2010-08-23

Permalink 11:25:28, Atalak: BERRIAK, AGENDA  

Laudion bertso bazkaria JAIETAN

 

Txosnabatzordeak antolatutako egitaraua  

2010-08-28, larunbata. LAUDIO

Ordua 14:30 LAUDIOKO JAIAK - ODOLOSTE EGUNA. Bertso bazkaria txoznetan. Bertsolariak: Gorka Ostolaza eta Oihane Perea  Antolatzailea: LAUDIOKO TXOZNA BATZORDEA

----------

2010-08-11

Permalink 22:51:35, Atalak: Aiebe  

Bertsoak Amurrioko jaietan

Urtero legez aurten  ere izango dugu jaietaz eta bertsoetaz gozatzeko aukera. Ostiralean bertso-kupela izango da eta larunbatean bertso-bazkaria. ON EGIN!!!

2010-08-13, ostirala. AMURRIO
BERTSO KUPELA, Amurrioko jaiak. AIEBEK antolatuta
20:30etan, txosna gunean. Bertsolariak: Oihane Perea, Izar Mendiguren, Ainhoa Comas eta Onintza Enbeita

ABUZTUAK 14, larunbata, AMURRIO
“jai herrikoien aldeko eguna”

14:30 JAI HERRIKOIEN ALDEKO BERTSO-BAZKARIA. Bertsolariak: Etxahun Lekue eta Gorka Lazkano

----------

2010-06-24

Permalink 10:50:24, Atalak: Aiebe, BIDEOAK  

Bertso pilota erreportaia AIARALDEA.com-en

 

Ikuskizun dotore eta jostagarri batez gozatzeko aukera izango dugu aiaraldean. "Bertso-pilota" delako saio interesgarria. Bertan lehiatu ziren Mikel Goñi pelotari entzutetsua eta Koldo Iriarte, Amurrioko pilotaria. Pilota partidu honek daukan berezitasuna baina, botileroak bertsolariak direla da; maila handiko bertsolariak gainera; Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña hain zuzen ere. aiaraldea.com bertan izan zen protagonistekin solasteko; hona hemen emaitza.

----------

2010-06-18

Permalink 15:20:59, Atalak: Aiebe  

bertso-pilota gaur AMURRION

Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso kantari

2010-06-18, AMURRIO
Bertso-pelota
Ordua: 22:30 Protagonistak: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertan lehiatuko dira Mikel Goñi pelotari entzutetsua eta Koldo Iriarte, Amurrioko pilotaria. Andoni Egaña eta Sebastian Lizasok egingo dituzte botillero lanak.

Ikuskizuna gaueko 22:30etan hasiko da Amurrioko pilotalekuan eta sarrerak 10 € balio du.

----------
Permalink 11:00:27, Atalak: Aiebe, BERRIAK, AIARAKO BERTSO ESKOLA  

Ainhoa Comasi ELKARRIZKETA

Ainhoa Comas aurtengo Arabako eskolarteko bertsolari txapelketako finalean / ABE 

Ainhoa Comas (Amurrio, 1994) bertsolariak bihar Araba ordezkatuko du Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketan. Aguraingo Harresi Aretoan izango da saioa. Bertso eskolako lagunen babespean egingo du saioa, dagoeneko animatzeko pankarta egina baitute: "Ainhoa Comas eta punto!".  

IRAKURRI ELKARRIZKETA AIARALDEA.COM HELBIDEAN

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

AIEBE

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Zure bloga eraman

    1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
    2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    powered by
    b2evolution