Mezua: Etorriko dena...

2005-11-28

Permalink 19:14:18, Atalak: 3ARRANO  

Etorriko dena...

Artikulu hau HIRUrako (3ARRANOren harpidedunentzako agerkaria) idatzi nuen orain hilabete, eta orain hona ekarriko dut, zuen iritziaren beharra dudalako. Mesedez erantzun!

3ARRANO.com berria ireki berri, eta guztiz aldatzea darabilt buruan. Zergatik?

1. Arazo asko ditudalako oraingo webgunearekin, batez ere Internet Explorer bezalako nabigatzaile usteletan. (erabili Firefox!)

2. Ez zaidalako gustatzen atal bakoitzarentzako estilo ezberdin edukitzea. Atal guztietarako estilo bakarra nahi dut.

3. 800x600 pikseldun bereizmenerako eta besteetarako webgune bera nahi dudalako, ezer kendu edo gehitu gabe, webgune berbera.

Beraz, webgune berria diseinatzen aritu naiz, eta emaitzak erakutsi nahi dizkizuet, ea gogoko duzuen.

3ARRANO 06

Hona hemen Bilo eta Nanoren atala nolakoa izango den (urrunetik begiratuta). Gutxi gora-behera ikus dezakezue zein itxura izango duen: batetik goiburuan egunaren atala, harpidedunentzat saioa hasteko txokoa, menua eta euskalkia aukeratzeko menu bat. Gero atal horretako aukerak (goiko azpimenua hasieran ez da ikusten, "aukerak ikusi" dioen botoi bat soilik egongo da, eta bertan sakatzean azalduko da azpimenua), eta del.icio.us-eko lastermarka batzuk. Lastermarka hauek atalaren arabera aldatuko dira: adibidez, Bilo eta Nanoren atalean, "komikiak" etiketadun lastermarkak ageriko dira. Ikusi orriaren goikaldea gertuagotik:

3ARRANO 06

Begiratu gora, eskumara. Irudi honetan ageri da harpidedun batek saioa hasi ondoren zer ikusiko lukeen. HIRU agerkaria bertatik irekiko da, eta itxura hau edukiko du:

3ARRANO 06

Tira, menuko aukerei ez egin kasu handiegirik, jartzeagatik jarri ditut-eta. 3ARRANOren tokian zuen ezizena joango da, eta "Ibai Oihanguren" dioen tokian zuen izena.

Orain ikusi sarrerako orria gutxi gora-behera nolakoa izango den:

3ARRANO 06

Bertan ageri diren berriei ere kasurik ez. Zerbait idaztearren idatzi nuen hori dena ;). Hor ageri den "HIRU agerkariko azkenak", harpidedun batek saioa hastean soilik ikusten da.

Gauza askoz gehiago ere badaude azaltzeko, baina oraingoz uste dut nahikoa erakutsi dizuedala. Bide batez, irudietan ageri den testua ez da benetan horrela ikusiko Bitstream Vera Sans hizki-mota instalaturik ez baduzue, Verdana hizki-motak erabiliz baizik. Irudietakoa ere mota hori da, baina Inkscapek (irudi hauek sortzeko erabili dudan tresna askeak) sendotu egiten du (eta edertu), nabigatzaileek ez.

Orain bota zuen iritzia: zer aldatuko zenuketen, zer gehituko, zer kenduko...

Erantzunak:

Bidaltzailea: admin [Kidea]
Azken webgunea ikusteko zai gelditzen naiz baina hitz bat erabiliz definituko banu. Wwwwwwwwwwwwwwwwwuau, izugarri ona.

Esandakoa webgunea prest dagoenean ikusiko dugu.
Permalink-a mezu RSS 2005-11-28 @ 22:53
Bidaltzailea: 3ARRANO [Kidea]
Aupa,
eskerrik asko bioi.

Koldotxu: azpimenua bi aldiz agertuko da, bai, baina goikoa hasieran ezkutatuta egongo da, eta "aukerak ikusi" sakatzean agertuko da. Beraz, azpimenu bakarra, bi nahi ez dituenarentzat. Espero dut horrek ez duela bestelako arazorik sortuko, eta hala dela uste baduzu, eskertuko nizuke zehatzago azaltzea.

Irisgarritasun=accesibilidad, eskuragarritasun=disponibilidad (edo horrelako zerbait)

Ezberdintasuna ez dut oso ondo ulertzen, baina ezberdinak dira.

Banabil irisgarritasunari buruzko artikuluak irakurtzen, eta sareko estandarrak guztiz betetzeko asmoa dut.

Laster azalduko dut webgune berriari buruz beste zerbait, baina aldaketa poliki egingo dut, lasai, patxadaz.

[Editatuta: Ez dakidana da zergatik agertu den nire erantzuna Koldotxurenaren gainean. ??]
Permalink-a mezu RSS 2005-11-30 @ 17:20
Bidaltzailea: koldotxu [Kidea] · http://www.blogari.net/koldotxu
Kaixo 3arrano!
Lehenik eta behin euskeraren alde egiten duzun lana zoriondu eta eskertu, PC-a erabiltzen nebanean Scite gailua asko gustatu zitzaidan (orain alde ilunera pasatu naz eta sagartxoa erabiltzen dot).
Ez dakit explorer sasinabigatzile horregaz nola ikusten den webgunea, baina ez dot uste Safari-gaz arazo handirik egongo den (orain daukazuna behintzat ez du ezer harrarorik egiten).
Hamen jarri diguzun zirriborroa itxura bikaina du benetan. Ez dakidana da oso erabilgarria izango ote den birritan azpimenua jartzaea, agian oinan "gora", "igo" edo halako zeozer jarrita nahikoa izan daiteke, batez ere eduki gutxi dagoenean pantaila ez saturatzeko.
Bestalde, irisgarrtitasun edo eskuragarritasun (bi eratara irakurri dot, euskaltzaindiaren proposamenik bai?) gomendioak jarraitzen badituzu arazo asko kenduko dituzu gainetik.
Ondo segi eta eutsi goiari!
Permalink-a mezu RSS 2005-11-30 @ 20:55

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

BLOG 3 BLOG

3ARRANO.com berri bat jaioko da laster, edo ez hain laster. Eta blog honetan etorkizuneko 3ARRANO nolakoa izango den azalduko dut...

Klikatu guztia irakurtzeko

Bilaketa

Estekak

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution