Artxiboak: Urtarrila 2006

2006-01-20

Permalink 23:39:32, Atalak: 3ARRANO  

Bilo eta Nanoren banda berriak: iritsi da eguna

Zenbat kexu, zenbat negar, zenbat erregu pilatu ote dira Bilo eta Nanoren webguneko foroan... Ez ditut zenbatuko, baina asko izan dira.

Eta gaur, denak etsipenak jota zeudenean... BILO ETA NANO ITZULI DIRA!

BILO ETA NANOREN ALE BERRIAK EUSKARAZ!! ETA ZAHARRAK ERE BAI!

Beraz, hemendik aurrera:

  1. Bilo eta Nanoren ale berriak astero.
  2. Bilo eta Nanoren ale zaharrak noizean behin.
  3. Webgunean B&Nren ale BERRIETARA lotura jartzeko aukera.
  4. Jarioari esker, ale berri zein zaharrak itzultzen ditudanean berehala jakiteko aukera (berria ala zaharra den izenburuan azalduko da)
----------

2006-01-02

Permalink 22:38:08, Atalak: 3ARRANO  

Frogen orria

Labur-labur jakinaraziko dizuet:

Gabon hauetan oharren txokoa sortzen aritu naiz. Azkenean lortu dut nahi nuena, eta estandarrak baliatuz gainera. Eta txoko hau frogatzeko orri bat sortu dut, gero etorriko diren berrikuntzak frogatzeko ere balioko duena.

Hasieran oharren txoko hau frogatzeko aukera harpidedunei soilik emateko asmoa nuen arren, erabaki dut mugarik ez jartzea. Beraz, sartu eta frogatu, eta mesedez akatsen bat edo aldatzeko zerbait aurkitzen baduzu, esaidazu.

----------

2006-01-01

Permalink 17:25:13, Atalak: 3ARRANO  

Irakurtzen...

(Urte Barri On danoi!)

Azken hilabete honetan estandarren eta irisgarritasunaren gaineko artikulu ugari irakurri ditut. Izan ere, webgune berriak estandar guztiak betetzea nahi badut, hauek zer diren ondo, oso ondo jakin beharko! Bat, gainera, euskararatzen hasia naiz:
bat, bi, hiru, lau , bost eta sei atal itzuli ditut oraingoz.

Pentsatu dut agian zuetariko batek estandarrak erabiltzen jakin nahiko duela, eta irakurri ditudan artikuluetara loturak emango dizkizuet:

Askoz artikulu gehiago dituzue hiru webgune hauetan:

Noski, suposatuko zenuten bezala, guztiak ingelesez daude! Baina denborarekin, batzuk itzultzea nahiko nuke...

----------

BLOG 3 BLOG

3ARRANO.com berri bat jaioko da laster, edo ez hain laster. Eta blog honetan etorkizuneko 3ARRANO nolakoa izango den azalduko dut...

Klikatu guztia irakurtzeko

Bilaketa

Estekak

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution