Bai, badakit ez dudala eman nuen hitza bete. Ez dut webgune berriaren garapen prozesua azaldu blog honetan. Hasi nintzen, baina beti bezala gauzak erdibidean utzi ditut.
Hala ere blog hau irakurri duzuenon harrera ezinhobea izan da, hona ekarri ditudan mezu hutsalei erantzunez, loturak jarriz,...
Eskerrak eman nahi dizkizuet hemendik den-denoi. Eskerrak bereziki Blogariren sortzaileei, tartean da Teketen.
Mezu hau agur mezu bat da. Baina lasai. Agur esaten diot soilik Blogariri, ez baitut blog hau gehiago erabiliko. Izan ere, azkenean ireki dut 3ARRANO.com berria (aleluia!).
Ez da Web 2.0, are gutxiago Web 3.0. Baina lehengoa baino hobea da, eta gustora gelditu naiz emaitzarekin. Hemendik aurrera bertatik esango ditut esan beharrekoak, espero dut blog honetan baino maiztasun handiagoarekin ;)
Beraz, mesedez sartu eta eman zuen iritzia:
Hala jakinarazi dit Antton Peñak, eta nik ere BlogDay honetan parte hartzea erabaki dut, horretarako pausu hauek jarraituz:
Technorati: BlogDay2006Orain arte jarioa irakurtzeko euskarazko web zerbitzu bakarra Aurki.com zen, eta honek ez zituen erabiltzaile guztion beharrak asetzen, edukiak Aurkik emandako iturrien zerrenda batetik soilik aukeratu ahal baitziren. Ondorioz, nahiko mugatua zegoen guztia. Orain, 3ARRANOren itzulpenarekin, Alesti jario irakurlea euskaraz ere badugu.
Alesti doako “Web 2.0” jario irakurle sinple eta erabilterraza da. Jario formatu ezagun guztiak, RSS eta Atom esaterako, jasaten ditu. Iturri bildumak dituzten OPML fitxategiak inportatu eta esportatzeko aukera ematen du. Alesti webean oinarriturik dagoenez zure RSS iturriek eskainitako berri eta blog guztietako azken sarrerak irakurri ahalko dituzu Internetera sarbidea duzun edozein lekutatik. Gainera, web aplikazio bat baita, ez duzu Alesti zure konputagailuan instalatu beharrik eta ezta sistema eragile berezirik ere.
Alesti erabiltzeko ez duzu zure nabigatzailean inolako pluginik instalatu beharrik. RSS irakurle honek estandarrak betetzen dituzten web teknikak darabiltza, hala nola Ajax, eta edozein nabigatzaile modernorekin erabil daiteke.
RSS (Really Simple Syndication / Sindikazio Guztiz Sinplea) eta Atomek sarean zehar dauden eduki-iturburuetatik nahi dituzunak aukeratu eta hauetara dohainik harpidetzea ahalbidetzen dizute. Alestik harpidetza hauen laburpenak erakusten dizkizu, automatikoki eguneratzen direlarik.
Edozein zalantza edo iradokizun baduzu, edo itzulpenean akatsen bat aurkitzen baduzu, Alestiren euskarazko eztabaidagunera jotzea duzu onena: http://forum.alesti.org/viewforum.php?id=12
Edo bestela bidali mezu bat 3ARRANOren eposta helbidera: 3arrano[ABILDUA]3arrano[PUNTU]com
Webgune berria nahiko aurreratuta daukat, baina oraindik ez dizuet gehiegi erakutsi nahi. Dena den, gauzatxo bat erakusteko gogoa sortu zait: Asterokoa atala.
Oraingo webgunean ez dago, baina orriaren bertsio zaharrago batean Egunerokoa atala zegoen. Bertan egunero-egunero zerbait jartzen nuen: olerki bat, argazki batzuk, bitxikeriaren bat,... Orain ez dut hainbeste asti, eta astero berrituko dudan atal bat jarriko dut. Aurreneko asterakoa egina dut dagoeneko, errezeta bat: Marrubiak Merengearekin.
Atal hau GIF irudi "bizidun" edo animazio bat izango da, eta itsuentzat testu formatuan ere eskuragarri izango da. Hona hemen aurrenekoa, ea zer deritzozuen:

Aspaldi idatzi gabe! Bai, noski, izan ere azkenaldian lan asko izan dut.
Egia esan ez nuen inoiz pentsatuko mezu hau idatzi beharko nuenik, baina hala gertatu da. Ni berehala aspertzen naiz sortzen ditudan diseinuekin, eta horregatik aldatzen dut (edo aldatzen saiatzen naiz) hainbestetan webguneko diseinua.
