SORGIN DANTZA
Dantza honek Lasarte-Oriako Sorgin Dantza izena badu ere, bere jatorria Bergaran aurkituko dugu. Izan ere, mende honen hasieran bergarako zenbait jendek, Lasarte-Orian egiten zuten lan, eta beraiek izan ziren dantza hori inportatu zutenak. Dantza hau Zarautzen ere barneratua izan bazen ere, ez da kontserbatu.
Lorenzo de Zabaleta (Lontxo Bergara), Martin Jose de Labaka, Jose Luis Berregui eta Francisco Arocena, bere familiekin batera, dantza hau sartu zutenak izan ziren. Dena dela, Lasarten ere laguntzaile finak izan zituzten. Horietako bat, Alberto de Orotegui dantzaria izan zen, zeinen familia janzkiak egoki gordetzen saiatu zen. Joaquin de Idígoras txistularia eta Manuel de Goiaran errondako kapitaina ere laguntzaile garrantzitsuak izan ziren.
Dantzaren Azalpena
Bandera eramaten duen kapinain batez, eta bi jende ilaraz osatua dago dantza. Bi hilera hauetan nahi haina jende joan daiteke, nahiz eta normalean 8-12 bitartean joaten diren.
Hilera bat zuriz jantzita doa; buruan borla bat duen kukurutxo bat daramate. Beste hilera, emakumez jantzitako gizonezkoez osatua dago.
Dantzaren koreografiak 3 zati ezberdin ditu.
Lehenengo zatian, dantzariek Gipuzkoako boaztitzea dantzatzen dute. Bigarrenean, muxu, salto eta besarkaden artean, gizonezko eta emakumezkoen harremanaren parodia bat. Zati honek ikusleengan barreak eragiten ditu. Hirugarrenean, Fandango eta Arin-Arina dantzatzen da.