Blogari.net Zorionak
Sortu zure bloga di-da batean
Orbaitzeta kultur elkartea: Orbaitzetan burutzen diren kultur ekimenak bildu nahi dituen gune interesgarria.

Barnera sartu

Idenfitikatu bazara Kudeatu bestela Sortu

@Planeta

Azken mezuetara harpidetu: [RSS jarioa]

[!] EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIA
...
[!] AMAIAREN URTEBETETZEA
ZORIONAK! ...
[!] IRAKURRITAKO NOBELAK
Gaur hasi gara irakurritako eleberrien nondik norakoak azaltzen.Hauek izan dira ...
[!] Munarrikolanda, etxe inguruetan ere ibili gura dugulako
Munarrikolandak 257 metro besterik ez ditu, eta Mendiko Federazioko katalogoaren...
[!] Izenburuak-Tituluak
Askotan gure testuetan titulua egiteko denbora gutxi erabiltzen dugu eta horrek ...
Blog berri bat sortu Laguntza Blogari komunitatea 
zabaldu
*

[!] Blogari oharrak

*Zutagu ezagutza partekatzeko sare soziala

zutagu_banner Zutagu sare sozial berria sortu du Elurnetek. Zutagu ezagutza partekatzeko sare sozial bat da. Bere helburua, besteekin ezagutza partekatu nahi duten pertsonak bildu eta beraien artean elkartzea da. Goi mailako ikasketak dituzten pertsonak, gai batean lanean diharduten profesionalak edo aisi moduan gai baten inguruan interesa duten pertsonei baliabideak eskaini nahi dizkio sare sozial berri honek. Bertan erabiltzaileek hainbat tresna izango dituzte blog sinple bat, ftxategi biltegi bat, laster-markak gordetzeko tokia, wiki antzeko orrialdeak, mikromezuak jartzeko haria... Baina horretaz gain, interes taldeak osatzeko aukera ere izango dute eta taldeek ere zenbait tresna propio izango dituzte: bloga, fitxategi biltegia, foroa, wiki orriak...

Sare soziala sortzeko Elgg software libreko plataforman hartu dugu oinarri eta hau bera euskarara lokalizatu eta denon eskura jarri nahi izan dugu. Horrela nahi duenak bere sare sozial propioa sortu ahal izango du euskaraz Elgg tresna erabiliz.

Horretaz gain, nabarmenu nahi dugu tresna erabiltzeko ez dela zertan kontu berri bat sortu behar, Google, Twitter, Yahoo eta Open ID konturen bat dutenek automatikoki sartzeko aukera izango baitu.

Proiektua ilusio osoz hasten dugu, ea erabilpen politak eta interesgarriak egiten dituzuen.

[--------------------------------]

*Maiatzak 7 - Informatikari Euskaldunen Bilkura ieb09

IEB09 Aurtengo ekitaldiaren izenburua IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar izango da.

Teknologiaren kontzeptuak hainbat jakintza-arlo biltzen ditu, eta, horien artean, batez ere azken urteotan izandako garapenagatik, telekomunikazioak paper garrantzitsua betetzen du gure gizartean. Izan ere, informazioaren eta komunikazioen teknologiak (IKT) edo baliabide telematikoak gaur egun bizi garen Ezagutzaren edo Informazioaren Gizartearen oinarri dira.

Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoia da, eta honen bitartez  edonork informazioa lortu, banatu eta prozesa dezake edonon, edonoiz. Internet ohikoa den gizarte honetan, ezinbestekoa bihurtu zaigu gure arteko komunikazioan, eta enpresetan baliabide estrategikoa da. Bestalde, Internet ezin da, gaur egun, elkarlana eta kooperazioa bezalako ideietatik aparte ikusi.

Oraingoan ere, bilkuraren gai nagusitzat Internet hartu dugu. Batetik, arlo horretan izandako esperientzien berri ematea litzateke gure asmoa. Bestetik, ohi bezala, euskaraz garatutako softwarea aurkeztea ere nahi genuke.

Bilkuran aukera ezin hobea izango dugu teknologia kontu horien inguruko egoeraz eta etorkizunaz eztabaidatzeko.

Azken bi edizioetan bezala
UEUko Informatika Saila eta Miramon Enpresa Digitala elkarlanean ari dira Bilkura honen antolak
[--------------------------------]

*[2008-10-07] Wikiak eta elkarlanerako tresnak ikastaroa

Wikiak eta elkarlanerako tresnak ikastaroa
Izen eman >>

Hasiera data: 2008/10/07
Amaiera data: 2008/10/09
Ordutegia: 09.30etatik 13.30etara
Iraupena: 12 ordu
Enpresa: Elurnet Informatika Zerbitzuak
Antolatzailea: Miramon Enpresa Digitala

Deskripzioa:

Wiki bat (hawaiiar hizkuntzako wiki wiki, «azkar») hainbat erabiltzaileek editatu ahal duten elkarlanerako web tokia da. Honek wiki-a taldean eginiko idazkeretarako tresna interesgarria bihurtzen du.

Dokumentuan deszentralizatutako pertsona talde batek parte hartu ahal du, dokumentu honetako bertsio guztiak gordetzen dira, horrenbestez, informazioaren gestiorako, egutegi, dokumentu, bilera, akta eta abarrerako tresna egokia gertatzen da.

Enpresa, elkarte ala talde batean modu parte hartzaile, deszentralizatuan ala taldean eginiko gestioa garrantzitsua da. Horretarako tresna mota honen ezarpen ala erabilerarekin lotutako ezagutzarekin kontatzea beharrezkoa da, gestio berritzaile eta egoki bat burutu nahi badugu.

Wiki-ak hartzen ari diren garrantziaren adierazlea enpresetan wiki-ak ezartzeko ematen ari diren laguntzetan aurkitzen dugu, esaterako 'Hobeki digitala' programaren barnean Spri-k eskaintzen duen diru-laguntza.

Nori zuzendua:
Enpresa, elkarte ala pertsona multzo oro zein dokumentazioa ala bere gestio propioa modu parte hartzaile, berritzaile eta banatzailean gestionatzeko interesatuta baitago.

Helburu orokorrak:
Wiki-ak eta Talde-lanerako tresnak zer diren jakitea eta hauek gure inguruneari dagokionez egokitzen eta erabiltzen ikastea.

Helburu operatiboak:
- Wiki-ak eta gainerako talde-lanerako tresnak zer diren ikastea
- Tresna hauek sortzen duten kultura parte hartzailea ezagutzea.
- Hauen erabilera tekniko eta operatibo batzuk ezagutzea.
- Tresna hauek bakoitzaren ingurunean dituzten balizko erabilerak adibideen bidez ezagutzera ematea.
- Erabili ahal diren tresnak eta aplikazioak ezagutzea.

Metodologia:
Erabiliko den metodologiari dagokionez teoria praktikarekin aldizkatzen da.
1. Modulu bakoitzaren hasieran jorratuko diren gaien laburpena egingo da.
2. Jorratu beharreko gaiei buruzko azalpena emango da.
3. Beharrezkoa denean dagokion praktika burutuko da.
4. Amaitzeko eztabaida eta zalantzen ebazpena.


Tokia: Miramoneko Teknologiko Elkartegia. Mikeletegi pasealekua 56 1. 20009 Donostia

Egitaraua:

1.MODULUA
· Wiki-ak eta talde-lanerako tresnak
· Zer dira wiki-ak?
· Zer dira talde-lanerako tresnak?
· Tresna hauek eratzen dituen talde-lanaren ingurunea
· Ezarpena
· Arazoak
· Aukerak
· Nola burutu

2.MODULUA
· Wiki-ekin lanean
· Edizioaren prozesua
· Gestioa
· Mantentzea
· Arazoak

3.MODULUA
· Talde-lanerako tresnekin lanean
· Edizioaren prozesua
· Gestioa
· Mantentzea
· Arazoak
[--------------------------------]
elurnet-ek sortua · b2evolution erabiliz· erabilpen baldintzak· pribatutasun oharra

Valid CSS! Valid XHTML 
1.0 Strict

Eusko 
Jaurlaritzak Bizkaiko Foru Aldundia

Kultura Sailak diruz lagundutakoa Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutakoa