Artxiboak: 2005

2005-12-17

Permalink 15:45:51, Atalak: 3ARRANO  

SciTE 1.67 argitaratu dute

SciTE testu editore bikainaren azken bertsioa eskuratzeko, klikatu hemen. Bertsio honek dakarren berrikuntza garrantzitsuena, lerro luzedun fitxategiak bizkorrago irekitzeko gaitasuna da. Baina zenbait xomorro edo akats konpondu dituzte, eta ezaugarri berri bat ere gehitu diote: testu bat bikoiztekoa. Nik, frogatu nuenetik, SciTE erabiltzen dut, eta erabiltzen jarraituko dut. SciTE ezagutzen ez duzuenontzat: Zer da SciTE? SciTE Scintillan oinarrituriko testu editore bat da. Programaketarako ezin egokiagoa da testu editore hau, izan ere, hainbat eta hainbat programaketa hizkuntzatako gako hitzak nabarmentzen baititu programatzea asko erraztuz. Baina testu editore arrunt bezala ere erabil daiteke, izan ere oso erosoa eta sinplea da. SciTE hasiera batean Scintilla frogatzeko sortu bazen ere, haziz eta hobetuz joan da, eta gaur egun programaketarako testu editore bikain batean bilakatu da. Hainbat programaketa hizkuntzarekin lan egiteko erraztasunak ematen ditu, eta guztiz moldagarria da, izan ere bere properties fitxategiak aldatuz gailuaren itxura zehatz dezakegu. Dituen ezaugarri ugarietatik batzuk hauek dira: fitxen erabilera, lerroak mugatzeko aukera, lastermarkak, bilaketa eta ordezkatze sistema bikaina, saioa gorde eta eskuratzeko ahalmena, ... Eta zer da Scintilla? Scintilla iturburu kodearen eraketarako osagai aske bat da. Kodea sortzean oso baliagarriak diren ezaugarriak ditu: sintaksiaren estiloa aldatzeko aukera, kode osaketa, call tipak, debugerako markak jartzeko aukera, lerroen zenbaketa, hitz garrantzitsuen bereizketa,... Scintillari buruz gehiago jakiteko, klikatu hemen. Zein hizkuntzatan programatzeko izan daiteke lagungarri? Hauek dira ezagutzen dituen programaketa hizkuntzak (baina beste edozein hizkuntzatarako ere balio du, ohar-blokak bezala):

  • Ada
  • Assembler
  • Batch
  • C/C++
  • C#
  • CSS
  • Fortran
  • HyperText
  • Java
  • JavaScript
  • TeX
  • Lisp
  • Lua
  • Matlab
  • Pascal
  • Perl
  • PHP
  • Python
  • Ruby
  • SQL
  • VB
  • XML
  • YAML
  • eta gehiago...
Argazkiak hitzak baino tentagarriagoak dira SciTE

----------

2005-12-14

Permalink 20:49:52, Atalak: 3ARRANO  

Oharrak ikusteko

"Etorriko dena..." artikuluko argazkiak ikusten badituzue, informazioa edo oharrak erakusteko txoko bat jartzeko asmoa dudala jakingo duzue. Eta hori izan da JavaScript erabiliz egin dudana.

Oharrak erakusteko txokoa

Ez da erakutsi nizuen argazkian bezala gelditu, egia esan argazkikoa baino gehiago gustatzen zait...

Oharraren azalpena

Goiko bi irudi hauek azalduko ditut:

Aurrenekoan ikus dezakezue 3ARRANOn sartzean agertuko dena. Noski, testua ez da berdina izango. Eskuman botoiak edukiko ditu, batzuetan irudiko biak, beste batzuetan gehiago, edo gutxiago (x-a, gorria, soilik). Botoi gorria oharren txokoa ezkutatzeko da, pentsatuko zenuten bezala. Alboan duen botoia, galdera ikurduna, ohar horren gaineko azalpen zehatzagoa ikusteko da. Horregatik, ez da beti agertuko.

Baina baldin botoi hori badago, eta bertan klik egiten bada, bigarren argazkian ikusten dena agertuko da pantailan: oharraren azalpen zehatzagoa, edo oharra osatzen duen informazioa. Oraingo honetan, ez da galdera ikurdun botoirik egongo, harridura ikurduna baizik. Eta hau oharrera itzultzeko izango da.

Hainbat ohar daudenean, beste bi botoi ageriko dira, hurrengo edo aurreko oharrera joateko.

Ohar bat baino gehiago daudenean

Kontua da arazo ugari ditudala JavaScript kode egokia eta baliozkoa sortzeko.

(Oharra: hemendik aurrerakoa ez duzu ulertuko programazioa zer den ez badakizu)

Ohar bat baino gehiago dauden kasurako, hauek array batean sartu nahi ditut, eta hala egin dut. Arazoa da <strong> bezalako etiketak array batean sartzen baditut, iturburua balioztatzerakoan akatsak sortzen dizkidala.

Gainera, testua aldatzeko orain arte innerHTML erabili dut, eta funtzio hau ez da estandarra, beraz nahiago dut ez erabili.

Tira, ea arazoak konpontzea lortzen dudan, lortzen badut harpidedunei oharren txoko hau frogatu ahal izateko lotura emango diet.

----------

2005-12-02

Permalink 20:49:41, Atalak: Paranoiak  

Nire nahia

Agian irakurriko zenuten blogari.net-en blogean azal, skin edo itxura berri bat bidali diedala, hain zuzen ere hemendik aurrera "Blog 3 Blog" deituko den honek darabilena.

Gustatzen zait nola gelditu den. Dena den, nik Inkscaperekin egindako diseinua ez da azken emaitza bezalakoa. Izan ere, ezin izan dut dena aldatu. Eta hobe horrela, dena aldatzen denbora dexente galduko bainuke.

Okerrena izenburuarena da... Klikatu irudiaren gainean jatorrizko neurriarekin ikusteko.

Nik nahi nuena...

----------

2005-11-28

Permalink 19:14:18, Atalak: 3ARRANO  

Etorriko dena...

Artikulu hau HIRUrako (3ARRANOren harpidedunentzako agerkaria) idatzi nuen orain hilabete, eta orain hona ekarriko dut, zuen iritziaren beharra dudalako. Mesedez erantzun!

3ARRANO.com berria ireki berri, eta guztiz aldatzea darabilt buruan. Zergatik?

1. Arazo asko ditudalako oraingo webgunearekin, batez ere Internet Explorer bezalako nabigatzaile usteletan. (erabili Firefox!)

2. Ez zaidalako gustatzen atal bakoitzarentzako estilo ezberdin edukitzea. Atal guztietarako estilo bakarra nahi dut.

3. 800x600 pikseldun bereizmenerako eta besteetarako webgune bera nahi dudalako, ezer kendu edo gehitu gabe, webgune berbera.

Beraz, webgune berria diseinatzen aritu naiz, eta emaitzak erakutsi nahi dizkizuet, ea gogoko duzuen.

3ARRANO 06

Hona hemen Bilo eta Nanoren atala nolakoa izango den (urrunetik begiratuta). Gutxi gora-behera ikus dezakezue zein itxura izango duen: batetik goiburuan egunaren atala, harpidedunentzat saioa hasteko txokoa, menua eta euskalkia aukeratzeko menu bat. Gero atal horretako aukerak (goiko azpimenua hasieran ez da ikusten, "aukerak ikusi" dioen botoi bat soilik egongo da, eta bertan sakatzean azalduko da azpimenua), eta del.icio.us-eko lastermarka batzuk. Lastermarka hauek atalaren arabera aldatuko dira: adibidez, Bilo eta Nanoren atalean, "komikiak" etiketadun lastermarkak ageriko dira. Ikusi orriaren goikaldea gertuagotik:

3ARRANO 06

Begiratu gora, eskumara. Irudi honetan ageri da harpidedun batek saioa hasi ondoren zer ikusiko lukeen. HIRU agerkaria bertatik irekiko da, eta itxura hau edukiko du:

3ARRANO 06

Tira, menuko aukerei ez egin kasu handiegirik, jartzeagatik jarri ditut-eta. 3ARRANOren tokian zuen ezizena joango da, eta "Ibai Oihanguren" dioen tokian zuen izena.

Orain ikusi sarrerako orria gutxi gora-behera nolakoa izango den:

3ARRANO 06

Bertan ageri diren berriei ere kasurik ez. Zerbait idaztearren idatzi nuen hori dena ;). Hor ageri den "HIRU agerkariko azkenak", harpidedun batek saioa hastean soilik ikusten da.

Gauza askoz gehiago ere badaude azaltzeko, baina oraingoz uste dut nahikoa erakutsi dizuedala. Bide batez, irudietan ageri den testua ez da benetan horrela ikusiko Bitstream Vera Sans hizki-mota instalaturik ez baduzue, Verdana hizki-motak erabiliz baizik. Irudietakoa ere mota hori da, baina Inkscapek (irudi hauek sortzeko erabili dudan tresna askeak) sendotu egiten du (eta edertu), nabigatzaileek ez.

Orain bota zuen iritzia: zer aldatuko zenuketen, zer gehituko, zer kenduko...

----------

2005-11-25

Permalink 20:50:16, Atalak: 3ARRANO  

Bilo eta Nano eta RSS jarioa

Urria amaieran Bilo eta Nanoren komiki-banden egileak hile biko atsedenaldia hartuko zuela jakinarazi zuenean, erabaki nuen euskarazko Bilo eta Nanok aurrera jarraitu beharra zuela: batetik jendea komikiaz ez ahazteko, eta bestetik zer itzuli badagoelako, nahi beste. Horregatik, banda zaharrak itzultzeari ekin nion orain gutxi. Eta denbora mugarik ez dudanez, baliteke bi egunean behin argitaratzea komikiak, edo astebetean banda bakarra itzultzea. Eta harpidedunei banda bat irteten zen aldiro jakinaraziko niela esan nienez, ohartu naiz denbora asko galduko dudala jakinarazteko mezuak idaztean. Beraz, erabaki dut aurrez ere buruan nerabilena egitea: RSS jarioa sortzea Bilo eta Nanorendako. Helbide honetan dago: http://www.3arrano.com/biloetanano/bnrss.xml Beraz, orain Bilo eta Nanoren bandaz gozatzeko aukera hauek dituzu:

Edozein ideia edo iradokizunen zai nago...

----------

BLOG 3 BLOG

3ARRANO.com berri bat jaioko da laster, edo ez hain laster. Eta blog honetan etorkizuneko 3ARRANO nolakoa izango den azalduko dut...

Klikatu guztia irakurtzeko

Bilaketa

Estekak

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution