Mezua: Zer izkutatzen duen ez didanean ikusten uzten

Zer izkutatzen duen ez didanean ikusten uzten

2010-07-14
27 aldiz jo nuen atea baina inork ez zidan ireki
orduan ostikoka eta bultzaka zabaldu nahi izan nuen atea
baina ez nuen lortu.
Argazki bat ateratzearekin konformatu behar izan nuen.
(ezkerretara duzue argazkia)
Eta orduan, argazkia ateratzeko botoiari eman eta gutxira,
instante laburrera,
hortzik gabeko amona bat agertu zitzaidan zeostiaka
lagunik (are seme-alabarik) batere gabeko aurpegiz
ileak siesta eternoan katigatuta, nahaspilan.
Ez zidan atea zergatik jo nuen esplikatzeko aukerarik eman
(nire intentzioak nobleak baitziren).


Pentsatu nuen bakarra zen
aterik gabeko etxeak izango bagenitu
agian etxerik ere ez genukeela beharko.
Denak sartuko ginatekeela ohe bakarrean.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)