Edukira joan | Menura joan | Bilaketara joan

18/98 erantzuna

Herri bezala erantzuteko garaia

Mezua: Herri gisa erantzuteko garaia

Herri gisa erantzuteko garaia

Joan den ekainean, Gernikan itxialdia burutu genuenetik sumarioan auzipeturik gauden 52 lagunok epaiketaren zigorrari aurre egiteko elkartasuna elkarlanean bilakatzeko saioan ari gara lanean. 

Audientzia Nazionaleko tribunalak emango duen epaia bereziki garrantzizkoa izango da Euskal Herriarentzat. Ez soilik bertan ezarriko diren zigorrengatik. Batez ere, epaiak euskal herritarron eskubide zibil eta politikoei begira izango duen eraginarengatik baizik.

18/98 eta beste sumarioetan ematen ari den eskubide urraketa finkatuta geratuko da epaian. Urte luzez, Estatu espainiarraren trantsizioak euskal herritar guztion eskubide zibil eta politikoak zein funtsezko giza eskubideak murriztu eta urratu ditu salbuespen legislazioaren bidez.

18/98ko epaiak eskubideen ukazio horiek sakondu eta Euskal Herriaren eraikuntzaren alde lanean ari diren herritar eta kolektiboak kriminalizatzeko oinarri berrituak finkatuko ditu.

18/98 sumarioa ez da urrats isolatua izan. Urte luzez Euskal Herriaren independentzia bultzatzen duen mugimendu politikoaren aurkako jazarpenaren segida da. Euskal herritarren eskubide zibil eta politikoen aurkako eraso estrukturala dago horren oinarrian, gero eta talde edo jarduera gehiago bere baitan biltzen duena.

 Gazteen aurkako epaiketa eta zigorra hortxe dago. Gure epaiketaren ostean ere, beste batzuk hasiko dira datozen hilabeteotan (Udalbiltza, Egunkaria, GGAA-Askatasuna, Batasuna) akusazioak eta zigorrak pilatzen. Hauei begira, demokrazian bizi eta aritzeko euskal herritarren aukerari begira, eragin zuzena izango du 18/98ko epaiak.

Azken asteotan ikusi dugu PSOEko Gobernuak dituen tresna errepresiboak nola erabiltzen dituen erabat zilegiak diren ideologiak eta jarduerak zigortzeko. Gobernuko bozemaileek azaldu dutenez, gainera, bide honetan jarraitzeko erabakia hartuta dago.

Gernikan zabaldutako Manifestuan esaten genuen bezala, “epaitegiko aulkian eserarazten dituzten lagunak edo erakundeak direnak direlarik, pentsamendu, antolatze eta adierazpen askatasunak ari dira epaitzen eta zigortzen. Demokrazia da epaitu eta zigortzen ari direna”.

Gernikatik, eskubide eta demokraziaren defentsan elkarlanean aritzeko deia luzatu genien euskal eragile zein herritarrei. Orain, gure ustez, elkarlanerako urratsak gauzatzeko unea iritsi da. Aipatu dugun bezala, 18/98ko epaia sumario bera baino haratago doa. Euskal Herriaren eraikuntzako zutabe nagusiak kolpatzen ari dira, konponbide demokratikoari ateak itxi eta independentziaren aldeko hautu politikoaren kriminalizazioa finkatzen.

Horregatik hain zuzen ere, 18/98 epaiketa luzearen ondoren epaia ematen den unean Euskal Herriaren aurkako eraso orokorrari behar bezalako erantzuna emateko garaia da. Beraz, 18/98 auzipetuok epaiari eta honen ondorio larriei aurre egiteko deia luzatu nahi dugu indar osoz.

Horretarako epaia ezagutuko den unean MANIFESTALDI NAZIONALA deituko dugula iragarri nahi dugu gaur hemen. EUSKAL HERRIAREN ESKUBIDEEN ALDE,  EGITASMO POLITIKO GUZTIEI AUKERA DEMOKRATIKOA izango da lelo nagusia. Hortxe dago gakoa, egun bizi dugun inposizio egoera gainditu eta Euskal Herria eraikitzeko bideak eremu demokratiko baten garatu ahal izatean.


Dei honekin bat eginez, sektore eta eragile sozial guztiei eskatzen diegu epaiari aurre egiteko presta daitezen eta 18/98 epaiak ekarriko duen demokraziaren aurkako eraso berri horren garrantziaz jabeturik, bakoitzak bere alorrean auzi honen mamia lantzeko. Horri ekiteko bereziki sindikatuekin elkarlanean garatuko litzatekeen ORDUBETEKO LANUZTEA burutzearen aldeko deia ere egiten dugu. Datozen egunotan zehaztuko den aukera izatea espero dugu.

Epaitegi eta legedi bereziaz baliaturik, euskal herritarren hitza isildu nahi dute. Euskal gizarteak berak sortutako eragile, komunikabide, instituzio eta antolakundeak desagertu erazi. Euskal Herriaren eta euskal herritarren eskubideak bermatuko dituen konponbide demokratikoa da guztion artean eraiki behar duguna. Independentziaren aldeko egitasmoak ere berdintasunean defenditu eta gauzatu ahal dadin Euskal Herrian. Guztion eskubide zibil eta politikoak bideragarriak izan daitezen. Hauxe da gure apustua. Epai eta zigor guztien gainetik aurrera jarraituko duena.


Euskal Herrian, 2007ko azaroan.


18/98 auzipetuok

Zure atxikimendua bidali helbide honetara: 1898erantzuna@euskalerria.org

Erantzunak:

Bidaltzailea: Ramon Muñoz Mitxelena [Bisitaria]
Gaur ez bada bihar, gure eskubideak onartu beharko dituzte.

Demokrazian aurrera, gora Euskal Herria!


Permalink-a mezu RSS 2007-11-21 @ 10:48
Bidaltzailea: Markel Larruskain [Bisitaria]
Demokrazia Euskal Herriarentzat
Permalink-a mezu RSS 2007-11-21 @ 11:47
Bidaltzailea: Izar Gorri [Bisitaria]
Animo eta eutsi goiari!!!
Gora Euskal Herria Askatuta!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-21 @ 12:25
Bidaltzailea: Iosune Beratarbide [Bisitaria]
Euskal herritik bere esku zikinak atera dezaten espainolak. Gora Nafarroa osoa (Euskal herria) askatuta.
Permalink-a mezu RSS 2007-11-21 @ 12:38
Bidaltzailea: Martin Ibarrolaza [Bisitaria] · http://Bisitaria
Eutsi gogor.Irabazten goaz."Pazientzia mingotsa da;baina bere fruituak goxoak"(Rousseau).ANIMO.
Permalink-a mezu RSS 2007-11-21 @ 13:48
Bidaltzailea: esther lopetegui [Bisitaria]
animoak eta besarkada bat
Permalink-a mezu RSS 2007-11-21 @ 14:21
Bidaltzailea: oskar Larraona [Bisitaria]
Egia da garailea. Aurrera
Permalink-a mezu RSS 2007-11-21 @ 14:25
Bidaltzailea: izar sarriegi [Bisitaria]
Ni ere zuekin nago. Animo eta eutsi gogor!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-21 @ 15:04
Bidaltzailea: Aritz Mendizabal [Bisitaria]
Animo guztioi eta autodeterminazio eskubidea EHrentzat orain
Permalink-a mezu RSS 2007-11-21 @ 15:05
Bidaltzailea: alukiss [Kidea]
Zuekaz nago! Animo eta eutsi goiari!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-21 @ 15:22
Bidaltzailea: aulestitik [Bisitaria]
Udaguneko gaba ilun honetatik, igarten da zeruan egunsentia argitsu datorrela eta irabaziko dogula. Ezelako eskubiderik ez dogun honetan, behintzat berba ez deuskue kendu, eta horregatik dinogu, zuekin gagoz eta alkarregaz egingo dogu gure herriko eta norbanakoen eskubideen alde.
Permalink-a mezu RSS 2007-11-21 @ 15:46
Bidaltzailea: Duncan [Bisitaria]
Hi,
I'd like to see all this info in English so I can send it to all my friends around the globe. You are worth it!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-21 @ 16:39
Bidaltzailea: Ani [Bisitaria]
Animo, gogorra baldin bada ere, indarra dekogu eta!
Besarkada bana, Algortatik!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-21 @ 16:40
Bidaltzailea: Agin Rezola [Bisitaria]
Pertsona bat menperatuko dute, baina herri bat ez! Ez dago gu baino egoskorragorik!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-21 @ 18:33
Bidaltzailea: Amagoia Urigain [Bisitaria]
URRAKETA ETA BIDEGABEKERI GUZTIEN GAINETIK, ANIMO ETA BESARKADA MORDOA MOSKU ALDETIK!!!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-21 @ 19:31
Bidaltzailea: Mikel Garmendia ( Garralda) [Bisitaria]
Arrotz sentiarazten gaituzte gure herrian;
hau da txoria gari artean goseak egon beharra!
Herri honi diogun maitasuna da ulertezin ta onartezina beraientzat,
aunitz maitagarria zuen ekina. Pirineotatik besarkada bat eta beti aintzina!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-21 @ 21:26
Bidaltzailea: ainhoa [Bisitaria]
Gure herriak errespetua behar du, lanean jarraitu beharra dugu, ez gaituzte ixilaraziko!!
Makrosumarioak, dispertsioak,errepresioak...
Euskal Herria dugu borrokatzeko!!
Mila muxu ta besarkada denei!!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-22 @ 09:04
Bidaltzailea: nahiatxema [Bisitaria]

Elkartasuna ! elkartasuna!.
Permalink-a mezu RSS 2007-11-22 @ 12:51
Bidaltzailea: lurra [Kidea]
Animo, azkenean egiak irabaziko du!

Herri honen duintasunaren ikurretako bat zarete.
Permalink-a mezu RSS 2007-11-22 @ 15:47
Bidaltzailea: Gorka [Bisitaria]
Animo guztiei. Egia iraultzailea da eta zuek zarete kasu honetan egi horren jabe. Ez etsi, eutsi!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-22 @ 16:08
Bidaltzailea: karra [Bisitaria]
GUREKIN EZINGO DUTE!!


Euskal Herria isilarazi nahi dabe. baino ez dute lortuko.
Ez dute lortuko urte askotako Borroka dalako ta izan dalako.
Ez dute lortuko hil dituzten gudari guztiak omenduko ditugulako.
EZ DUTE LORTUKO!!

ta Euskal Herria epaituz ez dute ezer lortuko.
horregatik hemendik elkartasuna adierazi nahi neban.
ta BORROKAN jarraitu behar dogula

ESKERRIK ASKO ZUEI, ANIMO!!
EUSKAL HERRIA ASKATU!!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-22 @ 22:02
Bidaltzailea: eutsi gogor [Bisitaria]
Eskubide zibil eta politikoren alde,
epaiketa guztiak gelditu!!
animo!
GORA EUSLAL HERRIA ASKATUTA
Permalink-a mezu RSS 2007-11-24 @ 11:02
Bidaltzailea: nineu [Bisitaria]
Atzo batzu, gaur zuek, bihar ???? mila ezker denoi, herriak ez du ahaztu ez barkatuko. Jo ta ke askatasuna eta independentzia ezkuratu arte.
Permalink-a mezu RSS 2007-11-26 @ 19:29
Bidaltzailea: Oskar [Bisitaria]
Ezkerrik asko,gure Euskal Herria defenditugaitik
Permalink-a mezu RSS 2007-11-29 @ 10:01
Bidaltzailea: Iratxe [Bisitaria]
Hara hor nire atxikimendua.
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 14:39
Bidaltzailea: JK [Bisitaria]
Faxistak hasi dira jada, 2007ko 11ren 30ean, jendea atxilotzen. Berdin dio zer alderdian dagoen Espainiako gobernuan, beti egingo dute gauza bera: Txakur berak dira.



Baina faxistek ez dute irabaziko, eta, etsaiak badaki: Eutsi gogor ostixe!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 15:18
Bidaltzailea: Untzueta dantza taldea [Bisitaria]
Momentu latza honetan, animo guztiei aretako untzueta taldekoen partez. Eskubide zibil eta politikoen alde.
Eutsi gogor! Besarkada bana!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 15:59
Bidaltzailea: Juan Karlos Marcos [Bisitaria]
Ideiak ezin dira atxilotu. Zuek barrutik guk kanpotik lanean jarraituko dugu gure herriaren askatasuna lortu arte. Jo ta Ke, Irabazi arte!
Denok kalera gure eskubideen alde!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 16:01
Bidaltzailea: Josu Jimenez Maia [Bisitaria]
Une latz eta garratzetan eutsi goiari, beheari eta behar denari. Eutsi gogor!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 16:13
Bidaltzailea: Rafa Pérez [Bisitaria]
Non daude euskaldun giza agertzen diren alderdi politikoak?
Hitz gutxiago eta ekintza gehiago!
Bitartean, eutsi gogor!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 16:36
Bidaltzailea: Aimar Elortza [Bisitaria]
Badirudi gure lanan min egiten dietela beste askori... SEGI DEZAGUN, BA, LANEAN !! Eutsi goiarai!!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 16:37
Bidaltzailea: Ane Albizu Landa [Bisitaria]
Eutsi Nataleeee!
Bilboko lehengusuak zugaz gaude!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 16:57
Bidaltzailea: oibarza [Bisitaria]
Eutsi gogor eta ez etsi!!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 17:09
Bidaltzailea: Begoña A. A. [Bisitaria]
Golpe gogorra izan arren zuen lana ezingo dute ezabatu. Eutsi¡¡¡
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 17:12
Bidaltzailea: Axier San Migel [Bisitaria]
Euskal Herriak hitza eta erabakia dauka. Ez gaituzte ixilduko. eutsi gogor!!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 17:20
Bidaltzailea: apurtu.org [Bisitaria] · http://www.apurtu.org
Apurtu ditzagun kateak, suntsitu ditzagun inposaketak! Herria libre aurrera! Eutsi goiari!!!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 17:27
Bidaltzailea: Briviba [Bisitaria] · http://www.konpondu.net
Ideiak presondegira bidali nahi dituzte, baina ez dakitena da ideiak direla askatasun iturri. Une gogor hauetan animo!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 17:42
Bidaltzailea: Itziar [Bisitaria]
Nire besarkada beroena, eutsi goiari!!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 18:19
Bidaltzailea: denis elortza [Bisitaria]
Eutsi, Olatz. Eutsi, Natale. Eutsi, Xabier. Eutsi denok.
Alaba, seme, aita, ama, bikotekide, senide, lagun... besarkada bero-beroa, animo. Ez zaituztegu bakarrik utziko. Animo.
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 18:22
Bidaltzailea: koldotxu [Kidea] · http://www.blogari.net/koldotxu
Guztioi besarkada handi eta bero bat.
Euti goiari!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 18:28
Bidaltzailea: Leire [Bisitaria]
Animo, eta besarkada handi bat zuentzat guztientzat.
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 18:30
Bidaltzailea: Maite [Bisitaria]
Momentu gogor honetan, besarkada handi bat eta animoak guztioi.
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 18:34
Bidaltzailea: Jon Anzizar [Bisitaria]
Zuek zarete gure eredu!!
Eutsi!!
Gora Euskal Herria!!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 18:35
Bidaltzailea: Maitane [Bisitaria]
Aupa lagunak! Eutsi goriari!

Argi dago euskaldunokin ez dagoela justiziarik. Baina ideiak eta sentimenduak zutik jarraitzen duten bitartean hor egongo gara. Kalekoak espetxeratuak izan zaretenenenen ahotsa eta aurpegia izango gara.

Zuen borroka gure eredu!
Animo!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 19:23
Bidaltzailea: PELLO [Bisitaria]
Zuekin gara. Zuen eskubideak Euskal Herriaren eskubideak dira. Irabaziko dugu.
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 19:31
Bidaltzailea: Eneko Iriondo [Bisitaria] · http://Elkartasun osoa atxilotuei
Elkartasun osoa atxilotuei eta senitartekoei! Eraso faxista hauen aurrean alderdi ustez zaertzaleek eman duten erantzunaren aurrean lotsa sentitzen dut.

Erantzun beharra dago. Faxismoari aurre egiten ez bazaio, gailendu egingo zaigu.

Gora zuek!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 19:44
Bidaltzailea: Unai Etxeita [Bisitaria]
Hau al da demokrazia? Benetan lotsagarrixe!!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 19:44
Bidaltzailea: iratxo [Bisitaria]
aupa zuek!eutsi gogor eta animo!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 21:26
Bidaltzailea: ritxar [Bisitaria]
JO TA KE IRABAZI ARTE! HERRIA ZUEKIN!!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 21:37
Bidaltzailea: mari [Bisitaria]
Animo denei ta eutsi!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 21:41
Bidaltzailea: ZIZURKILDIK [Bisitaria]
AUPA! EZ KEZKATU, MORTADELA BOKATA PREST DAUKAT. ALA IBERIKOREN BAT NAHIAGO? EUTSI!!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 21:42
Bidaltzailea: mari danbo [Bisitaria]
Eutsi goiari! besarkada haundi bat guztiori.
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 22:25
Bidaltzailea: LOREA [Bisitaria]
Animo denei eta eutsi gogor!!!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 23:10
Bidaltzailea: Leire [Bisitaria]
Animo eta SEGI aurrera!!!!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 23:15
Bidaltzailea: euskal herria bizirik! [Bisitaria]
Zeuen >(eta beste askoren) borrokari esker IRABAZIKO DUGU!!!!!!!
Eskerrik asko gudari guztioi!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 23:44
Bidaltzailea: Jota [Bisitaria]
Guda zibila galdu zutenak al dira espainiako gobernuan daudenak? Edo haien izena erabiltzen duten txotxongiloak?
dena den, errua ez da espainiarrena. hemendik ozen salatu nahi dot euskal sasi-abertzale diruzale kapitalisten jarrera, edozein disidentzi mota traba egiten baitie. beraien ixiltasuna da 18/98 sumarioko jendea kartzelara eraman duena, baita beste sumarioetako jendea eramango duena ere.
Madarikatzen zaituztet.
Permalink-a mezu RSS 2007-11-30 @ 23:55
Bidaltzailea: Usurbildik [Bisitaria] · http://www.noaua.com
Aupa lagunak!Usurbildik besarkada handi bat guztiontzat eta animo, guztion artean lortuko dugu Euskal Herri aske bat izatea eta. Muxu potolo bana guztiontzat eta bereziki zuretzat Olatz! Aupa guztiok! Eutsi gogor! JO TA KE IRABAZI ARTE!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-01 @ 00:01
Bidaltzailea: Santutxuko Joseba [Bisitaria]

Salvador Allendek esan zuen moduan: "Historia geurea da eta herriek egiten dute, gure herriko langileak, jakin ezazuen nahi dut, berandu baino askoz lehenago berriro irekiko direla zumarkale handiak, non berriz igaroko den gizaki librea".

Gora Euskal Herria askatuta!
Aurrera bolie!
Gora zuek eta eutsi goiari!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-01 @ 00:05
Bidaltzailea: Mikel Iriarte (Aria,Aezkoa) [Bisitaria] · http://www.casaertegi,com
Agurrak guztiei!.
Animo eta aurrera, irabaziko dugu.
Irati ohianatik gure elkartasun osoa, mila esker.
Permalink-a mezu RSS 2007-12-01 @ 00:08
Bidaltzailea: jabi [Bisitaria]
a ze nolako nazka ematen dute espainiar putakume hauek, gora Euskalerria Askatuta
Permalink-a mezu RSS 2007-12-01 @ 00:25
Bidaltzailea: I.U. [Bisitaria]
Aupa denoi: eutsi eraso honen aurrean ere. Xabier, Olatz eta beste guztiok seguru egon zuekin gaudela.
Injustiziak mugiarazten ez gaitun egunean herri hila izango gara. Beraz, erantzun kalean tinko. Espainolak alperrik ari dira eta nik argi daukat: "zutitu ta euskaraz mintzatuko naiz..."
Muxu bat denoi!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-01 @ 00:27
Bidaltzailea: GORKA [Bisitaria] · http://andoain.mundua.com
Hau ez da bidea , hau ez da euskaldunok nahi eta merezi duguna.
ATXILOTUAK ASKATU
Permalink-a mezu RSS 2007-12-01 @ 02:10
Bidaltzailea: Inigo [Bisitaria]
Jo Ta Ke irabazi arte! Aurrera bolie!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-01 @ 06:54
Bidaltzailea: Maria Erostarbe [Bisitaria]
atxilotu eta beren senideei besarkada bat
UTZI EUSKAL HERRIA PAKEAN!!!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-01 @ 10:34
Bidaltzailea: Igortxikixe [Bisitaria]
Besarkada bero bat egun illun hauetan.
Permalink-a mezu RSS 2007-12-01 @ 10:34
Bidaltzailea: Iraultza [Bisitaria]
une gogorrak datozkigu, triste da esatea hau dana pasatakoa dala, ezaguna dugula, gauzak aldatzen asiko ziren momentuan berriz ere atzera egiten dugula ikustea. baino pasa ditugu: zapaldu gaituzte, baino ez dute lortu, zazpaltzen ari zaizkigu baino ez dute lortuko; ixilarazten sahiatu zirea, eta ozenago ohikatu genuen, ixilarazten sahiatzen ari dira, baino ez dute lortuko; jipoitu gintuzten, baino sendatu ginen, jipoitzen ari zaizkigu baino sendatuko gera.... guzti horren gatik, beraiek guztiengatik aurrera jarraituko dugu, bidean gelditu direnengatik ez dugu atzean gelditu behar.

