Banakako dantza honetan ez dago dantzari mugarik. Dantzari bakoitzak bakarka dantzatzen du lurrean, gurutze forman, jarritako makila batzuen gainean. Dantza hau joko eta dibertsio kontestu batean egiten da
Txistua eta danbolinari esker jotzen da musika hau. Batzuetan abestu egiten da.
Aurte merke, igez karu
ez da inportadutzen
txakoliñek emongotso
Maritxuri edaten.
Txakote, Majote
txako txako txakote
txakote majote
araxe ta onaxe.
Peruxe, Maruxe
Peru, Peru, Peruxe
Peruxe, Maruxe
Araxe ta onaxe.
Txako txako txako
txako txako txakote
txako txako txako txako
akabue dok euxe.
Dantzari mugarik ez duen bakarkako dantza da. Banan-banan dantzatzen dute (momentu batean ateratzen den dantzaria sartzen den horrekin borroka egiten du) afaltzen ari diren mahiaren gainean. Alkatea buru da eta berak dantzari bakoitzari ardoa eskaintzen die.
Dantza hau Mendexan, San Pedro egunean, abuztuaren 1n, eta Xemeninen egiten da San Migel egunean, irailaren 29an.
Txistuak eta danbolinak jotzen dute zati batzuetan letra duen melodia.
Amilotx horri kukuak dirautso
eztauak itxiko gaur azur bat oso
ume jaleak erantzumentzat
dino hire ardurarik etzaukat.
Aupa mutilak gogor jantza egin
mahai honen gainean izterrai eragin
bihotz alaia beti geuria
zirkin eta zirkin jardunatseden baga.
Zortzi dantzarik osatutako taldea bi ilaratan jartzen da (lau bikote). Beraiekin daramatzate: kaskabiloak, makilak, ezpatak eta bertako bandera. Dantzak zaindariaren jaietan egiten dituzte eta beraiei laguntzen agintariak.
Dantza hauei laguntzen txistua, danbolina eta atabalaren musika. Dantzariek eraman ohi duten jantzia honakoa da: txapela gorria, alkandora eta galtza zuriak, Belusez edo panoz egindako txalekoa lora sorta txiki bat apaingarri gisa daramatelarik. Horretaz gain, gerriko gorria, xingola gorria duten espartina zuriak, brontzezko 16 kaskabilo dituzten larruzko zapak.
Dantzari Dantza honako dantzaz osaturik dago:
- Agintariena
- Zortzinangoa
- Ezpata joku txikia
- Banangoa
- Binangoa
- Ezpata joku nagusia
- Launangoa
- Makil dantza edo Makil jokua
- Txontxongiloa
Abenduaren 3a Euskararen eguna ospatzen da eta Getxon hori aitzakiatzat hartuta kultur jardunaldi batzuk egongo dira. Abenduaren 2a larunbata arratsaldeko 19:30etan "Aitzina Pika" ikuskizuna izango da Getxo Antzokian. Zuberoako AITZINDARIAK elkartearen eskutik; dantzari, kantari eta musikariak hartzen dute parte. 80 bat lagun batzen dituen ikuskizuna da, Bizkaian lehenengo aldiz eta bera ikusteko 3.aldia da Maulen estreinatu zen urriaren 28an, gaur,azaroak 18 Arrasaten. Ondoren Biarritzen eta Amurrion ikusteko aukera ere izango da. Hau aukera paregabea izango da Zuberoako dantzak eta kantu tradizionak ikusteko.
Izenak berak esaten duen bezala dantza taldeen biltzarra da. Euskal Herrian dauden dantza taldeen izenak aurki ditzakegu bertan, beti ere biltzarrean izena eman dutena. Aurrerantzean honi buruzko informazio gehiago luzatuko dizuet.
NORK EZ DU HAU EZAGUTZEN?
BA ASKOTAN AGERTU IZAN DA TELEBISTAN, BERE HISTORIOTXOA BADAUKA BAINA BESTE MOMENTU BATERAKO UTZIKO DUGU EZAGUNA DA BERTAN HAIZEAK INDAR HANDIA DARABILELAKO. ETA NOLA EZ BERTATIK IBAIZABAL ITSASADARRA, PORTUGALETE, SANTURTZI ...IKUSTEKO AUKERA DAUKAGU.
Hauxe duzue Getxoko Andra Mari eliza. Adituek diotenez ez da bertan egon den lehen eliza, iparraldera jotzen duen hormak aurretiaz zegoenaren probetxua da. Sarrera nagusiaren gainean GETXOKO ARMARRIA zizelatuta dago. Hau ez da berezitasun bakarra, eliza aurrez dugula bere ezkerreko horman Getxoko baserri izenak ikus ditzakegu. Benetan bitxia eliza honek erakutsi eta irakasten diguna.