2006-11-27

Permalink 00:51:45, Atalak: 3ARRANO  

Agur Blogari...

Bai, badakit ez dudala eman nuen hitza bete. Ez dut webgune berriaren garapen prozesua azaldu blog honetan. Hasi nintzen, baina beti bezala gauzak erdibidean utzi ditut.

Hala ere blog hau irakurri duzuenon harrera ezinhobea izan da, hona ekarri ditudan mezu hutsalei erantzunez, loturak jarriz,...

Eskerrak eman nahi dizkizuet hemendik den-denoi. Eskerrak bereziki Blogariren sortzaileei, tartean da Teketen.

Mezu hau agur mezu bat da. Baina lasai. Agur esaten diot soilik Blogariri, ez baitut blog hau gehiago erabiliko. Izan ere, azkenean ireki dut 3ARRANO.com berria (aleluia!).

Ez da Web 2.0, are gutxiago Web 3.0. Baina lehengoa baino hobea da, eta gustora gelditu naiz emaitzarekin. Hemendik aurrera bertatik esango ditut esan beharrekoak, espero dut blog honetan baino maiztasun handiagoarekin ;)

Beraz, mesedez sartu eta eman zuen iritzia:

http://www.3arrano.com/

----------

2006-08-31

Permalink 13:33:51, Atalak: 3ARRANO  

Gaur Blogen Eguna da!

Hala jakinarazi dit Antton Peñak, eta nik ere BlogDay honetan parte hartzea erabaki dut, horretarako pausu hauek jarraituz:

  1. Interesgarriak iruditzen zaizkizun 5 blog aukeratu.
  2. Idazleei, zure BlogDayrako gomendazioaren berri eman.
  3. Blog bakoitzaren deskribapen txiki bat egin eta linkatu.
  4. BlogDayean, Abuztuak 31, post bat idatzi, bost blogak argitara emanaz.
  5. Technoratin BlogDay2006 etiketa jarri: http://technorati.com/tag/BlogDay2006 eta BlogDay gunera link bat jarri: http://www.blogday.org

Hona hemen nire aukeraketa:
  • Maalako parkean :Teknologia berriei buruz idazten du elgoibartar honek.
  • Gumersindo Buztangorri ...eta bere buruan lau zorri : Gumersindoren buruko lau zorrien bidez munduan gertatzen denaren ikuspegi ezberdin eta jostagarria ematen da blog honetan.
  • Koldotxuren txokoa : Eguneroko gauzei buruzko gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Merezi du irakurtzea.
  • Entzun - ikusi : Telebista, zinema eta irratiaren inguruko kontuak idazten ditu Urtzi Urkizuk Berriako blog honetan.
  • Marraskiloak eta... : Barre pixkat egiteko blog on bat. Argazkien bidez sortzen dituen istorioak bikainak dira.
Technorati:
----------

2006-07-10

Permalink 19:53:21, Atalak: 3ARRANO  

Alesti RSS Irakurlea, orain euskaraz ere bai

Orain arte jarioa irakurtzeko euskarazko web zerbitzu bakarra Aurki.com zen, eta honek ez zituen erabiltzaile guztion beharrak asetzen, edukiak Aurkik emandako iturrien zerrenda batetik soilik aukeratu ahal baitziren. Ondorioz, nahiko mugatua zegoen guztia. Orain, 3ARRANOren itzulpenarekin, Alesti jario irakurlea euskaraz ere badugu.

Alesti RSS Irakurlea

Alesti doako “Web 2.0”  jario irakurle sinple eta erabilterraza da. Jario formatu ezagun guztiak, RSS eta Atom esaterako, jasaten ditu. Iturri bildumak dituzten OPML fitxategiak inportatu eta esportatzeko aukera ematen du. Alesti webean oinarriturik dagoenez zure RSS iturriek eskainitako berri eta blog guztietako azken sarrerak irakurri ahalko dituzu Internetera sarbidea duzun edozein lekutatik. Gainera, web aplikazio bat baita, ez duzu Alesti zure konputagailuan instalatu beharrik eta ezta sistema eragile berezirik ere.

Alesti erabiltzeko ez duzu zure nabigatzailean inolako pluginik instalatu beharrik. RSS irakurle honek estandarrak betetzen dituzten web teknikak darabiltza, hala nola Ajax, eta edozein nabigatzaile modernorekin erabil daiteke.

Zer dira RSS eta Atom?

RSS (Really Simple Syndication / Sindikazio Guztiz Sinplea) eta Atomek sarean zehar dauden eduki-iturburuetatik nahi dituzunak aukeratu eta hauetara dohainik harpidetzea ahalbidetzen dizute. Alestik harpidetza hauen laburpenak erakusten dizkizu, automatikoki eguneratzen direlarik.

Eztabaidagunea

Edozein zalantza edo iradokizun baduzu, edo itzulpenean akatsen bat aurkitzen baduzu, Alestiren euskarazko eztabaidagunera jotzea duzu onena: http://forum.alesti.org/viewforum.php?id=12

Edo bestela bidali mezu bat 3ARRANOren eposta helbidera: 3arrano[ABILDUA]3arrano[PUNTU]com

Technorati:
del.icio.us:
----------

2006-06-25

Permalink 01:04:37, Atalak: 3ARRANO  

Asterokoa atala nolakoa izango den

Webgune berria nahiko aurreratuta daukat, baina oraindik ez dizuet gehiegi erakutsi nahi. Dena den, gauzatxo bat erakusteko gogoa sortu zait: Asterokoa atala.

Oraingo webgunean ez dago, baina orriaren bertsio zaharrago batean Egunerokoa atala zegoen. Bertan egunero-egunero zerbait jartzen nuen: olerki bat, argazki batzuk, bitxikeriaren bat,... Orain ez dut hainbeste asti, eta astero berrituko dudan atal bat jarriko dut. Aurreneko asterakoa egina dut dagoeneko, errezeta bat: Marrubiak Merengearekin.

Atal hau GIF irudi "bizidun" edo animazio bat izango da, eta itsuentzat testu formatuan ere eskuragarri izango da. Hona hemen aurrenekoa, ea zer deritzozuen:

----------

2006-06-04

Permalink 20:50:23, Atalak: 3ARRANO  

Berriro hasieratik

Aspaldi idatzi gabe! Bai, noski, izan ere azkenaldian lan asko izan dut.

Egia esan ez nuen inoiz pentsatuko mezu hau idatzi beharko nuenik, baina hala gertatu da. Ni berehala aspertzen naiz sortzen ditudan diseinuekin, eta horregatik aldatzen dut (edo aldatzen saiatzen naiz) hainbestetan webguneko diseinua.

Eta aurreko mezuetan esan nizuen bezala, ia bukatuta neukan 3ARRANO.com berrirako diseinu berria... baina aspertu egin nintzen diseinu hartaz. Ez zitzaidan gustatzen. Ez zen funtzionala, eta programatzerako orduan ere arazoak baizik ez zizkidan ematen. Eta halako batean esan nuen KITTO! Dena zakarrontzira. Hasieratik hasiko naiz berriro, diseinu funtzional bat sortuko dut, arina, argia, eta logo txiki batekin.

Ez, sentitzen dut, ez dizuet diseinu berria erakutsiko oraindik. Baina oso aurreratuta daukat lana, eta gainera gustora nago emaitzarekin. Gero, agian, aldaketa txiki batzuk egingo dizkiot, baina lan hori oso erraza izango da, beraz horrek ez nau arduratzen.

Esango dizuedana da webgune berrian atal hauek baizik ez direla egongo: Mediateka, Bilo eta Nano, Jokuak, Softwarea eta Eztabaidak. Softwarea orain "Gailuak" izena duen atala da: programak eta gehigarriak. Jokuak eta Bilo eta Nano ere berberak. Eztabaidak atalean foro edo eztabaidagune bat egongo da. Eta Mediateka atalean egongo dira: iritzi artikuluak, narrazioak, olerkiak, "powerpointak" (orain pps/odp atalean daude), itzultzen ditudan laguntza gida eta artikuluak,...

Agian laster erakutsiko dizkizuet irudi batzuk. Baina ez dut aurreko diseinuarekin gertaturikoa errepikatzerik nahi, ez dizuet erakutsi nahi amaituko ez dudan diseinurik. Barkatu.


Technorati:
del.icio.us:
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Kudeaketa

BLOG 3 BLOG

3ARRANO.com berri bat jaioko da laster, edo ez hain laster. Eta blog honetan etorkizuneko 3ARRANO nolakoa izango den azalduko dut...

Klikatu guztia irakurtzeko

Bilaketa

Estekak

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution