Hala jakinarazi dit Antton Peñak, eta nik ere BlogDay honetan parte hartzea erabaki dut, horretarako pausu hauek jarraituz:
- Interesgarriak iruditzen zaizkizun 5 blog aukeratu.
- Idazleei, zure BlogDayrako gomendazioaren berri eman.
- Blog bakoitzaren deskribapen txiki bat egin eta linkatu.
- BlogDayean, Abuztuak 31, post bat idatzi, bost blogak argitara emanaz.
- Technoratin BlogDay2006 etiketa jarri: http://technorati.com/tag/BlogDay2006 eta BlogDay gunera link bat jarri: http://www.blogday.org
Hona hemen nire aukeraketa:
- Maalako parkean :Teknologia berriei buruz idazten du elgoibartar honek.
- Gumersindo Buztangorri ...eta bere buruan lau zorri : Gumersindoren buruko lau zorrien bidez munduan gertatzen denaren ikuspegi ezberdin eta jostagarria ematen da blog honetan.
- Koldotxuren txokoa : Eguneroko gauzei buruzko gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Merezi du irakurtzea.
- Entzun - ikusi : Telebista, zinema eta irratiaren inguruko kontuak idazten ditu Urtzi Urkizuk Berriako blog honetan.
- Marraskiloak eta... : Barre pixkat egiteko blog on bat. Argazkien bidez sortzen dituen istorioak bikainak dira.