Eta aurreko mezuetan esan nizuen bezala, ia bukatuta neukan 3ARRANO.com berrirako diseinu berria... baina aspertu egin nintzen diseinu hartaz. Ez zitzaidan gustatzen. Ez zen funtzionala, eta programatzerako orduan ere arazoak baizik ez zizkidan ematen. Eta halako batean esan nuen KITTO! Dena zakarrontzira. Hasieratik hasiko naiz berriro, diseinu funtzional bat sortuko dut, arina, argia, eta logo txiki batekin.
Ez, sentitzen dut, ez dizuet diseinu berria erakutsiko oraindik. Baina oso aurreratuta daukat lana, eta gainera gustora nago emaitzarekin. Gero, agian, aldaketa txiki batzuk egingo dizkiot, baina lan hori oso erraza izango da, beraz horrek ez nau arduratzen.
Esango dizuedana da webgune berrian atal hauek baizik ez direla egongo: Mediateka, Bilo eta Nano, Jokuak, Softwarea eta Eztabaidak. Softwarea orain "Gailuak" izena duen atala da: programak eta gehigarriak. Jokuak eta Bilo eta Nano ere berberak. Eztabaidak atalean foro edo eztabaidagune bat egongo da. Eta Mediateka atalean egongo dira: iritzi artikuluak, narrazioak, olerkiak, "powerpointak" (orain pps/odp atalean daude), itzultzen ditudan laguntza gida eta artikuluak,...
Agian laster erakutsiko dizkizuet irudi batzuk. Baina ez dut aurreko diseinuarekin gertaturikoa errepikatzerik nahi, ez dizuet erakutsi nahi amaituko ez dudan diseinurik. Barkatu.
Oraingo honetan CSSak (Urjauzi erako Estilo Orriak) sortzerakoan kontuan hartu beharrekoak azaltzen dituzten bi artikulu irakurtzen aritu naiz. Bigarren artikulua lehenaren jarraipena da, eta "456 Berea Street"en aurkitu ditut.
Nik uste web garatzaile guztientzat irakurri beharrezkoak direla. Hona loturak:
23 zerbitzuari esker (Flickr-en antzeko beste bat, argazkiak sareratzeko, baina euskaratu daitekeena) webgune berria izango denaren argazki batzuk igo eta zenbait xehetasun azaldu ditut.
Baina kontuan izan oraindik aldaketa batzuk egingo dizkiodala, hau nola ari den gelditzen ikus dezazuen soilik da. Helbide honetan aurkituko dituzue hiru argazki ohartxo batzuekin (baina tamaina txikian):
Hiru argazki horiek benetako neurriekin ikusi nahi badituzue, zoazte ondorengo hiru lotureatara:
http://www.23hq.com/3ARRANO/photo/543747/original
http://www.23hq.com/3ARRANO/photo/543801/original
http://www.23hq.com/3ARRANO/photo/543804/original
Mesedez, esan ze iruditzen zaizkizuen, ze aldatuko zenuketen,... Asko eskertuko ditut zuen iritziak!
Aurrekoan esan bezala, Inno Setupen euskarazko hizkuntza fitxategia ofizialtasunerako bidean da. Baina ofizial izatea lortzeko, eta horrela Inno Setupen pakete ofizialean euskara sartzeko, zuen laguntza behar dut.
Lotura honi jarraituz aurkituko duzun fitxategia kalitatezko itzulpena dela baieztatu behar duzu: euskarazko hizkuntza fitxategia.
Itzulpena egokia dela iruditzen bazaizu:
1. Klikatu hemen eta harpidetu berri-taldera (zure posta bezeroa irekiko da).
2. Erantzun "Request Official Status for Basque" (edo horrelako zerbait) mezuari, ingelesez, itzulpena egokia dela esanez.
Itzulpena ez bazaizu egokia iruditzen, edo pausu hauek jarraitzeko arazoren bat baduzu, idatzi 3arrano@3arrano.com helbidera.
Eskerrik asko!
Erabiltzen duzun musika jogailuak traba egiten dizu? Bost ordu egiten ditu irekitzen? Toki asko hartzen dizu diskan? Ez da euskalduna?
Arazo guzti horiek konponduko dituen irtenbidea dakarkizuet gaurkoan: Evil Player 1.08, euskaraz. Mega bat baino askoz gutxiagokoa da bere tamaina, di-da batean irekitzen da, eta orain gainera euskaraz ere erabil daiteke. Guzti hori soinu kalitate bikaina mantenduz, eta hainbat ezaugarriren bitartez trabarik ez egitea bermatuz. Noski, guztiz doan.
Informazio gehiago eta jaisteko fitxategia (Windows sistemarako soilik): Evil Player euskaraz
Orain arte ere 3ARRANOtik eskuratu ahal izan duzue Inno Setupekin euskarazko instalatzaileak sortzeko fitxategia. Baina hainbat arazo direla medio, ezinezkoa izan zait egilearekin harremanetan jartzea, eta itzulpena Inno Setupen orrian jartzeko eskatzea. Bada orain lortu dut, eta azken bertsioa den 5.1.0+ hau ofizialtasunera bidean da.
Aurrena ez-ofizial izendatuko dute. Ondoren, ofizial izatea eskatuko dut, eta inongo okerrik ez bada, euskarazko itzulpen ofizial bilakatuko da gaur sareratu dudan hau.
Inno Setup zure programen instalatzaileak sortzeko doako aplikazio bat da. Aukera ugari ematen ditu: lasterbideen instalaketa, Hasi menuko sarreren kudeaketa, instalaketa burutzeko hizkuntza ugariren artean bat aukeratu ahal izatea,...
Esan nizuen bezala, webgune berria sortze lanetan ari naiz. Aurreko batean, gainera, zelako itxura izango duen (edo zelako itxura izatea nahi dudan) erakutsi nizuen, Etorriko dena... mezuan.
Baina azkenean gauza batzuk aldatu ditut. Goiko zatiak, logoa eta loturak zeuden zati horrek, leku gehiegi hartzen zuen, eta hori konpontzen hasi nintzelarik, gune horren itxura dexente aldatu nuen... Egia esan, oraingoa askoz gehiago gustatzen zait. Hau da egin asmo dudana:
Hau da orain arte egin dudana (1024x768px):
800x600 pikseldun bereizmena darabiltenentzat:
Baina oraindik goiko zatitxo hori soilik egin al duzu? Lasai, hori da-eta lan gehien duena, zati horretako elementu bakoitza bere tokian geldi egotea, nabigatzaile guztietan (edo ia guztietan).
Suposatzen dut jakingo duzuela zer diren trollak... interneten eztabaidak eta liskarrak sorrarazten dituzten horiek dira, jendea iraintzea beste helbururik ez dutenak. Nola jokatu trollekin? Timothy Campbellek 2004an oso artikulu interesgarri bat idatzi zuen honen gainean, eta orain nik euskaratu egin dut. Jarraitu ondorengo loturari Trollak Sarean artikulua irakurtzeko. Kontuan izan Copyright-a duela, artikulua berrargitaratu nahi baduzue, idatzi Timothy-ri (trollwatchABILDUArogersPUNTUcom) eta baimena emango dizue.
Zenbat kexu, zenbat negar, zenbat erregu pilatu ote dira Bilo eta Nanoren webguneko foroan... Ez ditut zenbatuko, baina asko izan dira.
Eta gaur, denak etsipenak jota zeudenean... BILO ETA NANO ITZULI DIRA!
Beraz, hemendik aurrera:
Labur-labur jakinaraziko dizuet:
Gabon hauetan oharren txokoa sortzen aritu naiz. Azkenean lortu dut nahi nuena, eta estandarrak baliatuz gainera. Eta txoko hau frogatzeko orri bat sortu dut, gero etorriko diren berrikuntzak frogatzeko ere balioko duena.
Hasieran oharren txoko hau frogatzeko aukera harpidedunei soilik emateko asmoa nuen arren, erabaki dut mugarik ez jartzea. Beraz, sartu eta frogatu, eta mesedez akatsen bat edo aldatzeko zerbait aurkitzen baduzu, esaidazu.
(Urte Barri On danoi!)
Azken hilabete honetan estandarren eta irisgarritasunaren gaineko artikulu ugari irakurri ditut. Izan ere, webgune berriak estandar guztiak betetzea nahi badut, hauek zer diren ondo, oso ondo jakin beharko! Bat, gainera, euskararatzen hasia naiz:
bat, bi, hiru, lau , bost eta sei atal itzuli ditut oraingoz.
Pentsatu dut agian zuetariko batek estandarrak erabiltzen jakin nahiko duela, eta irakurri ditudan artikuluetara loturak emango dizkizuet:
Askoz artikulu gehiago dituzue hiru webgune hauetan:
Noski, suposatuko zenuten bezala, guztiak ingelesez daude! Baina denborarekin, batzuk itzultzea nahiko nuke...
3ARRANO.com berri bat jaioko da laster, edo ez hain laster. Eta blog honetan etorkizuneko 3ARRANO nolakoa izango den azalduko dut...