Webgune berria nahiko aurreratuta daukat, baina oraindik ez dizuet gehiegi erakutsi nahi. Dena den, gauzatxo bat erakusteko gogoa sortu zait: Asterokoa atala.
Oraingo webgunean ez dago, baina orriaren bertsio zaharrago batean Egunerokoa atala zegoen. Bertan egunero-egunero zerbait jartzen nuen: olerki bat, argazki batzuk, bitxikeriaren bat,... Orain ez dut hainbeste asti, eta astero berrituko dudan atal bat jarriko dut. Aurreneko asterakoa egina dut dagoeneko, errezeta bat: Marrubiak Merengearekin.
Atal hau GIF irudi "bizidun" edo animazio bat izango da, eta itsuentzat testu formatuan ere eskuragarri izango da. Hona hemen aurrenekoa, ea zer deritzozuen:

Aspaldi idatzi gabe! Bai, noski, izan ere azkenaldian lan asko izan dut.
Egia esan ez nuen inoiz pentsatuko mezu hau idatzi beharko nuenik, baina hala gertatu da. Ni berehala aspertzen naiz sortzen ditudan diseinuekin, eta horregatik aldatzen dut (edo aldatzen saiatzen naiz) hainbestetan webguneko diseinua.
Eta aurreko mezuetan esan nizuen bezala, ia bukatuta neukan 3ARRANO.com berrirako diseinu berria... baina aspertu egin nintzen diseinu hartaz. Ez zitzaidan gustatzen. Ez zen funtzionala, eta programatzerako orduan ere arazoak baizik ez zizkidan ematen. Eta halako batean esan nuen KITTO! Dena zakarrontzira. Hasieratik hasiko naiz berriro, diseinu funtzional bat sortuko dut, arina, argia, eta logo txiki batekin.
Ez, sentitzen dut, ez dizuet diseinu berria erakutsiko oraindik. Baina oso aurreratuta daukat lana, eta gainera gustora nago emaitzarekin. Gero, agian, aldaketa txiki batzuk egingo dizkiot, baina lan hori oso erraza izango da, beraz horrek ez nau arduratzen.
Esango dizuedana da webgune berrian atal hauek baizik ez direla egongo: Mediateka, Bilo eta Nano, Jokuak, Softwarea eta Eztabaidak. Softwarea orain "Gailuak" izena duen atala da: programak eta gehigarriak. Jokuak eta Bilo eta Nano ere berberak. Eztabaidak atalean foro edo eztabaidagune bat egongo da. Eta Mediateka atalean egongo dira: iritzi artikuluak, narrazioak, olerkiak, "powerpointak" (orain pps/odp atalean daude), itzultzen ditudan laguntza gida eta artikuluak,...
Agian laster erakutsiko dizkizuet irudi batzuk. Baina ez dut aurreko diseinuarekin gertaturikoa errepikatzerik nahi, ez dizuet erakutsi nahi amaituko ez dudan diseinurik. Barkatu.
3ARRANO.com berri bat jaioko da laster, edo ez hain laster. Eta blog honetan etorkizuneko 3ARRANO nolakoa izango den azalduko dut...