Txakur arren gisa, espainolen nazionalismo ziztrinak bere markak han hemenka paratzen dabil. Baina txiza edo mokordo bat utzi ondoren, piperpoto bat jarri ohi du.
Orain Bizkaiko Batzar Nagusien txanda da. Argi gera bedi guk ez dugula sobera sinesten Eskubide Historikoak direlakoetan, berez gauza lauso xamarra baitira, baina kontu horrekin ez gara luzatuko eta beste baterako utziko dugu.
Hala eta guztiz ere, oraingo honetan hozkada bat sentitu dugu barrenetan. Ados, batzar Nagusiak iraganeko gauza dira, hakalo erakunde zaharkitu bat, baina horrexegatik, zaharrak direlako, Espainiar Estatua bera baino askoz lehenagokoak direlako, irain doblatua da hau. Hurrengoa piperpotoa Gernikako Juntetxean bertan paratzea izango da. Eta euskaltzainak ere piperpotoaren itzalean ("en lugar preferente") bilduko direneko eguna ez dugu urrunegi sumatzen.
Bandera kontuak nahiko absurdoak direla? Ba, bai, baina espainolak ez daude prest absurdo horri uko egiteko (ezta absurdoak sinbolizatzen duenari, batez ere). Ez ahaztu hori.
AURRERA BOLIE!
Muñagorri Eztabaida Taldea
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Abertzaleak eztabaida-talde bat gara, gaurko egoera zitalari astinalditxo bat eman nahi dioguna. Ez gara ezein alderditako partaide -aldrebes, gaurko alderdikeria gauza penagarria da guretzat-, ez gara inoren soldatapekoak eta ez diegu inoren asmoei zerbitzatzen. A, eta gara hemen inor probokatzeko: ulertzeko belarriak dituenak uler dezala. Herritar gisa, sinesten duguna aldarrikatzeko eskubidea daukagulakoan gaude, nahiz eta sinesten ditugun gauzak bat baino gehiago molestatu. Hortaz, hemengoa gustatzen ez bazaizu, ez gehiago irakurri, edo gogoak ematen dizuna egin.