DOCTYPE html PUBLIC "-//W3C//DTD XHTML 1.0 Transitional//EN" "http://www.w3.org/TR/xhtml1/DTD/xhtml1-transitional.dtd">
Orain arte jarioa irakurtzeko euskarazko web zerbitzu bakarra Aurki.com zen, eta honek ez zituen erabiltzaile guztion beharrak asetzen, edukiak Aurkik emandako iturrien zerrenda batetik soilik aukeratu ahal baitziren. Ondorioz, nahiko mugatua zegoen guztia. Orain, 3ARRANOren itzulpenarekin, Alesti jario irakurlea euskaraz ere badugu.
Alesti doako “Web 2.0” jario irakurle sinple eta erabilterraza da. Jario formatu ezagun guztiak, RSS eta Atom esaterako, jasaten ditu. Iturri bildumak dituzten OPML fitxategiak inportatu eta esportatzeko aukera ematen du. Alesti webean oinarriturik dagoenez zure RSS iturriek eskainitako berri eta blog guztietako azken sarrerak irakurri ahalko dituzu Internetera sarbidea duzun edozein lekutatik. Gainera, web aplikazio bat baita, ez duzu Alesti zure konputagailuan instalatu beharrik eta ezta sistema eragile berezirik ere.
Alesti erabiltzeko ez duzu zure nabigatzailean inolako pluginik instalatu beharrik. RSS irakurle honek estandarrak betetzen dituzten web teknikak darabiltza, hala nola Ajax, eta edozein nabigatzaile modernorekin erabil daiteke.
RSS (Really Simple Syndication / Sindikazio Guztiz Sinplea) eta Atomek sarean zehar dauden eduki-iturburuetatik nahi dituzunak aukeratu eta hauetara dohainik harpidetzea ahalbidetzen dizute. Alestik harpidetza hauen laburpenak erakusten dizkizu, automatikoki eguneratzen direlarik.
Edozein zalantza edo iradokizun baduzu, edo itzulpenean akatsen bat aurkitzen baduzu, Alestiren euskarazko eztabaidagunera jotzea duzu onena: http://forum.alesti.org/viewforum.php?id=12
Edo bestela bidali mezu bat 3ARRANOren eposta helbidera: 3arrano[ABILDUA]3arrano[PUNTU]com
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
3ARRANO.com berri bat jaioko da laster, edo ez hain laster. Eta blog honetan etorkizuneko 3ARRANO nolakoa izango den azalduko dut...