz, teknologia berri hauek idazkera tradizionalarekin duten harremana eta antzekotasuna aztertzea ere interesgarria izan zitekeen hizkuntzalari batentzat.

*Azkeneko arrazoia Daniel Filmus-ek eman dit. Buenos Aireseko Giza Hizkuntzen Ministroak Giza Hizkuntzaren Teknologiak ikasi behar direla dio, alor honetan ikasleen artean eta giza-sistemen artean ere konpetentzia gehiago egon behar delako. Izan ere, teknologia berri hauetan aurrerakuntzak oso azkar egiten ari dira eta argi dago etorkizuneko hizkuntzalari batek aplikazio hauek ongi menperatu behar dituela, etorkizuneko hizkuntzaren mundu berriaren sortzaile baitira iadanik atean ditugun teknologia berri hauek. 

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . ainhotustra . 13:03:17 . 245 Hitzak . Ainhotustra . Erantzun

:: Hurrengo orrialdea >>