Mezua: Zuen laguntza beharrezkoa da!!

2006-03-07

Permalink 16:50:15, Atalak: 3ARRANO  

Zuen laguntza beharrezkoa da!!

Aurrekoan esan bezala, Inno Setupen euskarazko hizkuntza fitxategia ofizialtasunerako bidean da. Baina ofizial izatea lortzeko, eta horrela Inno Setupen pakete ofizialean euskara sartzeko, zuen laguntza behar dut.

Lotura honi jarraituz aurkituko duzun fitxategia kalitatezko itzulpena dela baieztatu behar duzu: euskarazko hizkuntza fitxategia.

Itzulpena egokia dela iruditzen bazaizu:

1. Klikatu hemen eta harpidetu berri-taldera (zure posta bezeroa irekiko da).

2. Erantzun "Request Official Status for Basque" (edo horrelako zerbait) mezuari, ingelesez, itzulpena egokia dela esanez.

Itzulpena ez bazaizu egokia iruditzen, edo pausu hauek jarraitzeko arazoren bat baduzu, idatzi 3arrano@3arrano.com helbidera.

Eskerrik asko!

Erantzunak:

Bidaltzailea: 3ARRANO [Kidea]
LOTURAN KLIKATUTA EZ BADUZU EZER LORTZEN...

...Thunderbirden nola egin:

Joan "Tresnak>Posta eta Berri-taldeen kontu ezarpenak..." menura. Klikatu "Kontua gehitu". Aukeratu Berri-talde kontua eta sakatu Hurrengoa. Idatzi zure izena eta zure posta helbidea. Hurrengoa. Sartu Berri-talde Zerbitzaria. Honako hau da:

news.jrsoftware.org

Hurrengoa. Sartu kontuak izan dezan nahi duzun izena. Hurrengoa. Amaitu.

Orain, Karpetak gunean (leihoaren ezkerrean), berri-taldea ikusiko duzu. Klikatu eskumako botoiarekin eta sakatu Harpidetu.

Leiho berri bat agertuko zaizu. "Harpidetzeko berri taldearen izena:" testuaren azpian berri-taldea ageriko da. Klikatu alboan daukan + ikurrean. Bertan "jrsoftware.innosetup" dago. Klikatu honek ere alboan daukan +ean. Markatu "jrsoftware.innosetup.translations". Klikatu Harpidetu.

Kitto.
Permalink-a mezu RSS 2006-03-10 @ 16:03
Bidaltzailea: 3ARRANO [Kidea]
Euskarazko fitxategia dagoeneko ofiziala da. ESKERRIK ASKO BOZKATU DUZUEN GUZTIOI!!!
Permalink-a mezu RSS 2006-03-13 @ 19:09

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

BLOG 3 BLOG

3ARRANO.com berri bat jaioko da laster, edo ez hain laster. Eta blog honetan etorkizuneko 3ARRANO nolakoa izango den azalduko dut...

Klikatu guztia irakurtzeko

Bilaketa

Estekak

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution