Erabiltzen duzun musika jogailuak traba egiten dizu? Bost ordu egiten ditu irekitzen? Toki asko hartzen dizu diskan? Ez da euskalduna?
Arazo guzti horiek konponduko dituen irtenbidea dakarkizuet gaurkoan: Evil Player 1.08, euskaraz. Mega bat baino askoz gutxiagokoa da bere tamaina, di-da batean irekitzen da, eta orain gainera euskaraz ere erabil daiteke. Guzti hori soinu kalitate bikaina mantenduz, eta hainbat ezaugarriren bitartez trabarik ez egitea bermatuz. Noski, guztiz doan.
Informazio gehiago eta jaisteko fitxategia (Windows sistemarako soilik): Evil Player euskaraz
Orain arte ere 3ARRANOtik eskuratu ahal izan duzue Inno Setupekin euskarazko instalatzaileak sortzeko fitxategia. Baina hainbat arazo direla medio, ezinezkoa izan zait egilearekin harremanetan jartzea, eta itzulpena Inno Setupen orrian jartzeko eskatzea. Bada orain lortu dut, eta azken bertsioa den 5.1.0+ hau ofizialtasunera bidean da.
Aurrena ez-ofizial izendatuko dute. Ondoren, ofizial izatea eskatuko dut, eta inongo okerrik ez bada, euskarazko itzulpen ofizial bilakatuko da gaur sareratu dudan hau.
Inno Setup zure programen instalatzaileak sortzeko doako aplikazio bat da. Aukera ugari ematen ditu: lasterbideen instalaketa, Hasi menuko sarreren kudeaketa, instalaketa burutzeko hizkuntza ugariren artean bat aukeratu ahal izatea,...
Esan nizuen bezala, webgune berria sortze lanetan ari naiz. Aurreko batean, gainera, zelako itxura izango duen (edo zelako itxura izatea nahi dudan) erakutsi nizuen, Etorriko dena... mezuan.
Baina azkenean gauza batzuk aldatu ditut. Goiko zatiak, logoa eta loturak zeuden zati horrek, leku gehiegi hartzen zuen, eta hori konpontzen hasi nintzelarik, gune horren itxura dexente aldatu nuen... Egia esan, oraingoa askoz gehiago gustatzen zait. Hau da egin asmo dudana:
Hau da orain arte egin dudana (1024x768px):
800x600 pikseldun bereizmena darabiltenentzat:
Baina oraindik goiko zatitxo hori soilik egin al duzu? Lasai, hori da-eta lan gehien duena, zati horretako elementu bakoitza bere tokian geldi egotea, nabigatzaile guztietan (edo ia guztietan).
Suposatzen dut jakingo duzuela zer diren trollak... interneten eztabaidak eta liskarrak sorrarazten dituzten horiek dira, jendea iraintzea beste helbururik ez dutenak. Nola jokatu trollekin? Timothy Campbellek 2004an oso artikulu interesgarri bat idatzi zuen honen gainean, eta orain nik euskaratu egin dut. Jarraitu ondorengo loturari Trollak Sarean artikulua irakurtzeko. Kontuan izan Copyright-a duela, artikulua berrargitaratu nahi baduzue, idatzi Timothy-ri (trollwatchABILDUArogersPUNTUcom) eta baimena emango dizue.
3ARRANO.com berri bat jaioko da laster, edo ez hain laster. Eta blog honetan etorkizuneko 3ARRANO nolakoa izango den azalduko dut...