Artikulu hau HIRUrako (3ARRANOren harpidedunentzako agerkaria) idatzi nuen orain hilabete, eta orain hona ekarriko dut, zuen iritziaren beharra dudalako. Mesedez erantzun!
3ARRANO.com berria ireki berri, eta guztiz aldatzea darabilt buruan. Zergatik?
1. Arazo asko ditudalako oraingo webgunearekin, batez ere Internet Explorer bezalako nabigatzaile usteletan. (erabili Firefox!)
2. Ez zaidalako gustatzen atal bakoitzarentzako estilo ezberdin edukitzea. Atal guztietarako estilo bakarra nahi dut.
3. 800x600 pikseldun bereizmenerako eta besteetarako webgune bera nahi dudalako, ezer kendu edo gehitu gabe, webgune berbera.
Beraz, webgune berria diseinatzen aritu naiz, eta emaitzak erakutsi nahi dizkizuet, ea gogoko duzuen.
Hona hemen Bilo eta Nanoren atala nolakoa izango den (urrunetik begiratuta). Gutxi gora-behera ikus dezakezue zein itxura izango duen: batetik goiburuan egunaren atala, harpidedunentzat saioa hasteko txokoa, menua eta euskalkia aukeratzeko menu bat. Gero atal horretako aukerak (goiko azpimenua hasieran ez da ikusten, "aukerak ikusi" dioen botoi bat soilik egongo da, eta bertan sakatzean azalduko da azpimenua), eta del.icio.us-eko lastermarka batzuk. Lastermarka hauek atalaren arabera aldatuko dira: adibidez, Bilo eta Nanoren atalean, "komikiak" etiketadun lastermarkak ageriko dira. Ikusi orriaren goikaldea gertuagotik:
Begiratu gora, eskumara. Irudi honetan ageri da harpidedun batek saioa hasi ondoren zer ikusiko lukeen. HIRU agerkaria bertatik irekiko da, eta itxura hau edukiko du:
Tira, menuko aukerei ez egin kasu handiegirik, jartzeagatik jarri ditut-eta. 3ARRANOren tokian zuen ezizena joango da, eta "Ibai Oihanguren" dioen tokian zuen izena.
Orain ikusi sarrerako orria gutxi gora-behera nolakoa izango den:
Bertan ageri diren berriei ere kasurik ez. Zerbait idaztearren idatzi nuen hori dena ;). Hor ageri den "HIRU agerkariko azkenak", harpidedun batek saioa hastean soilik ikusten da.
Gauza askoz gehiago ere badaude azaltzeko, baina oraingoz uste dut nahikoa erakutsi dizuedala. Bide batez, irudietan ageri den testua ez da benetan horrela ikusiko Bitstream Vera Sans hizki-mota instalaturik ez baduzue, Verdana hizki-motak erabiliz baizik. Irudietakoa ere mota hori da, baina Inkscapek (irudi hauek sortzeko erabili dudan tresna askeak) sendotu egiten du (eta edertu), nabigatzaileek ez.
Orain bota zuen iritzia: zer aldatuko zenuketen, zer gehituko, zer kenduko...
Urria amaieran Bilo eta Nanoren komiki-banden egileak hile biko atsedenaldia hartuko zuela jakinarazi zuenean, erabaki nuen euskarazko Bilo eta Nanok aurrera jarraitu beharra zuela: batetik jendea komikiaz ez ahazteko, eta bestetik zer itzuli badagoelako, nahi beste. Horregatik, banda zaharrak itzultzeari ekin nion orain gutxi. Eta denbora mugarik ez dudanez, baliteke bi egunean behin argitaratzea komikiak, edo astebetean banda bakarra itzultzea. Eta harpidedunei banda bat irteten zen aldiro jakinaraziko niela esan nienez, ohartu naiz denbora asko galduko dudala jakinarazteko mezuak idaztean. Beraz, erabaki dut aurrez ere buruan nerabilena egitea: RSS jarioa sortzea Bilo eta Nanorendako. Helbide honetan dago: http://www.3arrano.com/biloetanano/bnrss.xml Beraz, orain Bilo eta Nanoren bandaz gozatzeko aukera hauek dituzu:
3ARRANO.com berri bat jaioko da laster, edo ez hain laster. Eta blog honetan etorkizuneko 3ARRANO nolakoa izango den azalduko dut...