Besarkadarik handiena, Euskal Herria deitzen dugun Herri honetatik! zuekin gaude!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-01 @ 11:43
Bidaltzailea: J. Galzarra, Gasteiz [Bisitaria]
Ez gaituzte kikilduko, ez gaituzte isilduko, ideiak ezin dituzte gartzelaratu
Besarkada handi bat et animo
Permalink-a mezu RSS 2007-12-01 @ 12:09
Bidaltzailea: Eneritz [Bisitaria]
Herri erasoaren aurrean, herri erantzuna antolatu beharra dago!! zuen borroka gure eredu delako, ez etsi, eutsi, ta besarkada bero bat eta elkartasun guztia auziperatu eta zuon etxekoei!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-01 @ 16:30
Bidaltzailea: Otsanda [Bisitaria]
Ezin dogu horrela jarraitu!!!
Euskal Herria jende barik geratuko da, azkenean danok joango baikara kartzeletara.

Gora Euskal Herrria!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-01 @ 16:45
Bidaltzailea: asko daukagu zuengatik ikesteko! [Bisitaria]
Eutsi Zalakain! irakasle kaleratu gisa izan dozun urtetako borroka eredugarria da, Euskal Herriaren alde egiko lana txalogarria eta bestelako unibertsitate bat eraikitzeko lana ezinbestekoa.
18/98an epaitu izana, Euskal Herriaren alde egin dozuen lan onaren adierazle!!
Zuen irakasgai onena, zuen lanerako eta borrokarako gogo eta grina!

Euskal Herri independiente eta sozialista eraikiko dogu!
Euskal Presoak Etxera!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-01 @ 17:04
Bidaltzailea: euskaraz jakina! gaztelaniaz bai... Eta frantsesez?????? [Bisitaria]
Manifeste des inculpés du procès 18/98
18/98
Il faut répondre en tant que peuple
basque
Depuis l'occupation de Gernika, en juin dernier, les 52 inculpés du dossier 18/98
poursuivent leurs efforts afin de convertir en travail conjoint (elkarlana) la solidarité
reçue face au châtiment judiciaire.
La sentence allant être dictée par le Tribunal National revêt une importance particulière
pour l'Euskal Herria. Non seulement à cause des peines de prison qui seront
prononcées, mais en raison des retombées prévisibles en fait de matérialisation des
droits civils et politiques des citoyens basques.
L'atteinte aux droits, dans l'affaire 18/98 comme dans d'autres dossiers, se verra
confirmée par la sentence. Pendant de nombreuses années, la transition politique
(franquisme-démocratie) imposée dans l'État espagnol est venue limiter les droits civils
et politiques, ainsi que les droits humains de base de l'ensemble des citoyens
basques, par le biais de l'application d'une législation d'exception.
La sentence du procès 18/98 devrait intensifier cette violation des droits, tout en jetant
de nouvelles bases pour la criminalisation des personnes et des groupes qui travaillent
à la construction de l'Euskal Herria.
Le dossier 18/98 n'est pas un cas isolé. Il s'inscrit dans la continuité de la persécution à
laquelle le mouvement indépendantiste a été soumis de longues années durant, en
Euskal Herria. Il s'agit d'une agression structurelle de fond contre les droits civils et
politiques des basques, qui s'en prend à un nombre croissant de groupes et d'activités.
Citons à l'appui le procès contre les organisations juvéniles et les condamnations qui
ont suivi. Dans les mois qui viennent, notre procès sera suivi par d'autres (Udalbiltza,
Egunkaria, Gestoras Pro-amnistia-Askatasuna et Batasuna). La sentence du cas 18/98
aura une influence directe sur ces procès à venir, et sur la possibilité pour les citoyens
basques de vivre et d'évoluer en démocratie.
C
es dernières semaines, l'on a pu assister au spectacle du Gouvernement du PSOE
utilisant les instruments de répression dont il dispose pour sévir contre des idéologies
et des activités légitimes. En outre, des porte-parole du Gouvernement espagnol ont
annoncé qu'ils avaient décidé de poursuivre sur cette voie.
Et comme nous l'affirmions dans le Manifeste de Gernika : "Au-delà des personnes et
des organisations présentes sur les bancs du tribunal, ce sont les libertés de pensée,
d'organisation et d'expression qui sont jugées et condamnées. C'est la démocratie qui
est jugée et condamnée."
D
epuis Gernika, nous avons lancé un appel aux citoyens et aux acteurs politiques et
sociaux du Pays Basque afin de mener un travail conjoint pour la défense des droits et
de la démocratie. Le moment nous semble venu de démarrer ce travail en commun. En
effet, la sentence du dossier 18/98 aura des répercussions dépassant de beaucoup
l'affaire en elle-même. Ce sont les piliers porteurs de la construction de l'Euskal Herria
qui sont visés, la voie vers une solution démocratique barrée, et la criminalisation des
idées indépendantistes consolidée.
C'est pourquoi, la publication de la sentence du dossier 18/98 sera le signal d'une
réponse à l'ensemble des agressions dont souffre l'Euskal Herria. Par conséquent, les
inculpés du 18/98 tiennent à lancer un appel pressant pour qu'une réponse ferme soit
apportée à la sentence et aux conséquences graves qu'elle ne manquera pas d'avoir.
Nous annonçons que, dès nous aurons connaissance de la sentence, une
MANIFESTATION NATIONALE sera convoquée, sous le mot d'ordre POUR LES
DROITS DE L'EUSKAL HERRIA, DES CONDITIONS DÉMOCRATIQUES POUR
TOUTES LES OPTIONS POLITIQUES. Il s'agit en effet de surmonter la situation
d'imposition dans laquelle nous vivons et de développer, dans un contexte
démocratique, les voies permettant la construction de l'Euskal Herria.
En parallèle, nous demandons à tous les secteurs et acteurs sociaux de se préparer à
faire face à la sentence 18/98 et, conscients que nous sommes de la portée de la
nouvelle agression contre la démocratie que celle-ci représente, nous leur demandons
de s'attacher, chacun dans son domaine, au fond du problème. Dans le même ordre
d'idée et afin d'approfondir le travail conjoint avec les syndicats, nous lançons un appel
à effectuer un arrêt de travail d'une heure. Nous espérons, au cours des prochains
jours, pouvoir concrétiser les choses à ce sujet.
A coup de tribunaux et de législations d'exception, on veut faire taire les basques. On
prétend faire disparaître les acteurs, les médias, les institutions et les organisations
créées par la société basque. Ensemble, il nous faut implanter une solution
démocratique garantissant les droits de l'Euskal Herria et des basques, femmes et
hommes. Pour que les projets indépendantistes puissent être défendus et matérialisés
en Euskal Herria en toute égalité.
Pour que les droits civils et politiques de toutes et de tous soient viables.
C'est notre choix. Un choix que nous assumerons en dépit des sentences et des
condamnations, quelles qu'elles soient.
Euskal Herria, novembre 2007.
Les inculpé(e)s du procès 18/98
Vous pouvez manifester votre adhésion à :
1898erantzuna@euskalerria.org
Permalink-a mezu RSS 2007-12-01 @ 20:54
Bidaltzailea: Iñaki Ibarluzea (Amurrio) [Bisitaria]
ezin dute herri oso baten oihua isildu
besarkada handia guztioi eta aurrera!!!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-01 @ 22:27
Bidaltzailea: Ekaitz [Bisitaria]
GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA! GORA ZUEK ETA EUTSI TINKO! BIHAR DENOK BILBORA!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-01 @ 23:52
Bidaltzailea: Joxean [Bisitaria] · http://Joxean (Bisitaria)
Poliki bada ere , beti aurrera
Permalink-a mezu RSS 2007-12-02 @ 00:39
Bidaltzailea: Inigo ( Usun, Nafarroa garaia) [Bisitaria]
Nafarroako ekialdetik gure besarkadarik beroena 18/98 makrosumarioan kondenatu ta atxilotu dituzten kide guztientzako, baita ere kartzeletan dauden preso politikoentzako. GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!!!!!!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-02 @ 21:47
Bidaltzailea: ERREPRESIOA EZ DA BIDEA!!! [Bisitaria]
erasotu gaituzte baina ez gara isilik geratuko. besarkada handi bat kondenatuka izan zaretenei eta jakin ezazue herria zuekin dagoela eta ez etsi, garaipena gure eskuetan dago eta irabaziko dugu!!!GORA EUSKAL HERRI GORRI ETA INDEPENDIENTEA!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-03 @ 11:22
Bidaltzailea: ERREPRESIOA EZ DA BIDEA!!! [Bisitaria]
erasotu gaituzte baina ez gara isilik geratuko. besarkada handi bat kondenatuka izan zaretenei eta jakin ezazue herria zuekin dagoela eta ez etsi, garaipena gure eskuetan dago eta irabaziko dugu!!!GORA EUSKAL HERRI GORRI ETA INDEPENDIENTEA!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-03 @ 11:23
Bidaltzailea: GorkaZC [Bisitaria]
Gu, herri ukatua, herri ixilarazia, eskubide zibil eta politiko gabeko herria, herri kondenatua garen gu, altxa dezagun arro burua eta erantzun dezagun garena moduan, herri bat, eta izango garen moduan, pertsona askez osatutako herri aske eta bizi bat. Eutsi gogor atxilotuak izan zareten guztiak, atxilotzeko eta espetxeratzeko mehatsua gainean duzuten guztiak eta nola ez, espetxeetan zaudetenok, zuekin gaude, bihotzean zaituztegu. Jaso nire besarkada eta muxu maitakorrak. Eta jarrai dezagun gure biharko herri askea gaurdanik eraikitzen. Euskaldunok aske bizi eta aske maitatu nahi dugulako, borroka egin dezagun dagokigunaren alde, ASKATASUNA.
Permalink-a mezu RSS 2007-12-04 @ 09:13
Bidaltzailea: Olaia [Bisitaria]
Eutsi Gogor!
Ez dago eskubiderik baina guk ez degu etsiko.
Gora Euskal Herria Askatuta!
Gora Mendebaldeko Sahara Askatuta!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-04 @ 10:28
Bidaltzailea: errepresioa ez da bidea [Bisitaria]
hemen dekozue nire atxikimendua
Eutsi gogor, herri baten hitzak ezin dira isildu!!
ANIMO GUZTIOI!!!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-04 @ 23:25
Bidaltzailea: Aitor Gorrotxategi [Bisitaria]
ATXILOTUAK ASKATU !!! GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA !!!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-05 @ 04:29
Bidaltzailea: Iker [Bisitaria]
Ez dago mendekotasunera bizitzera kondenatuta unatzen ez den herririk. Gureari hegalak mozten saiatu dira. Baina, luma batzuk kenduagatik, hegan egiteko gogoari ezingo diote aurre egin. Izan zirelako, baikara eta garelako izango baitira. Animo eta eutsi gogor!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-05 @ 09:33
Bidaltzailea: pirinioabizi [Kidea]
Une gogor hauetan eutsi goiari,animoooo!!.
Erortzen bagira altxatu,
pausu bat atzera indarra hartzeko eta aintzina, beti aintzina.
Aezkoako baso ederretik besarkada bat!
Permalink-a