KAIXARRAKA
Arrantzaleen zaindariaren egunean dantzatu ohi da. Egun horretan meza eta prozesioa egiten da San Pedroren irudiarekin. Bertan agintari zibil erlijioso, arrantzale kofradiako ordezkariak eta jende arrunta bildu ohi da portura bidean. Behin portura iristerakoan, ohiko den Kilin Kala egingo da. Ondoren Kaixarrankaren segizioa antolatuko da. Kaixarranka San Pedroren irudiaren aurrean, Antzinako kofradiaren aurrean, jarduneko etxeko maiordomoaren aurrean eta Udaletxearen plazan egin ohi da.
Dantzaria alkandora eta galtza zuriak, Frak beltza eta loredun zapia lepoan lotuta, kapela garaia ezker eskuan eta bandera eskuin eskuan(banderan bordaturik giltza bi, San Pedro giltza zaindaria eta kaixa horretako giltzak adieraziz). Apaingarri moduan, makilaren puntan krabelin gorriak.
Arrantzaleak, bien bitartean, honako jantzia eraman ohi dute: txapela beltza (baldin eta eramaten duten) alkandora eta galtza mahoi urdinak, eta espartina beltz edo urdinak. Kanpoko zortzi arraunlariek arrauna eramaten dute eskuan..
Txistulariek eta atabalariak jota honako dantzak egin ohi dira:
San Pedron Zortzikoa (Paseo)
Kaixa ganeko Zortzikoa
Jota
Arin-arin
Erantzunak:
Erantzun: