Eta, eta nola
harrapatu
gelditu
eternitate bihurtu
oharkabean
ihesi doan
une hori.
Euliek ere badute euren planeta,
Eta gizajendea ez da han hain ondo bizi.
Hemen jasan behar izaten duten kalte
Guztia itzultzen digute han euliek.
Ezti zintak jartzen dituzte nahinon
Pertsonak itsatsirik geratu daitezen,
Eta garagardo melengetara botatzen dute
Jendea, igerian zelan egiten duen ikusteko.
Puntu bakar batetan dira euliak
Gu baino apur bat finagoak:
Ez gaituzte sartzen azpilean labera
Eta ez gaituzte edaten oharkabean.
(Christian Morgenstern, “Eulien planetan”)
.
Alua da mundua blogean irakurri nuen liburu honi (Camino de Los Angeles. John Fante) buruzko komentarioa eta gogoz hasi nintzen irakurtzen oporren ostean. Inoiz izan den pertsonaiarik kabroiena irudikatu nahian nabilelako aspaldian. Bai, badakit ez zaizkidala adibideak falta baina...
Ez zait nobela gehiegi gustatu baina liburuaren hasierako orriekin jotama geratu nintzen. Ikaragarriak iruditu zitzaizkidan. Onak. Izugarriak dira protagonistak, Nietzscheren jarraitzaile itsuak eta txatxuak egiten eta pentsatzen dituenak Honela mintzatu zen Zaratustra liburua besapean, bihotzpean hartuta. Eta bai, topatu dut liburuan tipo kabroi bat, baina pena ematen duen horietakoa, gizarajo bat azken finean, ez nazka eta ikusezintasuna sortzen duenetakoa.
Letzen segi beharko...
IRRATSAIOA JAISTEKO EGIN EZAZU KLIK HEMEN!

ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN!!!!Jakin, bihar ere 99.3an izango garela eta hemendik aurrera grabazioak asteazkenean bertan jartzen saiatuko garela. Zertan dekoratuko dugun bihar Arraioenea? Horretarako irratia piztu beharko duzu...

Ikusi ditut umeak
jan ez dituzten bainak
zakarretara botatzen.
Eta zakar poltsa berri bat
eman behar izan diet
euren platera beteak
hustu zitzaten.
Eta orduan nik
zakar poltsak hartu
eta jangelaren erdian
hustu ditut
eta baina eta pataten
gainean
harrokeriak madarikatu ditut
eta zoro gosetu baten modura
jaten hasi naiz,
baldosak ere miazkatuz,
umeak etorri eta zer ari zara galdezka
hasi zaizkidan arte.
Nirea bainarik gabeko borroka
dela esan diet.


Honelako esaldi eta kontzeptu motozerrak erabiltzen ditu Castillo Suarezek eta bati bere postal-poemak irakurtzean barrua izozten zaio. Ez du leuntzen poemarik, eta arkatza zorroztuegiarekin idazten du, neguaz, negarraz, gezurraz, bakardadeaz, maitasunaz, gaixotasun bat bailitzan...
Italiako tren bidaian ere bidaide izan nuen Castillo Suarezek berak oparitutako Souvenir poema liburua eta poema gehienak elkarren artean zerikusi handirik ez duten pintzeladaz osatutako koadroak iruditu zaizkidan arren, asko izan dira gustatu zaizkidalako borobildu poema eta lerroak.

(…) Ea noiz hasten garen hizketan. Ea nor hasten den lehendabiziko gezurra defendatzen.
Castillo, ni hasia naiz dagoeneko.
Aurten ostegunetan izan beharrean asteazkenetan egingo dugu 21etatik 22etara.
Inoiz indiferente utziko ez zaituen irratsaioa entzun nahi baduzu, piztu Arraio Irratia 99.3an edo sartu www.arraio.net en. Grabazioak eskuratzeko modua ere izango duzu blog honetan eta arraio.net en.

Kolonbiako komunak publikoak dira
ibaiak direlako pixa, kaka eta bainu leku.
Kolonbiako komunetan ez dago komuneko paperik
eta historia makabroak ur azalean idazten dituzte
ibaiek hurrengo herrietan zer kontatua izan dezaten.
Ez naiz liburu luzeak irakurri zalea. Nahiago ditut laburrak, txikiak, atzeko poltsikoan sartzen diren horietako liburuxkak. Uda honetan ordea, liburukote handi (tamainaz eta izenez) bat hartuta abiatu ginen Italian barrenako tren bidaian. Eta inoiz blog honetan eskuminak bidali izan baditut San Petersburgotik, horregatik izan da, Italian ibili arren nobela honekin Errusiara ere egin dugulako ihes orririk orri, trenik hartu behar izan gabe, deskribatzen duen garaietan barneratuz.
Tarteka luuze egin zait, bestetan eder, eta oro har atsegin, nahikoa arin irakurtzen delako elkarrizketa ugari eta esaldi laburrei esker. Liburu hau ez da Tolstoia izan baina zinez diot irakurriko dudan hurrengo liburua bakeroen atzeko poltsikoaren tamainakoa izango dela gehienez. Ez handiagoa.
Baina Anna Karenina irakurrita, noizbait helduko diot Leo Tolstoiren beste liburu ezagunari ere: Gerra eta bakea.
Publizitaterik ez dugula nahi dioen kartela daukagu jarria ezkaratzean, etxe atarian. Inozoak gu! Nola itzuri publizitatea etxean irratia, telebista eta interneta martxan izanda. Baina sikiera utzi ditzatela bakean gure buzoiak. Bi dira oro har Zarautzen buzoia ere bakean uzten ez dutenak. Bat IKEA da, 500 orriko literatura estilistaz bonbardantzen duelako hainbatero eta bestea Zarauzko Udala da, herritarrak informatzearen aitzakian propaganda politiko etenik gabea egiten duelako. Utzi gure buzoiak bakean, otoi! Bero egiten du gaurbero egiten du hemen
haize freskoak huelgara jo du
eta itzultzen denean ekaitza
ekarriko duela hitzeman du.
Haize freskoa hartzera bidali gaitu denak,
infernuko sura.
Eta infernuan ez dago zerbeza hotzik
infernuan kixkaltzen ateratzen dituzte baratzuri zopak
eta hitzak eta zigarroak pizten hasi aurretik erretzen dira.
Eta larriena,
esan didatenez
komunik ere ez omen dago.
Askatasuna nire emaztea zen
eta bortxatua
jipoitua izan zen
eta hankak eta besoak eta burua
moztu zizkioten.
Eta zopa bat egin zuten berarekin
baratxurizkoa
harri pusketekin
odolez.
Askatasuna nire emaztea zen
eta orain katilutik egin behar dut zurrut
barruak aska diezazkidan.
eta odol tantak kokotsetik zintzilika ditudala,
aurreneko aldiz larrutan egin genuen hura
oroitzen dut
estasiatuta.Azken erantzunak
La terre est bleue comme une orange
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | |||||