Artxiboak: Urtarrila 2007

2007-01-29

Permalink 13:23:50, Atalak: AGERRALDIAK, AGATE DEUNA  

AGATE DEUNA

Otsailaren 4an Agate Deunaren omenezko kantuak entzuteko aukera izango dugu.
GETXON arratsaldeko 7etatik 9etara arituko dira taldeek, kalez-kale, plazarik plaza. Getxoko kultur etxeak antolatutako XXI. Agate Deuna Koru Jaialdian.
----------
Permalink 13:13:47, Atalak: AGERRALDIAK, INAUTERIAK  

MASKARADA

         ZUBEROAKO MASKARADAK

         ITUREN eta ZUBIETAKO inauteriaz gain badira Euskal Herrian ezagunak diran beste inauteri batzuk ere. ZUBEROAN ospatzen diren MASKARADAK. Dantza bitxiak eta ikusgarriak osatzen dute.

           Aurten lehen emanaldia otsailaren 3an izango da Maulen eta handik eta hamar astetara azkena apirilaren 21ean; hau ere antolatzaileen herrian izango da.

                       Otsailaren 3an: Maule

                       Otsailaren 11an: Atharratze

                       Otsailaren 18an: Garindaine

                       Otsailaren 25ean: Ainharbe

                       Martxoaren 4an: Gamere-Zihiga

                       Martxoaren 11an: Barkoxe

                       Martxoaren 18an: Altzürükü

                       Martxoaren 25ean: Arrokiaga

                       Apirilaren 1ean: Urdiñarbe

                      Apirilaren 8an: Sohüta-Hoki

                      Apirilaren 15ean: Larraine

                      Apirilaren 21ean: Maule

----------

2007-01-23

Permalink 22:14:35, Atalak: AGERRALDIAK, INAUTERIAK  

MASKARADAK

----------

2007-01-16

Permalink 16:46:12, Atalak: INAUTERIAK, JOALDUNAK  

         Ituren eta Zubietako inauterietako pertsonaiak. Galtza urdin, galtzerdi zuri eta albarkak. Ator zuri, azpiko gona zuri eta ardi larruz osatzen da zanpantzarraren janzkera. Ardi larrua herri bakoitzaren arabera da, batzuek gerrialdean bakarrik daramate, eta besteek berriz, sorbaldak, bizkarra eta gerriak estaltzen dute larru azalekin. Iturengoek painelu gorriak daramatzate soinean. Zubietakoek, ordea, zapi urdina. Buruan TTunturra daramate, Arrano lumak puntan eta koloredun zintekin apainduta dutelarik. Eskuan izopoa (Zaldi buztanez eginiko makiltxoa) dute espiritu zitalak alde eginarazteko. Zintzarriek "joare" dute izena ; horregatik dira Joaldunak tresna horiek astintzen dituztenak. Badago beste era bat ere talde hauek izendatzeko: Zanpantzarrak.
         Urtarrileko azken asteko edo otsaileko lehenengo asteko astelehen eta asteartean ospatzen dituzte Inauteriak, bi herrietako mutilak ados jarrita, aukeratzen duten egunean. Zintzarria da Inauteri hauetako elementu nagusia. Mutilok, gerria astinduz, izugarrizko hotsa ateratzen diete zintzarrioi. Binaka joaten dira, ilara banatan, Joaldunak.
         Astelehen eguerdian Zubietako Joaldunak joaten dira Itureneraino, hogei, hogeita hamar edo gehiago ere, beren dantzarekin zintzarrotsa sortzen. Asteartean Iturengoak joaten dira Zubietara. Bide erdian egoten zaizkie zain Zubietakoak, eta, honela, elkarrekin egiten dute hortik aurrerako bidea. Bide hau egiten ere, etengabe entzuten da zintzarrotsa. Bidean, beste lagun batzuk elkartzen zaizkie: karroxak, mozorrorik sinesgaitzenak, sorginak, ijitoak... Ordu biak bueltan heltzen dira Joaldunak Zubietara eta hango kaleak eta enparantza korritzen dituzte, beren dantzan kontzentraturik, serio-serio.
         Etnologoen iritzietan joare, zintzarri eta abarren soinuez lurra esnarazi nahi zutela neguko loaren ondoren.
----------
Permalink 16:17:47, Atalak: INAUTERIAK  

2007ko inauteriak

       Aurten inauteriak noiz ospatzen diren galdezka ari bazerete ez daukazue zalantzan jarraitu behar herri gehienetan otsailaren 16, 17 eta 18an.
----------

2007-01-15

Permalink 19:01:22, Atalak: DANTZA ESKOLETAN  

PSIKOMOTRIZITATEA

       Landu beharreko arloa dugu psikomotrizitatea. Umeak zenbat eta txikiagoak izan hobeto. Argi dago ume guztiekin ezin direla ekintza edo jarduera berdinak egin baina egin beharreko ariketak dira. 5 urtetik beherako umeekin ariketa fisikoak lantzea zaila da batez ere kontzeptu batzuk barneratuta ez dutelako, hala nola, eskuma-ezkerra, barruara- kanpora... Eta jolas edo bururtu beharreko ekintza horren arauak. Psikomotrizitateari ez zaio ematen duen garrantzi guztia. Hezkuntza fisikoko irakasleen esku dagoela uste dute askok ez beti ez da horrela, nahiz eta hauen esku usten ditugun.

        Hik Hasi aldizkarian honako artikulo hau irakur dezakegu psikomotrizitatea eta hezkuntza fisikoari buruz.

----------

2007-01-11

Permalink 09:03:04, Atalak: EUSKAL DANTZAK, DANTZA ESKOLETAN  

EUSKAL DANTZAK ESKOLETAN

         Euskal dantzei hainbeste hitz egin ondoren eskoletara eramango ditugu. Horrelako zerbait pentsatu zuen Getxoko Udaleko "Euskara Zerbitzua". 2004.urtean dantza eskola eta ikastoletara edatzeko helburuarekin udalak Getxoko dantza taldeak bildu eta proposamena luzatu zuen. Ez dakigu euskal dantza sasoian edo krisian dagoen baina ezin uka dezakegu bultzada handia emateko aukera dela. Eta horretan diraute getxoko eskolak euskal dantza bultzatzen. Aukera ezin hobea plaza dantzak ikasteko.

----------
Permalink 08:26:03, Atalak: AGATE DEUNA  

NONDIK DATORKIGU OHITURA

         Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko baina alferrik., Jaungoikoari eskeinia baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan.

         Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak. Kastrexana, Barakaldo.

         Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako soro eta baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.

        Tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako edo garbiketa lanik egin.

        Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea.

        Oles egiten den bitartean bertso eta kopla ugari erabiltzen dira.

----------

2007-01-08

JAUZIAK

JAUZIAK(BEHE NAFARROA)

Jauziak nagusiki Iparraldeko hiru probintzietan dantzatzen diren dantzak dira. Dantza hauek Baztaneko mutil-dantzarekin batera, gainerakoetatik desberdintzen dituzten ezaugarri bereziak dituzte. Borobilean dantzatzen dira dantza hauek, eta borobilaren erdia dantzarien ardatz nagusia bilakatuko da dantza guztian berari gira eta bira arituko baitira, inolako loturarik gabe, denek batera dantza pausuak emanez.

Zehaztu gabeko dantzari kopuruak egiten ditu dantza hauek eta ez dute urte sasoi zehatzik, batzutan, "Besta Berrietan" egiten da (korpus jaiak eta honen zortzieran) edo beste dataren batean.

"Tradicionalmente se han bailado los Jauziak por sólo hombres, lo mismo que los Bolant-iantzak y jamás se hubiera permitido que una mujer los bailara en público, si bien es verdad que, no pocas de ellas, los sabían tan bien como los hombres."

Gaur egun, Iparraldeko zenbait gunetan ohiko da emakumeak dantza hauek dantzatzen ikustea, baina ohituraz gizonezkoek bakarrik dantzatzen zituzten.

Musikari dagokionean, Jauziak biko konpaseko dantzak dira eta luzera aldatu daiteke, batzuk konpas gutxi dituztelarik eta beste batzuk, berriz, asko dituztelarik (batzuk 300). Hiru, lau, bost , sei edo konpas gehiago dituzten zatiak izan ditzakete dantzek, horregatik zatiak irregularrak dira. Pausuak musika zatien arabera egiten joaten dira, dantza bere osotasunean egin arte. Pausu bakoitzak bere izena du eta dantza egiten den bitartean, askotan pausuak abesten dira "a fin de que no se equivoquen los menos diestros", dio Sagasetak.

                                   HEGI

                                   OSTALERRAK

----------

SORGIN DANTZA

SORGIN DANTZA

 

Dantza honek Lasarte-Oriako Sorgin Dantza izena badu ere, bere jatorria Bergaran aurkituko dugu. Izan ere, mende honen hasieran bergarako zenbait jendek, Lasarte-Orian egiten zuten lan, eta beraiek izan ziren dantza hori inportatu zutenak. Dantza hau Zarautzen ere barneratua izan bazen ere, ez da kontserbatu.

Lorenzo de Zabaleta (Lontxo Bergara), Martin Jose de Labaka, Jose Luis Berregui eta Francisco Arocena, bere familiekin batera, dantza hau sartu zutenak izan ziren. Dena dela, Lasarten ere laguntzaile finak izan zituzten. Horietako bat, Alberto de Orotegui dantzaria izan zen, zeinen familia janzkiak egoki gordetzen saiatu zen. Joaquin de Idígoras txistularia eta Manuel de Goiaran errondako kapitaina ere laguntzaile garrantzitsuak izan ziren.

Dantzaren Azalpena

Bandera eramaten duen kapinain batez, eta bi jende ilaraz osatua dago dantza. Bi hilera hauetan nahi haina jende joan daiteke, nahiz eta normalean 8-12 bitartean joaten diren.
Hilera bat zuriz jantzita doa; buruan borla bat duen kukurutxo bat daramate. Beste hilera, emakumez jantzitako gizonezkoez osatua dago.

Dantzaren koreografiak 3 zati ezberdin ditu.

Lehenengo zatian, dantzariek Gipuzkoako boaztitzea dantzatzen dute. Bigarrenean, muxu, salto eta besarkaden artean, gizonezko eta emakumezkoen harremanaren parodia bat. Zati honek ikusleengan barreak eragiten ditu. Hirugarrenean, Fandango eta Arin-Arina dantzatzen da.

----------

2007-01-02

Permalink 17:27:28, Atalak: BEHE NAFARROAKO dantzak, Kontradantzak  

KONTRADANTZAK

         Jauziak bezala, edozein jai egunetan dantzatzen dira. Egun oso ohikoa da Ihauteri eta Garizuma jaietan dantzatzea.

         Lau dantzari taldek dantzatzen dituzte (2 bikote mistok). Taldea nahi adina lauko múltiploz bete daiteke ...

         Nafarroako Luzaide herrian Bolanten jaia egiten jarraitzen dute Berpizte pazko egunean, baina Ihauterietako jantzirik gabe.
Oso ondo desberdinduta dauden lau zatiz osatuta daude eta zati bakoitzak musika berezia du berarentzat bakarrik,. Pertsonaiak ere aldatu egiten dira dantza batetik bestera.

       Musika fanfarria batek jotzen du

----------
Permalink 17:25:07, Atalak: ZUBEROAKO dantzak, Branlea  

BRANLEA

          Antzinean, Branlea Zuberoako Pirineoko haran txikiko kate irekiko dantzarik garrantzitsuena zen. Gaur egun Ihauteri konpartsetatik at ez da indarrean. Herriko jaien barruan Branleari buruz ditugun berrian oso bakanak dira. On Resurrección Azkue Maria Jaunak, Euskal Herriko kantategi herrikoiak argitaratu zuen. Honen ustez ezkontzetako bazkariak amaitutakoan dantzatzen zuten. Beste datu aipagarria da dantzen musika koaderno baten azala. Bertan hau irakur daiteke: Recuil des Sauts on Branles Basques notés par P.L instituteur. A Monsieur Lább´ñe Dassance 28-6-1.858 Idatzitakoaren arabera ez du ematen, P.L rentzat behintzat (beharbada Pierre Laharranque) Saut (gizonezko dantza) eta Branliaren (gizon eta emakumezkoen dantza) bide melodikoen arteko ezberdintasun handirik dagoeneik. Iritzi berekoa da Brefeuil, honek Branleak, Sauts ezagunak oinarri hartuz, musikariak bat batean botatako melodiak zirela pentsatzen zuen.

         Zuberoako Branleak oso hiru zati zehaztuak ditu:

                      A)"Contrepas".

                      B) Karakoiltzia.

                      C) Branletik jauztia.

----------
Permalink 17:19:39, Atalak: BIZKAIKO dantzak, Lanestosa  

LANESTOSA

Lanestosa herrian, Elurretako Ama Birjinaren egunean eta giro erlijiosoaren barruan, egin ohi da prozesioa. Bertan dantzariak ateratzen dira. Dantzari kopurua parea izan behar du, beti ere zortzitik behera ez baina mugarik gabe gehiago ateratzeko.
Historikoki Corpus egunean ateratzen ziren.

Arratsaldean herrikoei egiten zaie bisita eta hauek urte askotan bizi daitezela opa egiten zaie. Bitartean, etxez etxe eskaerak egiten dira.

Dantzariek erabiltzen duten jantzia honakoa da: alkandora zuria, lore marrazkiak dituen zapia lepoan lotua (antzina eraztun bati esker lotu ohi zuten zapi hau), gerriko gorria, galtza zuria, galtzerdiak eta zinta gorri edo zuriak zituzten espartinak.
Uztailak elurri zuriaren egurrarekin eginak izaten dira eta bi metro eta
erdi edo hiru metroko altuera izaten dute. Uztaila hauek kolore askotako paperekin dotoretzen dira.

Musikari dagokionean, egun txistua eta danbolina jotzen da baina badira antzinako datuak eta bertan beste instrumentu batzuk ere agertzen dira, besteak beste dultzaina, banda,...

----------
Permalink 17:14:42, Atalak: ARABAKO dantzak, El Ziego  

EL ZIEGO

Zortzi dantzariko taldeak bi ilara egiten digu (guztira lau bikote) eta horiekin batera Katximorroa edo bastoi gizona joaten da. Antzina bi pertsonaia izaten ziren dantzariekin joaten zirenak: katximorroa eta makila-gizona. Historikoki, dantza hau gizonek bakarrik egin ohi dute. XX. Mendeko 40. hamarkadan Emakumezkoen sekzioaren eskutik, emakumeak sartzen dira dantza hauetan. Egun, neska eta mutilen arteko dantzak konbinatu egin ohi dira.

Zaindariaren jaietan egiten dira dantza hauek, irailaren 8an, Plaza Ama Birjinaren egunean. Kutsu erlijiosoa dute dantzek. Ama Birjinaren irua kalera ateratzen da prozesioan eta dantzak Ama Birjinaren irudiaren aurrean dantzatu ohi dira.

Musika gaita-joleek eta danbor-joleak jartzen dute.
Antzinako gizonezkoen jantziak eskualdeko beste makil-dantzak egiten zituzten gazteen jantzietatik ez zen oso desberdina: alkandora eta galtza zuriak eta hauen gainean saiuela batzuk. Espartinak, bularrean gurutzatutako zapia, buruari bira ematen dion beste zapi bat (TXorondo izena ematen diote) osatzen dute janzkera. Egun, emakumeek ohitura eta moda nahasten duten jantziak eraman ohi dituzte, gizonezkoen jantziak emakumeei egokitu behar izan ziren eta.

----------
Permalink 17:10:06, Atalak: GETXO  

GETXOKO ARMARRIA

Getxoko Jaunen armarria. XV.mendean Getxoko leinuak eta Martiartukoak bat egin zuten Getxoko Otxoa Ortiz eta Martiartu eta Zamudioko Maria Lopezen ezkontzaren bitartez. Lehengoa Getxoko Dorreko Jauna zen; Martiartuko Dorreko Anderea bigarrena. Hauen ilobak Portu zuen Getxoko Maiorazgoa. Martiartukoen armak eta Getxokoenak berberak dira eta gure armarria bi leinuen arteko elkarketaren froga da.
            “Caltea daguianac bizarra lepoan” gaurko grafian honela izango litzateke: Kaltea egiten duenak bizarra lepoan  hitz gutxitan mezu sakona. Erdi Aroko leinukide haien ikuspegitik argia da mezua: beraiei kalte eginez gero iheska ibili beharko du gaizkileak, atzean izango dituzte eta getxotarrak. Beste alde batetik begiratuta, hau da leinuen boterea gainbehera etorri eta herri boterea finkatuz zihoan garaietakoa izanez gero, esaldiaren mezu nagusia justizia da. Hau da. Getxoko udalerrian kalteren bat egiten duenak justizia izango du beti jarraika, eta horregatik gaizkileak atzera begira, beldurrez, ibili beharko du kalte ordaindu artea; bizarra luze hazita ere.
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Adirane Flores

Adirane

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Azken erantzunak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution