Ikusteko klikatu HEMEN!!!
Orain ez dira hostoak lehen bezala erortzen
udazkenean
Lehen edertasunez beteriko espektakulua zen
musika freskoa euriarena.
Etengabea eta tristea bihurtu da orain tarteka.
Hotz naiz,
bustita nago bizitzaz.
Eta ez dago honetatik libratuko nauen
forro polarrik.
Atzo afaladu nuen aspaldiko lagunekin eta mintzatu ginen gutaz eta mintzatu ginen batez ere Euskal Herriak bizi zuen egoera negargarriaz, ze gaur Independentzia eguna da. Egun seinalatua omen da urriaren 25 hau, besteak beste kontsulta gaur bertan zelako egitekoa eta besteak beste (eta hau inork ez zekien zehazten) urriaren 25ean galdu zituelako Nafarroak foruak, edo gure probintziyak estatutuak edo auskalo zer auskalo noiz. Ezin erabaki ezer, ezin manifestatu, noiznahi eta nonahi atxilotuak, torturatuak, atentatu zenbait boom, ideia politikoengatik jazarriak eta ezker abertzalea kartarik gabe eskuan, eta segi eta benga eta argirik ez inondik.
Diren eta ez diren gizabidegabekeriak gertatzen ari diren honetan kaleak mutu eta gu bezala afaritan idi buztana ardo goxotan mahai gainean. Eta guk ere negoziatzeko ezer gutxi: euskaraz bizitzeko hautua egin beste biderik ez balego bezala.
Bitartean, preso dauden lagunez ere egin genuen hitz. Bisitan joatean zein indartsu eta irribartsu agertzen diren beti, eta adorez eskutitzetan. Eta ez dela posible genion, ez dela posible beti hain adoretsu egotea etengabeko umiliazio eta zigorrekin. Eta urteak badoaz aurrera eta bi, hiru, lau, bost eta sei eta zazpi urte daramatzate jada gure lagunek preso eta gu idibuztana ardo goxotan eta bertsotan kantuan eta haiek auskalo noiz arte preso urrun, gugandik urrun.
Beste 30-40 urtez iraun liteke horrela, baina bukatu beharra dago honekin. Falta direnen ausentzia denborak higatu baino lehen.
Hegazkin baten kea
bezala da gure bizitza
lainoak baino ez garenok
zein dugu helmuga non sorrera
Eta otoi, Julen eta Hodei, beste modu batera bada ere sindromeari eusteko asmoa agertu duzuenez, animorik beroenak zuei!!JARRAIPENA ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN
ETA
SAKATU ARRAIOENEA081022(EGOAZ) ARTXIBOA
27zapataren aitortza zintzoa entzungo duzue "nor naiz ni" galdera erantzun nahian, Lizarriturri DJ Doktorearen musikekin girotua. Zenbait rap ahalegin ere egin genituen, gehienak ustelak atera ziren baina ezin probatu gabe geratu... hurrengoan gehiago eta hobeto!ez dezagun sinetsi trena garaiz hartu dugula.
euskaldunen sareko trafiko eta ohiturak ezagutu ditzagun, eta webgune eleanitzen kasuan, trafiko horren neurketa zehatza eta presentziaren plangintza orekatua egin dezagun. Ez dezagun diglosiaren zulo beltza elkikatu.
Sareko zerbitzuetan, bide guztiekin saia gaitezen: aurki ditzagun gure txokoak Google ekosisteman, eta aldi berean eraiki ditzagun alternatiba propioak, guztiz euskaldunak.
Ez hedabideak gorrotatu. Bilakatu hedabide. Informatu, eztabaidatu, bloga sortu, matraka eman.
Ez Kultura sailburuagatik kexatu. Bihur zaitez zu zure kulturaren jaun eta jabe.
Sortu kultura. Kopiatu, egokitu eta birsortu irudimenarekin. Punk izpiritu apurtzaileenarekin.
Kultura librea sor dezagun. Izpiritu entziklopedikoarekin.
Zure zurrungak
eraman nahi nituzke kantura.
Eta izan litezkeen sinfoniarik ederrenak
osatu
nire ahots eta txistuz.
Zure aieneak
nahi nituzke konposatu
Ludwig Vanek entzuteko moduan.
Eta zure ezpainek, bustirik
pa ematean
ateratzen duten nota hori
deszifratu nahiko nukeen
orri zuri honetan.
Poema musikatua baita hau
arkatzak papera laztandu,
zirriborratu
edo
jotzen duenean sortzen duen musika bezalakoa.Hizkuntzak gure pentsamoldea islatzen du. Ez da kasualitatea, esaterako, darabiltzagun biraorik gehienek emakumezkoekin izatea zerikusia eta gauza positiboek gizonezkoekin lotura duten balio edo elementuak izatea. Badakigu koñazo bat zer den, eta badakigu barrabilak edukitzeak zer esan nahi duen. Are nabarmenagoa da euskararen kasua, erdararenak baitira euskaraz esanindar sutsuko esapide gehienak, bizi dugun egoeraren isla fidela ezbairik gabe.
Hitzak bortxatu dizkigute: diskoak kopiatzen ditugunoi pirata deitzen digute (lapurreta egiteko jendea hil, bortxatu eta sutzen zutenekin konparatzen gaituzte). Bazenekiten orain ez dagoela gerrarik munduan, ezta? Orain airez eta lurrez erasotzen dituzte lurrak, interbentzio militarrak egiten dituzte gerrak egin ordez.
Okerrena da ustekabean gu ere euren hiztegi terminologikoaren erabiltzaile fidel bihurtzen garela, (zakur zintzoak gu!). Beste horrenbeste gertatzen da hainbeste amorrarazten nauen makina hitzarekin. Ezin ulertu dezaket nola erabili genezakeen makina hitza norbait zerbaitetan ona dela, paregabea dela adierazteko, makina bat baino gauza tontoagorik eta aspergarriagorik ez dagonean. Eskerrak Beñat Sarasolaren hiztegi berrituan ez dagoen makina hitzaren adiera berri eta oker hori sartua!
IRRATSAIOA HEMEN!!!Eta ogg dokumentuak windows mediaplayerren entzun nahi dituzuenok ez duzue artxibo bat jaitsi eta instalatu besterik egin behar. Jarri bilatzaileren batean "ogg windows" edo horrelakoren bat eta segituan topatuko duzue!
Realaren partidu bat bezain depresiboa
izan liteke
azukrerik gabeko poleo menta bat.
Edozein egunkariren astearteko albisteak
bezain iltzeak
izan litezke
despertadoreren do-re-mi-fa-solak
goizeko zazpietan.
Puru baten kea amorrazioz aurpegira botatzea
bezala
da kaka
larriturik egon eta egin ezina.
Horregatik ez dut gehiago puru bat errez
Errealaren partidu bat ikusiko
astearteko egunkaritik enteratuta
asteazken goizean, 7tan despertadoreak joko didala
pentsatzea
azukrerik gabeko ametsak egitea bezalakoa delako.
ko.
Arraioenea dekoraturik sensual eta erotikoenez jantzi dugu oraingoan: pololoz eta kulero txuritan, kamiseta arin bat soinean eta ilea zinta gorri batekin jasota. Eta orgasmo bihurtu nahi izan dugu asteazkenetako 9etatik 10ak bitarteko saioa.
Konprobatu eta entzun nahi duenak egin dezala
eta Arraioenea081008 aukeratu.
On egin!

Arin irakurtzen den liburu atsegina da Kaio baten historia (eta hegan egiten erakutsi zion katuarena), Luis Sepúlvedarena, hau ere Haur eta Gazte Literatura sailean sailkatua arrazoi ulertezinengatik. Gizakiok eta emakiok naturari ematen diogun tratu txarraren kritika eginez, animaliak hizketan entzuten ditugu liburu honetan, itxuraz ongi itzulitako liburuan, irakurri arin egiten delako, sarritan itzulpen lan bat irakurtzen ari garela nabarmenegi geratzen baita. Irakurtzeko moduko liburua “Bizargorrik” itzulitako Sepúlvedaren liburu hau.
Ez utzi joaten
poematxu hau bukatu artean,
Nire ixter astunen pisua atsegin ez badun ere,
jan ditudan San Jakoboen grasa
sentitzen badun ere,
ez nazan aska.
Itxaron ezan apur bat
orri zuri honetan ezkutaturik dagoen
poema azaleratu artean.
Eta emaidan atseden
arnas
eta
gogo gaur bezala
bihar ere hire gainean
eseri
eta amets perfumatuak papereratzeko.
Hire lau oinak izan daitezen
nire terapi jauregien habe,
eta leihora aterata
jauregiko leihora aterata
egin dezadan oihu
arkatzez
“bai, baboa naiz!
oso baboa naiz!”
Baina babalore zoriontsua eta multikolorea
hire gainean eseri
eta hau bezalako poemak
izkiriatzen badizkinat.

Asteazkenero bezala dekoratu berriz jantzi dugu Arraioenea, eroetxez oraingoan eta entzuleei, besoak ez mugitzeko eroei jartzen zaien alkandora horietako bat jarri diegu 10ak artean. Zuk ere probatu nahi? Ederki damutuko zara!Entzuteko egin KLIK HEMEN!!
ARRAIOENEA081001>
